Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hadriano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hadriano


Erromatar enperadorea

117ko abuztuaren 11 - 138ko uztailaren 10a
Trajano - Antonino Pio
eponymous archon (en) Itzuli

112 - 113
Plebearen tribunoa


Antzinako Erromako senataria


Q124415768 Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPublius Aelius Hadrianus
JaiotzaItalica76ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaBaia (en) Itzuli138ko uztailaren 10a (62 urte) (62 urte)
Hobiratze lekuaSant'Angelo gaztelua
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaPublius Aelius Hadrianus Afer, Trajano
AmaDomitia Paulina
Ezkontidea(k)Vibia Sabina
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAntoniar leinu
Aelii Hadriani (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jardueraksubiranoa, politikaria, militarra eta poeta
Gradualegatus (en) Itzuli
Tribuno militar
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 8215537 Edit the value on Wikidata

Hadriano[1] (latinez: Publius Aelius Hadrianus Augustus; Italica, Hispania, 76ko urtarrilaren 24a - Baiae, Italia, 138ko uztailaren 10a) erromatar enperadorea izan zen, 117tik hil zen arte.

Estreinako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italica hirian, gaur egungo Sevillan, jaio zen. Probintziako familia noble batekoa, aristokrata gazteen heziketa jaso zuen. Batik bat grekoa zuen begikoa. Hori zela eta, Graeculus (Greziartxo) goitizena eman zioten.

Domizianoren agintaldian armadan sartu zen. Nerva hil zenean, 98an, Traianori enperadore-izendapenaren berri Hadrianok eman zion. Germanian aritu ondoren, Panonia aldera bidali zuten. Halaber, Atenasko arkonte izendatu zuten, eta Atenaseko hiritartasuna eskuratu zuen.

Daziako gerretan, paper nabaria jokatu zuen. Partiako gerran, ordea, ez zuen parte-hartze handirik izan. Nolanahi ere, Siriako gobernaria izendatu zuten.

Orduko Traiano larri gaixorik zegoen. Hadriano, oinordeko logikoena bazen ere, oraino ez zuen Traianoren izendapena jaso. Plotina, Traianoren emaztea eta Hadrianoren babeslea, senarra azken egunetan zaintzen ari zela baino ez zuen izendatu Traianok Hadriano oinordekoa.

Boterea ziurtatzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hadrianok berehala ziurtatu zuen legioen babesa. Balizko aurkari bat, Lusio Quieto, kanporatu zuen. Siriako armaden buruan, Senatuak izendapen egiaztatu zuen.

Hadriano ez zen segituan Erromara joan. Ekialdeko arazoei konpontzeari ekin zion, batez ere juduen matxinadari. Atiano laguntzailea bidali zuen Erromara. Hor, Lusio Quietok eta beste lau senatariek antolatutako konspirazioa aurkitu zuen Atianok. Senatuari heriotza zigorra eskatu zion. Oposiziorik zein epaiketarik gabe, konspiratzaileak atzemanduta, hil egin zuten.

Hadriano eta armada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sen militarra bazuen ere, haren agintaldian ez zen ia gerrarik izan. Traianoren konkistak gorabehera, Mesopotamia utzi zuen, defendezina zelakoan. 121ean, Partiaren kontrako gerra pizteko zorian egon zen, baina bake negoziazioek arrakasta izan zuten. Bar Kokhbaren juduen matxinada 132-135 garaitu ahal izateko, halere, armada erabili behar izan zuen.

Behin betiko gotorlekuak eraiki zituen Inperioko mugetan, bake politika hori indartuz. Ospetsuenak Britaniakoa (Hadrianoren harresia), Danubiokoak eta Rhinekoak izan ziren.

Armadaren morala goian eta sasoian eusteko, Hadrianok errutina gogorrak ezarri zituen, eta maiz bisitatzen zituen gotorlekuak. Haren txanponetan gerra irudiak bake irudiak bezain sarri agertzen ziren. Bakea indarraren bidez (mehatxuaren bidez ere) zen haren leloa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hadriano Aldatu lotura Wikidatan