Cyathus stercoreus
Cyathus stercoreus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Cyathus |
Espeziea | Cyathus stercoreus De Toni, 1888 |
Basionimoa | Nidularia stercorea |
Cyathus stercoreus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 10 mm arteko garaierakoa eta 6 mm arteko zabalerakoa, upel edo kopa formakoa.
Exoperidioa: Berehala urratzen da eta batzuetan hondarrak ertzean uzten ditu, barrualde leuna eta kolore arre ilunekoa ikusten utziz, esporak dituzten peridiolo beltz eta distiratsuekin hondoan, 1 eta 2 mm-ko dilista formakoa, hondoan funikulu txiki baten bidez finkatuak. Kanpoko aldea ile hertsi eta tentez estalia dago, okre-arrexka kolorekoa, ondoren glabroa geratzen da, gris-arre edo arre beltzaxkakoa. [2]
Etimologia: Cyathus hitza latinetik dator, eta kopa esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du balio gastronomikoak.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cyathus striatus delakoarekin, honek ile hirtsutuak ditu, marroi iluna da eta barrualdea ildaskatua du. Cyathus olla espeziearekin ere bai, hau ez da hain iletsua.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Deskonposatutako simaurra dagoen lurrean ateratzen da, oso zur zaharren hondakinetan, eta suak utzitako hondakinetan,
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan, batez ere klima epeleko eremuetan.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos,. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 608 or. ISBN 84-87997-86-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q1265642
- Multimedia: Cyathus stercoreus / Q1265642