Iziumeko gudua
Iziumeko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko martxoak 3 – apirilak 2 | ||
Lekua | Izium, Sumy Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 49°11′45″N 37°16′49″E / 49.1958°N 37.2803°E | ||
Egoera | Errusiak irabazi[1][2][3] | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
>144 soldadu eta zibil hil[12][13] |
Iziumeko gudua Errusiaren eta Ukrainaren arteko gudu militar bat izan zen, Ukrainako ipar-ekialdeko zein Ukrainako ekialdeko ofentsiben baitan gertatu zena, 2022ko Errusiako Ukrainako inbasioaren testuinguruan. 2022ko martxoan hasi zen Izium herriaren kontrolarengatiko borroka, herriak garraio-nodo gisa duen garrantziagatik;[9] izan ere, Errusiako Armadak Izium harrapatu nahi zuen Kharkiv Oblasteko indar errusiarrak Donbass eskualdeko tropekin lotu ahal izateko,[14] bai eta Errusiatik errefortzu militar zein hornigaiak garraiatzeko ere.
Toki-agintarien arabera, Iziumeko bizitegi-eraikinen %80a suntsitu egin ziren guduan zehar.[15]
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iziumen Errusiaren eraso batzuk gertatzen hasi ziren 2022ko otsailaren 28tik aurrera; era berean, Errusiako Armada martxoaren 3an hasi zen misil-erasoekin. Martxoaren 3an zortzi zibil hil ziren, bai eta herriko ospitale nagusiak kalte handiak jasan zituen ere.[16] Biharamunean, Errusiako Indarrek Izium aldera aurrera egin zuten, hiriaren iparraldeko aldirietarako iritsiz.[erreferentzia behar] Martxoaren 6rako, Errusiako Armadak Iziumeko bi auzo eta bere tren-geltokia bere kontrolpean zituen.[15]
Martxoaren 7ko arratsaldean, Errusiaren sare-komunikabideek Errusiako Indarrek Izium hartu zutela jakinarazi zuten, ofizialki baieztatu gabe zegoen aldarrikapena zen arren.[9] Hurrengo egunean, Errusiako eta Ukrainako Indarren artean herria kontrolatzeko borrokak piztu ziren;[17] hala ere, Errusiako tropak hiritik uxatu zituzten ukrainarrek azkenean.[18] Martxoaren 9tik 10era bitartean, 2,250 zibil ebakuatu zituzten Iziumetik,[16] Errusiako Indarrek berriro ere herrirantz poliki-poliki aurrera egiten jarraitzen zuten bitartean.[19]
Martxoaren 12an, Errusiako tropek herriaren iparraldea hartu zuten.[20] Hurrengo egunean, Errusiako Armadak aurrerapen gehiago egin zituen,[21] baina, azkenean, uxatuak izan ziren berriro, Ukrainaren iturri militarren arabera.[22]
Martxoaren 15etik 16ra bitartean, Errusiako tropek Izium hiriaren hegoaldea bereganatu zuten, Ukrainako Indarrek beren posizioak berreskuratzea lortu baino lehen.[8] Martxoaren 17an, AEBetako DoDeko funtzionario batek Errusiako Indarrek Izium berriro bereganatu zutela jakinarazi zuen;[23] Gerraren Azterketarako Institutuak (ISW), bestalde, informazio hori ukatu egin zuen. Errusiar militarrek Donets ibaia zeharkatu zuten Barvinkivski Autobidetik gertu; halere, gero, ukrainar indarrek errusiarren aurrerapena gelditu zuten,[11] errusiarrek ukrainarrek segada jaso ostean.[8] Borrokek, halere, hurrengo egunean jarraitu zuten.[11]
Martxoaren 19–20 artean, Izium hiriaren erdigunea harrapatzeko errusiar saiakera berri bat atzera bota zuten ukrainarrek.[24] Borroketan zehar, Errusiako ingeniaritza-tropak Donets ibaiaren gainean pontoi-zubi bat egiten saiatu ziren,[25] ukrainar indarrek partzialki suntsitu zituzten bi ibilgailu-zubi saihesteko helburuarekin; izan ere, zubi hauek Errusiako aurrerapena geldiarazteko asmoz suntsituak izan ziren.[14] Hala ere, ingeniarien tropek segada bat jaso zuten, non 19 soldadu errusiar hil eta beste 46 zauritu ziren. Hildakoen artean, ingeniaritza-unitateko komandantea zen, Nikolai Ovtxarenko koronela zegoen.[5][6] Azkenean, errusiar indarrek bi pontoi-zubi altxatzea lortu zuten, zeinetatik errusiar tankeek ibaia zeharkatzea lortu zuten, Ukrainaren esku zegoen hiri-zatia inguratzeko.[14] Testuinguru horretan, martxoaren 22an, Ukrainako Indarrek kontraeraso-saiakera bat egin zuten, herriaren kontrola berreskuratze-nahian.[26]
Martxoaren 24an, Errusiako Armadak Izium hiriaren kontrol osoa hartu zuela iragarri zuen,[27][28] Ukrainak hau ukatu egin zuen arren, borrokak oraindik jarraitzen zirela adierazi zuen bezala.[29][30] Bertako funtzionario baten arabera, Errusiako Indarrek herriaren iparraldea eusten zuten; Ukrainako soldaduak, berriz, hegoaldean zeuden, bi armadak Donets ibaiak bereizten zituela. Horrez gain, Izium blokeatuta zegoela eta puntu honetarako hiria "erabat suntsituta" zegoela baieztatu zuen ere.[12]
Martxoaren 25ean, AEBetako DoDeko funtzionario batek, bai eta beste iturri batzuek, jakinarazi zuten Errusiako Indarrek Ukrainako lerroak hautsi zituztela Iziumeko hegoaldean,[31] hirirantz beste hamar bat kilometro aurreratuz.[32] Bestalde, ISWk aipatu zuen Ukrainako militarrek Errusiako tropak uxatu zituztela Kamyanka herrian –Iziumetik, hegoaldera kokaturik dagoena–. ISWk, gainera, adierazi zuen Errusiako Indarrek herria inguratzeko saiakerekin jarraituko zutela, hiria eraso zuzen baten bidez kontrolatze-saiakeran porrot egin ostean.[33]
Martxoaren 27rako, Errusiako Armadak Kamyanka zein Iziumeko hego-mendebaldeko eta hego-ekialdeko beste bi herri bereganatu zituen; halere, ukrainar indarrek adierazi zuten gero hiru herri horiek berreskuratzea lortu zutela.[34] Izium inguruan Sukhoi Su-34 ehiza-hegazkin errusiar bat eraitsi zutela ere esan zuten.[35] Bi egun geroago, Kamyanka Errusiaren kontrolpean zegoela baieztatu zen, Errusiako Indarrek bere posizioak sendotu inguruan sendotu zituztelarik. Era berean, borrokak Iziumetik hegoalderantz mugitzen hasi ziren, Slovianskerako errepidean zehar.[36]
Apirilaren 1ean, Ukrainako Armadak Izium Errusiaren kontrolpean zegoela baieztatu zuen.[1][2][3] Biharamunean, Ukrinformi eskainitako elkarrizketa batean, Iziumeko de iure alkateorde den Volodymyr Matsokin-ek esan zuen hiriko etxebizitza-eraikinen %80a suntsiturik zegoela eta hirian ez zegoela argindarrik, berogailurik edo urik.[15]
Gudu-ostea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apirilaren 3an, Ukrainako Gobernuak bi soldadu errusiar hil eta beste 28 ospitaleratu zituztela adierazi zuen, Ukrainako zibilek Iziumen Errusiaren Errifle Motordunen 3. Dibisioko soldadu errusiarrei pastel pozoituak banatu ostean.[37][38]
Apirilaren 4an, The Guardianek jakinarazi zuen, militarren funtzionarioen zein lekukoen informazioen oinarrituta, borroka biziak jarraitzen zutela Iziumetik gertu.[39]
Apirilaren 10ean, AEBetako Defentsa Saileko hainbat funtzionariok adierazi zuten Errusiako Indarrak Iziumen biltzen ari zirela, Izium eta Dniproren arteko eraso-kanpaina bat prestatzeko;[40] honi jarraiki, Errusiako Indarrek apirilaren 5etik aurrera Kieveko ardatzetik eta Sumyko ardatzetik Iziumera soldaduak indarberritzen ari zirela jakinarazi zuten.[41]
Apirilaren 18an, Ukrainak Izium inguruko eremuan inguruan "kokagune-kopuru bat" berreskuratu zuela aldarrikatu zuen.[42] Errusiako Indarrek, orduan, hiri-biztanleen deportazio masiboak hasi zituen, Errusiako Federazioko lurralderantz.[43]
Apirilaren erdialdean, Errusiak bere erasoaldi berria hasi ondoren, Errusiako tropek nolabaiteko arrakasta izan zuten Izium hiriaren hegoalde zein hego-mendebaldean, aurrerapen lokalizatuak lortuz apirilaren 20rako.[44] Apirilaren 26tik aurrera, Errusiako Indarrek aurrerapen motelak egiten jarraitu zuten Iziumetik hegoalderantz;[45] hala, hurrengo egunean, Errusiako Armadak Iziumetik mendebaldean kokaturiko beste herri bat hartu zuen, bai eta hiriaren mendebaldeko aldirien beste 20 kilometroko eremua ere.[46][47]
Apirilaren 27an, Defense Express ukrainar argitalpenak esan zuenez, Valeri Gerasimovek, Errusiako Armadaren Estatu Nagusiko Buruak, Iziumera iritsi zen, eskualdeko errusiar erasoaldia pertsonalki agintzeko.[48] Ukrainako Informazio Independentearen Agentziaren arabera, Gerasimov maiatzaren 1ean zauritu zuten, Izium inguruan.[49][50] AEBetako bi funtzionariok Gerasimov eskualdean egon zela baieztatu zuten; halere, Ukrainako funtzionario batek ukatu zuen Ukraina Gerasimov berariaz jomugatzen ari zela. Izan ere, esan zuenez komando-postua eraso zutenerako Gerasimov jada Errusiara itzultzera abiatu zela;[51] bestalde, erasoan Andrei Simonov jeneral errusiarra hil zela adierazi zuten ere.[52]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Guardiako Tankeen 1. Armadaren buru bezala.
- ↑ Guardiako Errifle Motordunen 144. Dibisioaren buru bezala.
- ↑ Ingeniarien 45. Errejimentuaren buru bezala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 1
- ↑ a b На Київщині ЗСУ звільнили 15 населених пунктів – зведення Генерального штабу
- ↑ a b The russians are controlling Izyum – General Staff of the Ukrainian Armed Forces
- ↑ https://web.archive.org/web/20220326183657/https://ukrainetoday.org/2022/03/26/for-the-failure-of-the-special-operation-putin-fired-the-general-who-commanded-the-1st-tank-army/
- ↑ a b c d (Ingelesez) report, Ground. (2022-03-23). «Who was Russian Colonel Nikolay Ovcharenko Killed in Ukraine?» Ground Report (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Dresch, Matthew. (2022-03-23). «Vladimir Putin loses 15th top commander in Ukraine near city besieged by Russia» mirror (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ https://www.understandingwar.org/backgrounder/russian-offensive-campaign-assessment-march-24
- ↑ a b c «Ukraine resists Russia's invasion. Day 23: Russian troops not able to advance, more terror against civilians, Russia to brandish nuclear weapons | UACRISIS.ORG» web.archive.org 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ a b c «Изюм взят: что даёт России контроль над этим важным украинским городом» web.archive.org 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ https://www.france24.com/en/live-news/20220501-exhausted-ukrainian-soldiers-return-from-eastern-front
- ↑ a b c (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 18» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ a b c (Ingelesez) CNN. (2022-03-24). «Russia and Ukraine battle for control of eastern city already "completely destroyed" in fighting» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ a b https://www.bbc.com/news/world-europe-61396800
- ↑ a b c «FIRST ON CNN: Major infrastructure in central Izyum is destroyed, new satellite images show» CNN March 25, 2022.
- ↑ a b c Izyum city government: Izyum 80% destroyed, Ukrayinska Pravda (3 April 2022)
- ↑ a b «Ukraine: Beleaguered town of Izium at breaking point after constant attack from Russian forces - new testimony» Amnesty International March 16, 2022.
- ↑ desk, The Kyiv Independent news. (March 8, 2022). Russian troops destroy central hospital in Izyum, Kharkiv Oblast.. .
- ↑ «Russia to open Ukraine 'humanitarian routes', but fears persist» Agence France-Presse 8 March 2022.
- ↑ Marsi, David Child,Mersiha Gadzo,Jihan Abdalla,Federica. «Latest Ukraine updates: Strike hits Mariupol hospital complex» www.aljazeera.com.
- ↑ RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 12. .
- ↑ «Reportedly footage of Russian troops in the city of Izyum, Kharkiv region Izium,Kharkiv Oblast - Ukraine Interactive map - Ukraine Latest news on live map - liveuamap.com» Ukraine Interactive map - Ukraine Latest news on live map - liveuamap.com.
- ↑ RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 13
- ↑ BBC News. (17 March 2022). «Pentagon says Russian advance is frozen» BBC News.
- ↑ RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 20
- ↑ «На Харьковщине российский полковник погиб при переправе через Северский Донец — ОстроВ» www.ostro.org.
- ↑ «Signs of Ukrainian forces 'going after' Russians: Pentagon» Al Arabiya English March 22, 2022.
- ↑ «Russian troops taken full control of Ukrainian city of Izyum» Apa.az.
- ↑ «Ukraine war news from March 24: Biden warns on chemical weapons, G7 cracks down on Russia's ability to sell gold» Financial Times March 23, 2022.
- ↑ «Russia claims control of Ukrainian city, state media reports» CNN March 24, 2022.
- ↑ Russia says it has gained control of Ukrainian city Izyum
- ↑ «Latest US intelligence assessment» BBC News.
- ↑ Ukraine Update: Ukraine wins some, loses some, as France, Greece and Turkey plan Mariupol rescue
- ↑ «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 25» Institute for the Study of War 26 March 2022.
- ↑ Sources: Most intense combat in Ukraine war shifting east
- ↑ Ukrainian troops shoot down Russian Su-34 aircraft near Izium
- ↑ RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 29
- ↑ Two Russian soldiers killed, 28 in hospital after being poisoned by Ukrainian civilians: Officials. 3 April 2022.
- ↑ Cook, Pip. (4 April 2022). Putin's army mocked after Ukrainian pie poisoning of Russian soldiers. Express.
- ↑ No safe way out of Izyum: ‘I can’t imagine how it will end’, The Guardian (4 April 2022)
- ↑ (Ingelesez) Engelbrecht, Cora; Zucchino, David; Arraf, Jane. (2022-04-10). «What Happened on Day 46 of the War in Ukraine» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ «Russian Offensive Campaign Assessment, April 6» Critical Threats.
- ↑ (Ingelesez) «Ukrainian Armed Forces liberated several settlements around Izium» www.ukrinform.net.
- ↑ (Ingelesez) «Russia will deport Ukrainians from Izium to Russia» Ukrayinska Pravda.
- ↑ (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 20» Institute for the Study of War.
- ↑ «Russian Offensive Campaign Assessment, April 26» Institute for the Study of War 26 April 2022.
- ↑ Ukraine acknowledges losing towns in the east as Russia steps up offensive
- ↑ «Russian Offensive Campaign Assessment, April 27» Institute for the Study of War 27 April 2022.
- ↑ Gerasimova, Tanya. (28 April 2022). Russian Chief of General Staff Gerasimov Arrives in Kharkiv Region to Personally Command Offensive. Ukrainian News.
- ↑ Putin 9. Května nevyhlásí mobilizaci ani válku, tvrdí jeho mluvčí Peskov | Aktuálně.cz. 29 April 2022.
- ↑ З'явилися суперечливі дані про поранення начальника Генштабу РФ Герасимова. .
- ↑ (Ingelesez) Weber, Peter. «Ukraine says it destroyed Russia's Izyum command center, killing 200 but just missing Russia's top general» The Week.
- ↑ «Tenth Russian General Reportedly Killed in Ukraine» Kyiv Post May 1, 2022.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]