Christiane Nüsslein-Volhard
Itxura
Christiane Nüsslein-Volhard (Magdeburg, Alemania, 1942ko urriaren 20a) alemaniar biokimikaria da.
Biologia, fisika eta biokimikako ikasketak egin zituen Frankfurten. Tubingengo Max Planck Institutuan lan egin zuen, eta 1985. urtetik aurrera bertako genetika ataleko zuzendaria izan zen. Drosophila melanogaster euli motarekin egindako ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Frutako euliaren arrautza enbrioi zatikatua nola bihurtzen den aztertu zuen. 1995ean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Eric Wieschaus eta Edward B. Lewisekin batera, enbrioiaren garapen goiztiarraren kontrol genetikoari buruz egindako lanarengatik.
Argitalpen batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Von Genen und Embryonen. Reclam, 2004, ISBN 3-15-018262-X
- Das Werden des Lebens – Wie Gene die Entwicklung steuern. Beck, 2004, ISBN 3-406-51818-4
- Wann ist ein Mensch ein Mensch? C. F. Müller, 2003
- Gradienten als Organisatoren der Embryonalentwicklung. In: Spektrum der Wissenschaft.
- Mein Kochbuch, Insel, ISBN 978-3-458-06880-8
- Coming to life: how genes drive development, Kales Press, USA 2006, ISBN 978-0-9670076-7-0
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |