Hiri global
Hiri globala, batzuetan munduko hiri, alpha hiri edo world center deitua, munduko sistema ekonomikoan nodo garrantzitsutzat hartzen den hiria da. Kontzeptuaren jatorria Loughborough-eko Unibertsitateko geografia departamentua aurkitzen da[1]. Saskia Sassen soziologoak sortu zuen terminoa 1991n argitaratu zuen The Global City liburuan. Globalizazioaren eta hazkuntzaren ondorioz sortu diren zenbait ezaugarri betetzen dituzten hiriekin erabiltzen da. Hiri globalak, mundu mailako gaietan eragin zuzena eta neurgarria duten hiriak dira, ez bakarrik maila sozio-ekonomikoak, baita maila kulturalean eta politikoan ere.
Irizpideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hiriaren ezagutza nazioarte mailan.
- Nazioarteko ekitaldietan edo mundu mailako garrantzia duten gaietan eragina eta parte hartzea, adibidez, ekitaldi handietan parte hartzea hainbat alorretan: kiroletan (Olinpiar Jokoak, Futbol Mundu Kopa), ekitaldi politikoak edo sozialak; edo nazioarteko erakundeen egoitza izatea.
- Konurbazio handi baten erdigunea izatea eta metropolitar inguruan populazio tamaina handia izatea.
- Nazioarteko lotura bezala funtzionatzen duen aireportu bat izatea, hau da, airezko lotura kopuru handia izatea munduko hiri handiekin.
- Garraio sistema aurreratu bat izatea, bai hiri barnean bai beste hiri batzuekin.
- Telekomunikazioen mailan azpiegitura aurreratua izatea.
- Hiri kosmopolita izatea.
- Berezko giro kulturala izatea, zinemaldi, musika ekitaldi, erakustaldi eta abarren bitartez.
- Nazioarteko mailako hainbat enpresen egoitza izatea eta negozioetarako gune bezala definituko dituen hainbat jarduera izateak (feriak, burtsa...).
Sailkapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GaWC ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jon Beaverstock-ek, Richard G. Smith-ek eta Peter J. Taylor-ek Globalization and World Cities Research Network (GaWC) sortu zuten. Sailkapen bat egin zuen haiek " lau zerbitzu ekoizle aurreratuen" araberako konexioetan oinarritua: kontabilitatea, publizitatea, bankuak/finantza, eta zuzenbidea. GaWC sailkapenak hiru maila ezartzen zituen eta haien barnean hainbat azpimaila sortzen zituen.
Hau da 2012ko sailkapena:
Kategoria | Hiriak |
---|---|
Alfa++ | |
Alfa+ | |
Alfa | |
Alfa− |
Kategoria | Hiriak |
---|---|
Beta+ | |
Beta | |
Beta− |
|
Kategoria | Hiriak |
---|---|
Gamma+ | |
Gamma | |
Gamma− |
Global Cities indizea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an American journal Foreign Policy-k, Chicagoko A.T. Kearney aholkulariarekin eta Chicago Council on Global Affairs - ekin batera, hiri globalean sailkapen bat egin zuten, Saskia Sassen-en, Witold Rybczynski-ren eta beste batzuen irizpideak jarraituz.Sailkapena 2010ean, 2012an eta 2014an eguneratzen joan da.[2].
2014 Sailk. | Puntu | ||
1 | ▬ | New York | 61.7 |
2 | ▬ | Londres | 58.1 |
3 | ▬ | Paris | 52.3 |
4 | ▬ | Tokio | 47.2 |
5 | ▬ | Hong Kong | 41.3 |
6 | ▬ | Los Angeles | 38.0 |
7 | ▬ | Chicago | 36.8 |
8 | ▲ 6 | Pekin | 35.1 |
9 | ▲ 2 | Singapur | 34.3 |
10 | ▬ | Washington | 33.4 |
11 | ▼ 2 | Brusela | 32.9 |
12 | ▼ 4 | Seul | 32.6 |
13 | ▲ 3 | Toronto | 32.4 |
14 | ▼ 2 | Sydney | 32.3 |
15 | ▲ 3 | Madril | 31.8 |
16 | ▼ 3 | Viena | 30.3 |
17 | ▲ 2 | Mosku | 29.5 |
18 | ▲ 3 | Shanghai | 29.4 |
19 | ▲ 1 | Berlin | 29.4 |
20 | ▲ 2 | Buenos Aires | 28.9 |
21 | ▼ 6 | Boston | 28.6 |
22 | ▼ 5 | San Frantzisko | 27.2 |
23 | ▬ | Frankfurt | 26.7 |
24 | ▬ | Bartzelona | 26.7 |
25 | ▲ 7 | Melbourne | 26.7 |
26 | ▬ | Amsterdam | 26.3 |
27 | ▲ 2 | Dubai | 26.3 |
28 | ▲ 9 | Istanbul | 26.0 |
29 | ▲ 7 | Miami | 25.5 |
30 | ▬ | Montreal | 25.4 |
2014 Sailk. | Puntu | ||
31 | ▼ 6 | Zürich | 25.4 |
32 | ▼ 4 | Roma | 24.1 |
33 | ▼ 6 | Stockholm | 23.5 |
34 | ▼ 1 | São Paulo | 23.4 |
35 | ▼ 1 | Mexiko Hiria | 23.0 |
36 | ▲ 3 | Atlanta | 22.7 |
37 | ▼ 6 | Munich | 22.4 |
38 | ▬ | Houston | 22.3 |
39 | ▼ 4 | Geneva | 21.7 |
40 | ▬ | Taipei | 21.3 |
41 | ▲ 4 | Mumbai | 20.9 |
42 | ▲ 1 | Bangkok | 20.7 |
43 | ▼ 1 | Kopenhage | 20.6 |
44 | ▼ 3 | Milan | 20.0 |
45 | ▼ 1 | Dublin | 18.1 |
46 | NA | Budapest | 17.5 |
47 | NA | Praga | 17.5 |
48 | NA | Vancouver | 17.5 |
49 | ▲ 1 | Kairo | 17.5 |
50 | NA | Dallas | 17.4 |
51 | ▲ 3 | Jakarta | 17.2 |
52 | ▲ 3 | Bogota | 16.4 |
53 | ▼ 4 | Kuala Lumpur | 16.3 |
54 | ▼ 8 | Tel Aviv | 15.9 |
55 | ▼ 8 | Osaka | 15.8 |
56 | ▼ 3 | Rio de Janeiro | 15.6 |
57 | ▼ 9 | New Delhi | 15.2 |
58 | NA | Santiago | 14.7 |
59 | ▼ 7 | Johannesburg | 14.2 |
60 | NA | Varsovia | 13.6 |
2014 Sailk. | Puntu | ||
61 | NA | Lima | 13.6 |
62 | NA | Abu Dhabi | 13.3 |
63 | ▼ 12 | Manila | 12.7 |
64 | NA | Doha | 12.4 |
65 | NA | Riyadh | 11.5 |
66 | ▼ 6 | Guangzhou | 11.0 |
67 | ▼ 12 | Caracas | 10.9 |
68 | ▼ 12 | Nairobi | 10.5 |
69 | ▼ 11 | Bangalore | 10.2 |
70 | ▼ 9 | Ho Chi Minh Hiria | 8.9 |
71 | NA | Lurmutur Hiria | 8.9 |
72 | NA | Chennai | 7.6 |
73 | ▼ 8 | Shenzhen | 7.2 |
74 | ▼ 15 | Lagos | 7.2 |
75 | ▼ 12 | Dhaka | 7.1 |
76 | ▼ 14 | Karatxi | 6.9 |
77 | NA | Manama | 6.8 |
78 | NA | Casablanca | 6.3 |
79 | ▼ 15 | Kalkuta | 6.0 |
80 | NA | Addis Abeba | 5.7 |
81 | NA | Tunis | 5.3 |
82 | NA | Lahore | 4.8 |
83 | NA | Kinshasa | 4.7 |
84 | ▼ 18 | Chongqing | 3.8 |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfa++
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfa+
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfa–
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Globalization and World Cities Study Group and Network (GaWC), Loughborough University. «The World According to GaWC 2008» Txantiloi:(en)
- ↑ 2014 Global Cities Index and Emerging Cities Outlook