Iruñeko Erresuma
Iruñeko Erresuma, orobat Iruñea-Naiarako Erresuma izenaz ezaguna,[1] erromatarren garaian Mendebaldeko Pirinioetako civites nagusia izana zen Pompaelo inguruan Goi Erdi Aroan sortutako aginte sistema izan zen, gero X. mendean Nafarroako Erresuma eratuko zuena. 824. urtean sortu zuten Banu Qasi tuterarren eta Iruñeko diozesiren laguntzari esker,[2] Eneko Arista lehenengo erregea izanik.
Iruñeko Erresuma | |||||
---|---|---|---|---|---|
824 – 1158 | |||||
Erregea | |||||
| |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Iruñea | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Euskara, latin eta nafar-aragoiera | ||||
Historia | |||||
Sorrera | 824 | ||||
Desagerpena | 1158 | ||||
|
Roger Collins historialariak dio, agiri garaikideak urriak izanik, erregeen izenak eta kopurua zein bere lurraldeetako eremua eta indarra zehaztea zaila dela.
Historia
aldatuIruñeko Erresuma baskoien lurraldeetan sortu zen, erromatarren aurreko tribua. Mendebaldeko Pirinioak lurralde estrategikoa zen, Pirinioak igarotzeko toki aproposa baitzen, Ekialdeko Pirinioekin batera.
Karolingiar inperioak behin baino gehiagotan erakutsi zuen lurraldeaz jabetzeko nahia, baina ez dago batere argi eragina zenbaterainokoa izan zen, Iruñean ere ez, garaiko hiri handiena zena. Ezaguna da 778ko abuztuaren 15ean gertatutakoa, Karlomagnok Iruñeko harresiak eraitsi ondoren, euskal tribuek armadaren atzealdea ezdeustu zuten Orreagako guduan.
806 eta 812 urteetan, badirudi Iruñea frankoen menpean zegoela, eta Hispaniako marka osatzen zuten konderrietako bat zela. Hala ere, enperadore frankoek ezin zuten inperioz haraindiko lurraldeak behar bezala zaindu, etxean zuten arazoak zirela-eta. Horrela, apurka-apurka eskualdea inperioaren eraginetik ateratzen joan zen eta bertako dinastia indartzen. 824. urtean, Eneko Arista buruzagia bertako errege izendatua izan zen, Iruñeko errege-erreginen aitzindari.
Oinordekoa Gartzia Enekoitz (851-882) izan zuen[3]. Honek Kordobako emirerriak preso izan zituen urte asko eta litekeena da Ximeno leinuko Gartzia Ximenitz erregeorde edo erregekidea izatea.[4]
Alfontso III.a Asturiaskoa eta Aragoi eta Pallars Jussàko kondeek antolaturiko 905eko estatu kolpearen ondorioz Orti I.a Gartzeitz (882-905), Arista leinuko azken erregea, tronuari uko egitera behartu zuten, Antso I.a Gartzeitzen (905-925) alde.[5] Aritzatarra, monje bihurtuta, Leireko monasterioan hil zen. Antso, berriz, bere buruarentzat "Iruñeko errege" titulua hartu zuen lehendabizikoa izan zen.
Ximeno leinuak erabat aldatu zuen erresuma berriko aliantzak, Banu Qasitarrak baztertuz eta inguruko erresuma kristauekin batera lan eginez. Antso I.a Gartzeitzek, Ordoño II.a Leongoaren laguntzaz, Naiara konkistatu,[6] eta 924an haren seme Gartzia Santxitzek (925 - 970) lurralde berriak jendeztatu zituen, han zeuden monasterioei esker. Honek Andregoto Galindez Aragoiko kondesa ezkondu zuenez, bere semeak konderria ere izango zuen.[7]
Hala ere, bere posizioa ez zen guztiz segurua eta Antso «Abarka» (970 - 994) eta bere oinordekoa zen Gartzia III.a Santxitz Ikaratia Almanzorrek garaituak izan ziren,[8] eta Kordobako Kalifa-herriari zergak ordaindu behar zuten.
Antso III.a Gartzeitz Nagusia (1004-1035) Euskal Herri osoa batu zuen lehena izan zen, arabiar kronistek "Euskaldunen Jauna", "Rex Íberícus" eta "Rex Navarrae Híspaníarum" deitua.[10] Euskal Herriarena ez ezik, inguruko lurraldeetako jauna ere bazen, eta bere Erresuma Astorgatik Ribagotzaraino iristen zen.[11] 1023. urtean Antso III.a Nagusiak Lapurdiko bizkonderria sortu zuen bere lehengusu Lupo Antsorentzat eta berau Baionan finkatu zen. Zuberoa, Gilen I.a Indartsua bizkondearen esku utzi zuen eta Baigorriko bizkonderria sortu zuen (1033); ekintza horiek, sistema feudalaren barnean kokatu behar badira ere, euskal batasunerako ondorio erabakigarriak ekarriko zituzten. 1032an Antso Gilen Gaskoniakoa hil zenean, saiatu zuen Garonaraino heldu baina ezin[12]. Hala ere, Ipar Euskal Herriko lurraldeetako estatus juridikoa ez da ondo ezaguna gaur egun eta badaude historialari batzuk teoriaren aurka daudenak[13][14].
1035ean hil zenean[15], euskal foru zuzenbidean ohiturazkoa legez, erresuma banatu zuen:
- Gartzia IV.a Santxitz oinordekoak tronkaleko ondasuna, hau da, arbasoetatik jasotakoa, jarauntsi zuen, hau da Iruñeko Erresuma. Gainera, Aragoi eta Gaztelan lurralde batzuk ere jaso zituen;
- Fernandok Gaztelako konderria jarauntsi zuen;
- Ramirok Aragoiko konderria eta Nafarroan jaurerri batzuk hartu zituen[16]; eta,
- Gonzalo Sobrarbe eta Ribagortzako konde bihurtu zen.
Laster hasi ziren tirabirak anaien artean eta Gartzia Santxitz "Naiarakoa" (1035-1054) Atapuercako guduan Fernando anaiak hilda izan zen[17].
Oinordekoa Antso «Noblea» (1054 - 1076) izan zuen. Aitak jasandako arazo berak izan zituen Antsok. 1067an Antso II.a Gaztelakoaren politika hedagarriak Hiru Antsoen Guda zeritzona eragin zuen[18]. Gudan, Antso II.a Gaztelakoak eta Antso Aragoiko kondeak nafarra mendean hartu zuten.
1076ko ekainaren 4an, Funeseko Peñalen auzoan ehizaldian zegoela, bere anaien azpijokoen ondorioz Erramun anaiak amildegitik bota zuen erregea. Bere hilketaren ondorioz, Alfontso VI.a Gaztelakoak Errioxa okupatu zuen eta Antso Ramiritz Aragoiko kondea Iruñea eta Naiarako errege (1076-1094) bihurtu zen[19]. Horrela XII. mendeko antolaketa politikoa eta hiru belaunaldiz Iruñeko Erresuma Aragoiko Erresumarekin bat egin zuen.
Hurrengoa Petri I.a Nafarroakoa (1094 - 1104) izan zen. Aragoi aldean bere lurraldeak zabaldu zituen Huesca, Barbastro eta Sariñena konkistatuz[20].
Aragoiekin batera zuen azken erregea Alfontso Borrokalaria (1104 – 1134). Hau borrokalari sutsua omen zen bere lurraldeak bikoiztu egin zituelako, batez ere 1118an Zaragoza konkistatu zuelako[21]. Bere kanpainetan Kordoba, Granada edo Valentziako ateak jo zituen[20]. Urraka Gaztelakoa emakumea zuenez, Gaztela eta Leongo erresumetan erregeordea ere izan zen. Hala ere, hil zenean, eta polemika sortuz, ordena militarrei utzi zien bere erresuma. Nobleziak onartu ez eta nafarrek Gartzia Ramiritz «Berrezarlea» (1134-1150) aukeratu zuten errege[22].
Honek ez zen Aulki Santuaren gustukoa eta erregea deitzeko Dux Pampilonensium edo Dux Navarrorum esamoldeak erabili zituen. Gainera Alfontso VII.a Gaztelakoa enperadoreak basailutzat hartu zituen bai Gartzia bai Antso «Jakituna» (1150 - 1194) bere semea[23]. 1157an enperadorea hil eta Antsok bere menpekotza berritu zuen Antso III.a Gaztelakoarekin urte hartako azaroaren 11n. Baina, Antso III.a ez zuen luzaroan iraun 1158an hil baitzen, tronua hiru urteko Alfontso VIII.aren eskuetan utzita. Errege umearen tutoretza lortzeko borrokak Gaztelako Erresuma ezegonkortu eta ahuldu zuen eta Antso «Jakitunak» menpekotzatik ateratzea lortu zuen[24]. Gaztelaren aurkako kanpaina hasi baino lehen, aldaketa nabarmena izan zen: Antsok Pampilonensium Rex titulua erabiltzeari utzi eta Rex Navarre titulua aldarrikatu zuen. Horrela Nafarroako Erresuma sortu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Annales Regni Francorum navarri eta pampiloneneses bereziten dute (Collins 1985:166)
- ↑ (Gaztelaniaz) Roger Collins, Los vascos, Alianza Editorial, 1985. ISBN 84-206-2592-2 .166. orr.
- ↑ Barrau-Dihigo, Lucien. "Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente". Revue Hispanique. 7: 141-222. orr. (1900)
- ↑ Lakarra de Miguel, José María. "Textos navarros del Códice de Roda". Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon. 1:194-283 (1945).
- ↑ Pérez de Urbel, Justo. Lo viejo y lo nuevo sobre el origen del Reino de Pamplona. Al-Andalus. (1954)
- ↑ Rodríguez Fernández, Justiniano (1997): Reyes de León (I). García I, Ordoño II, Fruela II y Alfonso IV Burgos: La Olmeda. ISBN 84-920046-8-1
- ↑ www.covadonga.narod.ru: Наварра
- ↑ Pérez de Urbel, Justo. "Los Primeros Siglos de la Reconquista, (Años 711-1038)", España Christiana: Comienzo de la Reconquista (711-1038) aldizkarian. Madril: Espasa Calpe, 1964.
- ↑ Auñamendi: Enciclopedia general Ilustrada del País Vasco eta Urzainqui, Tomás eta Olaizola, J.M. (1997): La Navarra Marítima. Iruñea: Pamiela. ISBN: 84-7681-284-1. online ikusteko: Antso Gartzeitz III.a Nagusia. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Bernardo Estornés Lasa funtsa.
- ↑ P. German de Iruña, "Discutibles interpretaciones de la moneda de Sancho el Mayor"[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Armando Besga Marroquín. Sancho III el Mayor. Un rey pamplonés e hispano. Deustuko Unibertsitatea
Aipua: «Por el Norte, la frontera del reino pamplonés está clara, los Pirineos (caso de haberse extendido la autoridad de los reyes navarros hasta el Baztán, lo que es lo más probable, pero que no se puede acreditar hasta el 1066), y no se modificó. No es cierto, pese a todas las veces que se ha dicho, que Sancho III lograra el dominio de Gascuña (la única Vasconia de entonces, es decir, el territorio entre los Pirineos y el Garona, en el que la población que podemos considerar vasca por su lengua sólo era una minoría). El rey navarro únicamente pretendió suceder en 1032 al duque de Gascuña Sancho Guillermo, muerto sin descendencia, lo que bastó para que en algunos documentos se le cite reinando en Gascuña. Pero la verdad es que la herencia recayó en Eudes.». - ↑ Auñamendi (ISBN 84-7025-147-3)
- ↑ Gonzalo Martínez Diez. (2007). "Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus". Madril: Marcial Pons, 114 or. ISBN 978-84-96467-47-7..
- ↑ Lakarra de Miguel, José María. (1972). Historia política del reino de Navarra. Iruñea: Nafarroako Aurrezki Kutxa, 202 or.
Aipua: «Pero debo confesar que para esta teoría tan bien forjada, no encuentro ninguna base documental. Si bien los nombres de los primeros vizcondes de Labourd pueden ser tenidos por navarros, no está comprobado su entronque con ninguna familia conocida de "seniores" navarros; ni en los documentos de Pamplona se cita nunca el vizcondado de Labourd o de Bayona, ni en los documenaos de estas tierras se hace ninguna alusión a las "tenencias" o gobiernos que pudieran tener sus vizcondes en el reino de Pamplona. En resumen, ni hay pruebas de que Sancho el Mayor apoyara militarmente al duque de Gascuña contra el conde de Tolosa, ni que luego le despojara del vizcondado de Labourd para entregárselo a su mayordomo, ni de que en vida de Sancho Guillermo realizara el menor acto de hostilidad contra él ni se atribuyera autoridad alguna sobre el ducado de Gascuña. Las relaciones entre ambos debieron ser de amistad, más estrecha que con el conde de Barcelona, dados los antecedentes y los lazos de parentesco que les unían.». - ↑ Martín Duque, Ángel J. (2007). "Sancho III el Mayor de Pamplona, el rey y su reino (1004–1035)". Iruñea: Nafarroako Gobernua. ISBN 978-84-235-2952-0
- ↑ Juanto Jiménez, Consuelo (2004). "Sancho III de Pamplona. Integración territorial de Aragón y Castilla en el Reino de Pamplona". Iruñea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. ISBN 84-9769-082-6.
- ↑ Martínez Diez, Gonzalo (2004). "El Condado de Castilla". Valladolid: Gaztela-Leongo Junta. ISBN 84-8718-275-8
- ↑ Constable, Olivie Remie (argitaratua). "Concerning King Sancho I of Aragon and His Deeds". Lynn H. Nelson. "Medieval Iberia: Readings from Christian, Muslim, and Jewish Sources". Pittsburg: University of Pennsylvania Press, 1997. ISBN 0 812 215 699
- ↑ Ana Isabel Lapeña Paúl, "Sancho Ramírez, rey de Aragón (¿1064?–1094) y rey de Navarra (1076–1094)", Xixon: Trea, 2004. ISBN 84-9704-123-2
- ↑ a b Ubieto Arteta, Antonio, "Creación y desarrollo de la Corona de Aragón", Zaragoza: Anubar, 1987. ISBN 84-7013-227-X.
- ↑ Lakarra de Miguel, José María, "Alfonso el Batallador", Zaragoza, Guara, 1978. ISBN 84-85303-05-9.
- ↑ Lourie, Elena. ""The Will of Alfonso I, 'El Batallador,' King of Aragon and Navarre: A Reassessment" Speculum, 50. Liburukia, 4. zbk (1975eko urria), 635–651. orr.
- ↑ Grassotti, H. (1964) "Homenaje de García Ramírez a Alfonso VII." Vianako Printze Erakundea. 94–95. orr.
- ↑ Angel J. Martín Duque "Sancho VI el Sabio y el Fuero de Vitoria", (Vianako Printze erakundea, 63. urtea, 227. zbk, 2002)
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |