Alfontso VII.a Gaztelakoa
Alfontso VII.a Gaztelakoa Enperadorea[1] (Caldas de Reis, 1105eko martxoaren 1a -Sierra Morena, 1157ko abuztuaren 21a) Galizia (1111 – 1157) Gaztela eta Leongo erregea (1126 – 1157) eta Imperator totius Hispaniae (1135-1157) izan zen[2].
Alfontso VII.a Gaztelakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1126 - 1157
1126 - 1157
1111 - 1157 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Caldas de Reis, 1105eko martxoaren 1a | ||||||
Herrialdea | Gaztelako Erresuma Galiziako Erresuma | ||||||
Heriotza | Despeñaperros, 1157ko abuztuaren 21a (52 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Toledoko Santa Maria Katedrala | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Raymond of Burgundy | ||||||
Ama | Urraka Gaztelakoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Berengela Bartzelonakoa (1128 (egutegi gregorianoa) - 1140) Richeza of Poland, Queen of Castile (en) (1152 (egutegi gregorianoa) - 1157) | ||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | House of Burgundy - Castile and León (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | galiziera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Occupation of Zaragoza by the army of the Kingdom of León (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Biografia
aldatuUrraka Gaztelakoa eta Erramun Borgoinakoa zituen gurasoak, lehendabiziko Borgoinako leinuko erregea Hispanian izanik.
Bere erreinaldiaren helburu nagusia inguruko Erresumetan bere hegemonia finkatzea izan zen. Hala ere, ez zuen bete:
- Portugal 1128an de facto eta 1143an de jure independente bihurtu zen;
- 1134 arte, Alfontso I.a Aragoi eta Nafarroako erregea izan zen, hiltzean saiatu zuen erresuma biak menderatzea. Hala ere, azkenean utzi eta Tudejengo ituna sinatu behar zuen.
- Almohadeen erasoaldien aurka egin behar zuen[3].
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1128an Erramun Berenguer III.a Bartzelonakoaren alaba Berenguelarekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Antso III.a Gaztelakoa (1134-1158)
- Erramun, umea zela hilda.
- Fernando II.a Leongoa (1137-1188)
- Konstanza (1138-1160), Luis VII.a Frantziakoarekin ezkondu zena.
- Antsa (1139-1179), Antso VI.a Nafarroakoarekin ezkondu zena.
- Gartzia (1142-1145/6)
- Alfontso (1144-1149)
1152an, Ladislao II.a Poloniakoaren alaba zen Rikilda ezkondu zuen. Semea eta alab izan zituzten:
- Fernando, (1153-1157)
- Antsa (1155-1208), Alfontso II.a Aragoikoarekin ezkondu zena.
Gainera maitale bi izan zituen:
- Guntroda Pérez. Alaba bat izan zuten: Urraka (1132-1164), Gartzia V.a Nafarroakoaren emaztea izan zena
- Urraka Fernández, agian Gartzia III.a Santxezen leinukoa. Alaba bat izan zuten, Estefania izenekoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Arnaldo Astorgakoa "Chronica Adefonsi Imperatoris"
- ↑ Riley-Smith, Jonathan (1990). Atlas of the Crusades. New York: Facts on File. 48. orr.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Urraka Leon eta Gaztelakoa |
Gaztelako erregea 1127 – 1157 |
Ondorengoa Antso III.a Gaztelakoa |
Aurrekoa Urraka Leon eta Gaztelakoa |
Leongo erregea 1126 – 1157 |
Ondorengoa Fernando II.a Leongoa |
Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |