Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ezko orriarrosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezko orriarrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaGliophorus
Espeziea Gliophorus laetus
Herink, 1958
BasionimoaAgaricus laetus

Ezko orriarrosa (Gliophorus laetus edo Hygrocybe laeta) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina ez du balio gastronomikorik.

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, arrosa-haragi koloretik arrexkara, ganbila, gero laua edo hondoratu samarra erdian; azala denbora hezean, muzilago grisaxka batez estalita du.

Orriak: Grisaxkak, erreflexu arrosa-haragi kolorekoekin edo gorri-moreekin; lodiak, zabal, dekurrenteak, ertz antzuarekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 - 6 x 0,4 - 0,6 cm-koa, luzea, liraina, muzilagoduna, gris-morea, gris-arrosa-oliba edo arre-gorrizta argia.

Haragia: Gorri samarra, mehea, elastiko samarra eta kartilaginosoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Laeta epitetoa latinetik dator, "laetus" hitzetik, alaia esan nahi du. Bere kolore ederragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe txiki hau oso ondo ezagutzen da, bere kolore arre-gorrixkagatik eta denbora hezean  bere muzilagoagatik, bai kapelan eta bai oinean; nekez nahas liteke beste batekin.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, basoen mugetako belarretan, edo bide ertzean dauden txilarren azpian. Urria.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan Afrika, Ekialde Hurbila, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asia izan ezik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 126 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 200 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 397 or. ISBN 84-282-541-X (T. 3). ISBN: 84-282)-0538-8 (O.C)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 112 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]