Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Pinudi-gibelubel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinudi-gibelubela
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula sardonia
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Pinudi-gibelubela goitik ikusita.
Pinudi-gibelubela azpitik ikusita.

Pinudi-gibelubela (Russula sardonia) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Pinudietan hazten da eta udazkenean azaleratzen da. Min handiko zaporea du eta ez da jangarritzat hartzen.

Sinomimoak: Gibelmore, hankamore, pinudi gibelubel.

Kapela: 4 cm eta 10 cm. bitarteko kapela du, haragitsua eta gogorra. Hasieran ganbila eta gero laua, gaztaroan titi txiki batekin eta ertzak labur ildaskatuak. Oso gutxitan da hondoratua, eta hori ale zaharretan bakarrik gertatzen da. Azala leuna, distiratsua eta banatzeko zaila. Kolore oso aldakorra du, baina beti bioleta da nagusi, purpurarekin eta okrearekin nahastuta dago, gorri-ardotsua, oliba-marroia etab. ilunagoa erdian eta batzuetan ertzak koloregabetuta. Kolorerik ohikoena bioleta da, oliba kolorearekin nahastuta.

Orriak: Itsatsita edo ez oso dekurrenteak, meheak, hasieran estu eta limoi-zurbil kolorekoak, zahartzean krema-okreak hartzen dituzte. Hankatik gertu urkilatu egiten dira. Amoniakoarekin kolore gorri-arrosa hartzen dute.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3-8 cm. x 1,5-2 cm. Zilindrikoa edo pixka bat loditua oinarrirantz, betea, irmoa eta pruinosoa, zurixka, bioleta-purpuraz edo bioleta-urdinez tindatua.

Haragia: Lodia, gogorra, zurixka edo horixka, kolore gorri-ardotsua azalaren azpian. Zaporea oso pikantea du eta usain atsegina, fruta batzuk gogorarazten ditu. Amoniakoarekin erreakzio arrosa edo gorria, baina orrietan baino txikiagoa ematen du.[2]

Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: Apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Sardonia berriz, latinetik dator, Sardiniako gauzatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan haragia oso pikantea delako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula queletii eta antzeko russulekin, baina Russula sardonia-k badu bereizitasun bat: Bere haragiak amoniakoarekin kolore gorrixka edo arrosa hartuz erreakzionatzen du.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen azpian. Oso ugaria da gure pinudietan. Lurzoru hareatsu eta solteak nahiago ditu. Zoru osoa ehunkada alerekin estaltzen du, udazken euritsuetan lurra alfonbratzera iristen da; baita urteko beste garai batzuetan ere, noizbehinka.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kolonbia, Errusia, Australia, Jamaika, Ipar Amerika eta Txile.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 135 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 501 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 406 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 74 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]