Tu Youyou
Tu Youyou (txinera tradizionalez: 屠呦呦; pinyinez: Tú Yōuyōu; 1930eko abenduaren 30a - ) txinatar medikuntza kimikari eta malariologoa da. Artemisinina eta dihidroartemisinina aurkitu zituen, malaria tratatzeko erabiltzen diren botikak, XX. mendeko medikuntza tropikalean egindako aurrerapen nabarmena. Txinako Hegoaldean, Hegoaldeko Asian, Afrikan eta Hego Amerikan milioika bizitza salbatu dituzte medikamendu horiek.
Bere lana dela eta Tuk 2011an Laster saria jaso zuen eta 2015ean Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria eskuratu zuen William C. Campbell eta Satoshi Ōmurarekin batera.[1] Tu izan zen lehen txinatarra Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria lortzen, baita lehen emakumezko txinatarra Nobel sari bat jasotzen edozein kategoriatan. Lasker Saria jaso duen lehen txinatarra ere bada. Bere ikerketa guztia Txinan egin du[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rejado, Jon. Parasitoen aurkako bi ikerketa saritu ditu Medikuntzako Nobel sariak. Berria egunkaria, 2015eko urriak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-6).
- ↑ (Ingelesez) Miller, Louis H.; Su, Xinzhuan. (2011-09-16). «Artemisinin: Discovery from the Chinese Herbal Garden» Cell 146 (6): 855–858. doi: . ISSN 0092-8674. PMID 21907397. PMC PMC3414217. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Razkin, Uxue Tu Youyou (1930): Sendabelarrek badute lekua medikuntzan, zientziakaiera.eus
- Galarraga Aiestaran, Ana Medikuntzako Nobel Saria, zizare bizkarroiek eragindako gaitzen eta malariaren aurkako terapiak asmatu dituztenentzat, Elhuyar aldizkaria, 2015eko urriak 5, 320. zenbakia, aldizkaria.elhuyar.eus