Txerri-grisola
Txerri-grisola | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Tuberaceae |
Generoa | Choiromyces |
Espeziea | Choiromyces maeandriformis Vittad., 1831 |
Txerri-grisola (Choiromyces meandriformis) Tuberaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie honekin kontuz ibili behar dugu, toxikotzat jotzen baita oso purgatzailea delako eta gastroenteritisaren antzeko urdail-arazoak sortzen dituelako, beherako handiak eragiten ditu.
Sinonimoak: Lycoperdon gibbosum, Rhizopogon albus, Mylitta venosa, Choiromyces magnatum, Choiromyces albus, Hymenangium album, Hymenogaster albus, Choiromyces gibbosus, Tartufa albida, Choiromyces venosus, Tuber meandriformis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Tamaina handikoa, 5 eta 12 cm artekoa. Patata baten itxura biribildua du, kolore zurixka-grisaxka, arre argia edo arre-gorrixka du. Peridioa leuna, irregularra, pitzatua glebaren hazkunde azkarraren ondorioz, intsektuen edo gastropodoen higadurak eragindako hutsuneak dituzte.
Haragia: Gleba gogorra da, hasieran zurixka, gero horixka; lehortzean, okre koloreko zain bihurriak ikusten dira, meandroen antzekoak, hortik datorkio espeziearen izena. Gaztetan usain gabea, heltzean , usain aromatiko handia hartzen du, ez oso atsegina.[2]
Etimologia: Choiromyces terminoa grekotik dator, txerriak bilatzen dutelako: zerri-perretxikoa. Meandriformis epitetoa glebaren meandro itxurako diseinuagatik da.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Digeritzeko zaila, urdaileko arazoak eraginez, eta ondorio libragarriak ditu.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chiromyces gangliformis delakoarekin, hau txikiagoa da eta onddo helduaren usaina du, jangarria.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenaren hasieran, mota guztietako basoetan, bereziki pagoen azpian, lur karetsuetan. Lur azpiko espeziea da, nahiz eta sarritan azaleratzen den eta agerian geratzen den.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 781 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 326 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 532 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 577 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Choiromyces maeandriformis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.