Mikel VIII.a Paleologo
Itxura
Mikel VIII.a Paleologo | |||
---|---|---|---|
1261eko abuztuaren 15a - 1282ko abenduaren 11 ← Baldwin II of Constantinople (en) - Androniko II.a Paleologo → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nizeako Inperioa, 1224 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa Nizeako Inperioa | ||
Heriotza | Trazia, 1282ko abenduaren 11 (57/58 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Andronikos Palaiologos | ||
Ama | Theodora Angelina Palaiologina | ||
Ezkontidea(k) | Theodora Palaiologina (en) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Palaiologos (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Mikel VIII.a Paleologo[1] (grezieraz: Μιχαήλ Η΄ Παλαιολόγος; 1223 – 1282ko abenduaren 11) Bizantzioko enperadorea 1259-1282 urteetan. Aurrena Nizean izan zuen gobernuaren egoitza, eta Konstantinopolisen ondoren. Joan IV.a Laskaris aginpidetik kendu eta haren lekua hartu zuen. Genoarrengana hurbiltzeko ahaleginak egin zituen (Nymphaeum-eko komenioa, 1261). Horrela, Veneziak merkataritzaren barruan zuen nagusitasunaren kontra joateko eta latinoen eskuetan zegoen Konstantinopolis bereganatzeko aukera izan zuen. Karlos Anjoukoa, Siziliako erregea, Konstantinopolisko aginpidea lortu nahian zebilen, eta erregetza ez galtzearren, Mikel III.a Paleologok hitzarmen bat izenpetu behar izan zuen Aita Santuarekin (Lyongo Hitzarmena, 1274).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 179. araua: Bizantziar Inperioko pertsona-izenak, euskaltzaindia.eus
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |