2022ko Siberiako baso-suteak
2022ko Siberiako baso-suteak | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | Baso-sute | ||
Data | 2022 | ||
Kokaleku | Krasnoiarsk kraia Altai kraia Irkutsk oblasta Kemerovo oblasta Omsk oblasta Kurgan oblasta Khakasia Khanti-Mansi Tiumen oblasta | ||
Herrialdea | Errusia | ||
Pertsona hilak | 17 (2022ko martxoaren 11) | ||
2022ko Siberiako baso-suteak 2022ko maiatzaren hasieran Siberian (Errusia) hasitako baso-suteak dira, egun martxan jarraitzen dutenak eta, ekainaren 2rako, Krasnoiarsk zein Altai Kraietan, Irkutsk, Kemerovo, Omsk eta Kurgan Oblastetan zein Khakassiako Errepublikan kontzentratzen direnak. Suteen azalera osoa, maiatzaren 15erako, 20,000 hektarea ingurukoa da, eta, 2022aren hasieratik, 100,000 hektarea baino gehiagokoa.
Ikuspegi orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suteen arrazoi posibleen artean, hiru dira teoria nagusiak: maiatzeko oporretako piknikak, linea elektrikoen eta azpiestazioen zirkuitu laburrak edo belar lehorren suteen arduragabekeriaz maneiatzea. Testuinguru horretan, Krasnoyarskenergo elektrizitate-banatzaileko hiru langile atxilotuak izan dira, bai eta hilketa leporatu diete.[1]
Maiatzaren 11rako, 60 kokagune ezberdinetan 1,298 eraikin erre ziren –200 etxebizitza barne–, gutxienez ,13 pertsona hilez, haur bat barne.[1][2] Krasnoiarsk hirian, agintariek aurkitu zuten aireko partikula finen kontzentrazioek giza osasunerako arriskutsutzat jotzen diren mailak gainditu zituztela, suteen kearen ondorioz. Omsk eskualdeko elkarte zibileko kontu batek, Twitter-en, adierazi zuen eskualdeko gobernadorea "lanpetuta" zegoela Putin-aldeko jaialdiak egiten eta, ondorioz, ez zegoela eskualdeko Larrialdi Egoeretako Ministerioaren ekintza argirik.[3]
Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, agintariei eskatu zien orduan ekintza indartsuagoak hartzeko suteak gehiago ez hedatzeko.[1] Halere, suteen kontrol gabezia 2022ko Ukrainako Errusiaren inbasiorako desbideratutako baliabideen ondoriozko herrialdeko baliabide-falta dela argudiatzen dute askok.[4][5][6][2][3] Gainera, Errusiako klima-aldaketak baso-suteak biziagoak izatea eragin du ere.[7] Suteetatik ateratako kea Estatu Batuetako mendebaldera iritsi da, gainera; ondorioz, Kaliforniako kostaldeko aire-kalitatea okerrera egin du.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-05-11). «Wildfires Kill 8 in Siberia» The Moscow Times.
- ↑ a b (Ingelesez) AFP. (2022-05-07). «Two Hundred Homes Ablaze, Deaths in Siberia Fires: Authorities» The Moscow Times.
- ↑ a b (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-04-20). «Public Outrage Mounts as Siberia Forest Fires Spread at Unprecedented Rate» The Moscow Times.
- ↑ (Ingelesez) «Siberian wildfires burning unchecked because Russian military units are at war» The Independent 2022-04-24.
- ↑ (Ingelesez) «Fires burn in Siberia, but Russian firefighting assets are in Ukraine» Washington Post ISSN 0190-8286..
- ↑ (Ingelesez) Times, The Moscow. (2022-05-11). «Wildfires Kill 8 in Siberia» The Moscow Times.
- ↑ Putin Demands Action on Siberia Forest Fires Threatening Lives and Economy. .
- ↑ (Ingelesez) LaFever, Matt. (2022-04-26). «Smoke From Half Way Across the World Affecting Local Air Quality» Redheaded Blackbelt.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]