Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kontzeju

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorrebustoko kontzeju-etxea, Araba

Kontzejua, Araban eta Nafarroa Garaian, toki-entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna ditu, eta bere interesak kudeatzeko autonomia. Araban, 335 kontzeju daude: 16 kontzeju itxi eta 319 kontzeju ireki. Nafarroa Garaian, 345 kontzeju zeuden 2023an.[2]

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazioa kontzeju irekian edo itxian egin daiteke.

  • Kontzeju irekia da, baldin gobernatzeko eta administratzeko organotzat auzo-alkatea eta hautesle guztien artean osatutako auzo-batzarra baditu. Zuzeneko demokraziaz funtzionatzen du, beraz. Arabako kontzejuetan, gobernu- eta administrazio-organo dira auzo-batzarra, administrazio-batzarra, eta errejidore-batzarburua. Nafarroako kontzejuetan, berriz, auzo-batzarrak eta lehendakaria.[3]
  • Kontzeju itxia da, baldin auzotarrek aukeratutako administrazio batzar batek gobernatzen eta administratzen badu.[4] Kontzejuaren administrazio batzarrak osaera hau izaten du: kontzejuburua (kontzejuko lehendakaria edo presidentea ere deitzen zaio), idazkaria, diruzaina eta batzordekide soilak.[5][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kontzeju. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  2. Nafarroako toki entitateen bilatzailea. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  3. Kontzeju irekia. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  4. Kontzeju itxia. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  5. 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  6. 11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko herri-batzarrei buruzkoa. eudel.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]