Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Clavaria fumosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clavaria fumosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaClavariaceae
GeneroaClavaria
Espeziea Clavaria fumosa
Pers., 1796

Clavaria fumosa Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Balio gastronomiko oso txikia du.

Sinonimoak: Clavaria striata, Clavaria fumosa var. striata, Clavaria fragilis var. fumosa, Clavaria fragilis var. striata.

Karpoforoa: Faszikulatua, flexuosoa, hauskorra, oinarrian elkartutako 6 eta 10 cm bitarteko garaiera duten borra askok osatua. Kolore askotarikoa da: gris-arrexka zurbila, hori-amatista, larruaren antzekoa, azkenean fuliginosoa bihurtzen da. Forma hau izan daiteke: zilindrikoa, klabiformea edo fusiformea.

Haragia: Zuria, hauskorra eta barnehutsa.[2]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik eta borra, Iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik.

Jangarrirtasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso jangarri kaskarra.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie bitxi hau aurkitzeko zortea izanez gero, ez da erraza beste Clavaria batekin nahastea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie urri hau udazkenean ateratzen da leku zabaletako belarretan, larreetan edo basoetatik gertu dauden goroldioetan.[3]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Papua Ginea Berria, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[4]

Espeziearen egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Clavaria fumosa desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 549 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 434 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. Clavaria fumosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  5. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]