Roger Guillemin
Itxura
Roger Guillemin (Dijon, Frantzia, 1924ko urtarrilaren 11 – San Diego, Kalifornia, 2024ko otsailaren 21a) mediku endokrinologoa izan, jatorriz eta nazionalitatez frantsesa, Ameriketako Estatu Batuetan bizi zen.
Lyongo Unibertsitatean egin zituen medikuntza ikasketak, eta Kanadan eta Estatu Batuetan sakondu zituen gero. Frantziako endokrinologia saileko zuzendari izan zen, eta Baylorko Unibertsitateko fisiologia irakasle, Texasen. Halaber, San Diegoko Salk Institutuan eta Houstoneko Medikuntza Eskolan lan egin zuen. 1977an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, Rosalyn S. Yalow eta Andrew V. Schallyrekin batera, pituitariako eta hipotalamoko hormonei buruz egindako ikerketengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.