Lymango gudua
Lymango gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko maiatzak 23 – maiatzak 27 | ||
Lekua | Lyman, Donetsk Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 48°59′N 37°48′E / 48.98°N 37.8°E | ||
Egoera | Errusiak irabazi[1][2][3][4][5] | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Lymango gudua 2022ko Ukrainako inbasioan zehar izandako gudu militar bat izan zen, Ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren parte den Donbasseko guduaren baitan gertatutakoa eta Lyman hiriaren kontrola helburu zuena.
AEBetan oinarritutako Gerraren Azterketarako Institutuaren arabera zein Ukrainako Presidentearen aholkulariaren arabera,[2] gudua 2022ko maiatzaren 27an amaitu zen, Errusiak hiri-kontrola lortu zuenean.[1] Hala ere, Ukrainako Defentsa Ministerioak ukatu egin zuen informazio hori, hiria maiatzaren 27rako hirian ukrainar erresistentzia jarraitzen zuela esanez.[2] Bestalde, Errusiak eta Errusiak babestutako indar separatistek beren aldetik iragarri zuten hiri-kontrola maiatzaren 27 eta 28an, hurrenez hurren.[2][3] Azkenean, maiatzaren 30ean onartu zuen Ukrainak hiri-kontrolaren galera.[4][5]
Hiria trenbide-korapilo garrantzitsu bat da. Gainera, Donets ibaiaren ekialdeko ibaiertzean dago kokaturik, bai eta ibaia zeharkatzen duten zubiak kontrolatzen ditu ere.[13]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiar inbasioa hasi eta hilabetera, Errusiak Luhanskeko Oblastaren %93a kontrolatzen zuela esan zuen,[14] Sievierodonetsk eta Lysytxansk ukrainar gune estrategikoki garrantzitsu bakar gisa geratuz. Errusiaren planak, Sievierodonetsk harrapatze-inguruan, honen aldirietan kokatutako Rubizhne –iparraldean– eta Popasna hirietan –hegoaldean– izandako arrakastaren araberakoak ziren.[15] Apirilaren 6rako, errusiar indarrek Rubizhneren %60a harrapatu omen zuten,[16] obusak eta misilak Sievierodonetsken erortzen ari ziren bitartean, "tarte erregular eta iraunkorretan".[17] Biharamunean, Mendi Erasoko 128. Brigadako indar ukrainarrek erasoaldi bat egin zuten, errusiar indarrak Kreminnatik 6–10 kilometrora urrunduz, inguruko beste herrietako bat. Jakinarazi zenez, errusiar indarrek Rubizhne eta inguruko Voievodivka herria bereganaturik zituzten maiatzaren 12rako.[18]
Lyman hiriaren hegoaldean, bestalde, Donets ibaia zeharkatzeko hainbat saiakera egon ziren;[19] hala, azken saiakera-zubia, Bilohorivka eta Serebryanka artean eraiki zuten, maiatzaren 12 inguruan. Halere, pontoi-zubi hau ere suntsitu ere egin zuten. Ondorioz, azken Errusiako tropak maiatzaren 13an erretiratu ziren bertatik, 400–485 hildako eta zauritu jaso ostean.[20][21]
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiako Indarrek eraso-operazioak areagotu zituzten Lyman inguruan; hala, irabaziak lortu zituzten maiatzaren 23rako. Baieztatu gabeko informazioak zioenez, Errusiako Indarrek eraso bat hasi zuten Lymanen iparraldean eta hiriaren kontrol partziala, gutxienez, hartuz maiatzaren 23tik aurrera.[22] Errusiako Indarrek, gainera, artilleria-erasoak areagotu zituzten Avdiivkaren aurka; gainera, litekeena zen inguruko Novoselivka herria hartu izana, Avdiivkan aurrera egiteko aprobetxagarri litekeena, bai eta Slovyansk aldera ere, autobiderako sarbidea lortzeko.[23]
Lymango eremuan, errusiarrek bere barneratze-eremua areagotu zuten hurrengo egunean, hirigunerantz, hiri barneko kale-borrokak hasiz. Artilleriaren eta hegazkintzaren laguntzarekin, maiatzaren 25ean, Errusiako Indarrek Lymango kokagunearen aurkako erasoarekin jarraiatu zuten, hiriko lurraldearen %70a inguru okupatuz. Ukrainako Indarrak hiriko hegoaldeko asentamenduetara erretiratu ziren, non erresistentzia gogorra eskaini zuten; bestalde, Ukrainako beste soldadu batzuk, hiri-setioan zehar errenditu ziren.[24]
Zibilen azken ebakuazioa egin eta geratzea erabaki zutenei janaria utzi ostean, azken ukrainiar indarrek Lyman ebakuatu zuten maiatzaren 26ko arratsaldean, atzean utzi zuten azken zubia lehertuz.[25] Egun berean, Oleksii Arestovytx-ek, Ukrainako Presidentetzarako kontseilariak, hiria Errusiaren esku geratu zela baieztatu zuen,[2] bai eta ISWk ere.[1]
Hala ere, hurrengo egunean, Ukrainako Defentsa Ministerioak adierazi zuen hiri-kontrolerako borroka oraindik abian zela, bai eta adierazi zuen indar ukrainarrek hego-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko barrutiak mantentzen jarraitzen zutela.[2] Beste funtzionario ukrainar batzuek, bestalde, onartu zuten Lyman gehiena, hiri-erdialdea barne, Errusiaren kontrolpean zegoela.[26] Gainera, Erresuma Batuak ere ebaluatu zuen hiriaren zati handiena Errusiaren kontrolpean geratu zela maiatzaren 27rako.[13] Errusiak babestutako indar separatistek zein militar errusiarrek beren garaipena aldarrikatu zuten maiatzaren 27an zein 28an.[3][27] Azkenean, maiatzaren 30eko lehen orduetan, militar ukrainarrek Errusiako Indarren hiri-kontrola onartu eta Slovianskerako eraso bat prestatzen ari zirela iragarri zuten.[4][5]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Hird, Karolina; Clark, Mason; Barros, George. (26 May 2022). Russian Offensive Campaign Assessment, May 26. Institute for the Study of War.
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Russia squeezes Ukrainian strongholds in eastern Donbas region» PBS NewsHour 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ a b c (Ingelesez) Kilner, James; Rose, David. (2022-05-28). «Russia claims seizure of key Ukrainian transport hub in boost for Putin» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ a b c (Ukraineraz) «Окупанти закріплюються в Лимані та на північно-східній і південно-східній околицях Сєвєродонецька» Інтерфакс-Україна (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Operational update regarding the #russian_invasion on 06.00 on May 30, 2022» www.kmu.gov.ua (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
- ↑ https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3490880-lyman-under-heavy-enemy-shelling-multiple-casualties-reported.html
- ↑ a b c d e f https://medium.com/@x_TomCooper_x/ukraine-war-26-29-may-2022-1c2855e4f179
- ↑ https://uacrisis.org/en/ukraine-resists-russia-s-invasion-day-23-russian-troops-not-able-to-advance-more-terror-against-civilians-russia-to-brandish-nuclear-weapons
- ↑ https://www.france24.com/en/live-news/20220501-exhausted-ukrainian-soldiers-return-from-eastern-front
- ↑ https://novorosinform.org/500-ukrainskih-boevikov-sdalis-v-plen-v-krasnom-limane--markov-95702.html
- ↑ https://newsfrol.ru/24/8963/
- ↑ https://lv.baltnews.com/Russia_West/20220526/1025651398/Boi-za-Krasnyy-Liman-goroda-Ukrainy-postepenno-berut-pod-kontrol.html
- ↑ a b (Ingelesez) «Russia captures strategically important town ahead of 'next stage' of Ukraine invasion: UK intelligence» news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ (Ingelesez) «Russia claims it has taken 93% of territory of Ukraine's Luhansk region - TASS» finance.yahoo.com 25 March 2022.
- ↑ «Russia aims to capture 4 regions in new eastern offensive: Ukraine» www.aa.com.tr 19 April 2022.
- ↑ (Ingelesez) «Russian forces control 60% of Rubizhne town in east Ukraine, says governor» Reuters.
- ↑ (Ingelesez) «Sustained bombardment seen in Severodonetsk: AFP» www.barrons.com.
- ↑ Lister, Tim; Kesaieva, Julia. (13 May 2022). «Ukrainian forces lose foothold in eastern town» CNN.
- ↑ (Ingelesez) «Bloody river battle was third in three days - Ukraine official» BBC News 2022-05-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ «Pro-Russian Bloggers React to Reported Donets Military Disaster - The New York Times» web.archive.org 2022-05-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 14» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ (Ingelesez) «Sievierodonetsk, Avdiivka, Lyman: Russians shell all over front line and kill civilians» Ukrinform.
- ↑ (Ingelesez) «War in Ukraine: Heavy pounding on Donbas front with Russian army advancing whatever the cost» Le Monde.fr 24 May 2022.
- ↑ «Russian ground forces claim to capture Lyman city center» Atlas News 25 May 2022.
- ↑ (Errusieraz) «В офисе Зеленского допустили потерю контроля над Лиманом» РБК.
- ↑ (Ingelesez) «Latest Developments in Ukraine: May 27» VOA (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ (Ingelesez) «Russia takes small cities, aims to widen east Ukraine battle» AP NEWS 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]