Artzibarrera
Artzibarrera (†) | |
---|---|
artzibarrera — euskara | |
Artzibarrera, Hegoaldeko goi nafarreraren barruan | |
Sailkapena | |
Euskalkia | Nafarrera |
Zati-euskalkia | Hegoaldeko goi nafarrera |
Azpieuskalkia | Sortaldeko nafarrera |
Kokapena | |
Eskualdea | Arriasgoiti, Artzibar eta Esteribar, Nafarroa Garaia |
Egoera | |
Estatus | desagertua |
Artzibarrera hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiaren hizkera bat da, Nafarroa Garaiko Artzibar, Arriasgoiti eta Esteribar (azken hau esteribarrerarekin) ibarretako berezko euskara. Sortaldeko azpieuskalkia barruan dago.
2007ko udazkenean, ez zegoen artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, hizkera hilda da.
Herriko hizkeraren aztarna anitz dago Artzibarko, Arriasgoitiko eta Esteribarko toponimian, esaera zaharretan eta eguneroko hainbat hitzetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen hasieran auzi txiki bat izan zen Otsan apaizarekin. Eztabaida Orbaitzeko apaizaren eta Artziko apaizaren artean gertatu zen, Otsakoak Artzikoaren alde eginez, Longidakoaren hizkuntza "ulertzeko oso zaila zelako, herri honetakoaren oso desberdina zelako". Ez dakigu nongoa zen Orbaitzeko apaiza, baina ohikoena Artzibarkoa ez zela pentsatzea da, ez baitzuen artzibarrera hitz egiten.
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak Larsueindik hegoaldera, Artzibarko eta Arriasgoitiko herri guztiak eta Orotz-Betelu udalerria sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiko Artzibarrera azpieuskalkian.[1] Pedro Irizarren kalkuluen arabera, 1860 eta 1870 artean 2 600 artzibarrerazko euskaldun inguru egongo ziren hiru ibarretan.[2]
1904an, Iruñeko gotzaindegiko Elizaren Gida eta langileen egoeraren arabera, 1904ko irailaren 1ean, Artzibarrera hitz egiten zen hurrengo herrietan: Artzi, Arizkuren, Arrieta, Artozki, Asnotz, Azparren, Ekiza, Gorraitz, Gurpegi, Imizkotz, Lakabe, Lusarreta, Muniain, Nagore, Saragueta, Uloberri, Ulozi, Urdirotz, Usotz eta Zazpe Artzibarren; Aginaga, Galdurotz eta Zaldaitz Arriasgoitin; Antxoritz, Akarreta, Gendulain, Idoi, Ilurdotz, Irotz, Larsuein, Olloki, Sarasiber, Tirapegi eta Zuriain Esteribarran eta Orotz-Betelu udalerrian.
Aingeru Irigaraien 1935eko datuek, biztanleriaren datuekin konbinatuta, adierazten dute urte horretan azpieuskalki hauko 710 euskaldun izango zirela, artzibarrera hiztunak.
1930eko hamarkadan, Artzibarko azpieuskalkiak bere nagusitasuna galdu zuen gaztelaniaren mesedetan, asmo politikoko (Frankismoa) eta izaera ekonomikoko hainbat inguruabar sozialengatik, gaztelaniaren aurrerabidea errazten zutenak. Borondatezko berezko hizkuntzaren galera hori euskaraz hitz egiteko debekuarekin batera gertatu zen. Hala, 1937an erabat debekatu zen bide publikoan euskaraz hitz egitea. Hurrengo urtean, euskara erregistroetatik kanpo uzten da, eta horren atzetik daude auzitegiak, saltokiak, eskritura publikoak, aldizkariak, eskolak, irratiak... Horrela, herri landatarrenetan, edo batzuetan ezta hori ere, euskara familiartera bakarrik baztertuta geratu zen.
Ondorioz, 1970ean beste zenbaketa bat egin ondoren, Artzibarko 27 eta Arriasgoitiko 1 euskaldun artzibarrera mintzo ziren.[2]
250 urtetik hona jasaten ari zen euskalduntze-ezaren prozesua 2000ko hamarkadan iritsi zen bere punturik kritikoenera, eta hiru ibarretan artzibarrera eta euskararen kontserbazio-egoera kritikoa izan zen. 2007an jakin zen euskalki hori erabat desagertu zela, hiztun guztiak hil baitziren.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, ez dago artzibarrera hiztunik. Hala ere, 1870an, hiztunak erregistratu dira hiru ibarretan, honako herri hauek barne:
|
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahoskera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bokalismoari dagokionez, oa > ua taldeak ixtera jotzen du batzuetan (da nesakua, ez mutikua)
- Bokalerdiaren kontsonantizazioa dugu u > b kasuan (gau > gaba)
- Monoptongaketak sailean, ai diptongoa > i bihurtu da (jinkuenpaxa)
- Goiko bokalek eragin asimilazioaz mintzatuko gara orain, -a bokala nagusitzen da aitzineko -u eta -i ren ondoren (kulpa, erbia)
- -on bukaera gordetzen da gaztelaniatik datozen -ón bukaturiko erdal maileguetan (kañon, millon)
Morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mugagabe, mugatuari dagokionez, jakina da euskaraz, azken honetan mugatzaileak gero eta gehiago ezartzen direla. Aditzondoak, adjektiboa eta bigarren mailako predikatuak mugagabe edo partitiboarekin adierazten dira mendebal eta erdialdeko hainbat kasutan (i gaixto aiz, gaxto zara)
- Kasu ergatiboari dagokionez, jakina ere bada, euskararen dialektoen artean euskalkiak bi multzotan bereizten dituen isoglosa garrantzitsua badagoela; hau da, alde batetik absolutibo pluralaren eta ergatibo pluralaren arteko ezberdintasuna egiten duten euskalkiek, (-ek) morfema atxikiz ergatibo pluralerako, eta (-ak) absolutibo pluralerako
- Kasu soziatiboan -aki dugu maiz askotan (filaeki, inzensarioaeki)
- Kasu prolatiboan zenbaitetan -tik dugu: ez da markarik agertzen (ni kanpero bainindego)
- Ablatibo bizigabean -taik morfema ohikoa dugu (hortaik hasi da)
- Distributiboan -ra morfema banatzailea agertzen da, -na/-ra-ren balio berberarekin
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artzibarrerak lau aldaera ditu.
Iparartzibartar aldaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaera honek Artzibarko iparraldeko herriak hartzen ditu: Lusarreta, Hiriberri, Arrieta, Saragueta, Gorraitz, Azparren. Gainera, aldaera hori Orotz-Betelu udalerrian dago (Orotz-Betelu eta Olaldea herriguneak). Gainerako aldaera eta azpieuskalkia bereizten dira -ako- eta -eko- formak erabiltzen direlako, Erroibarren bezala.
Kalkuluen arabera, 1870ean 1 220 hiztun zituen ipareartzibartar artzibarrerak, 1935ean 450 eta 1970ean 24. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Hegoartzibartar aldaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaera honek Artzibarko hegoaldeko herriak hartzen ditu: Uritz, Urdirotz, Espotz, Zandueta, Artzi, Nagore, Asnotz, Gurpegi, Zazpe, Lakabe, Muniain, Usotz, Artozki, Otsa, Ekiza, Arizkuren, Uloberri eta Ulozi. Aldaera honek aditz-formak -io- erabiltzen ditu. Arriasgoitiko aldaera eta hegoesteribartar aldaeraren arteko ezberdintasun nagusiak ezin izan dira zehaztu aldaera honen desagertze goiztiarraren ondorioz, baina ñabardura batzuk bazeudela ezagutzen da.
Kalkuluen arabera, 1870ean 700 hiztun zituen ipareartzibartar artzibarrerak, 1935ean 60 eta 1970ean 1. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Arriasgoitiko aldaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaera honek Arriasgoitiko herri guztak hartzen ditu: Zaldaitz, Urritzelki, Beorieta, Zuntzarren, Galdurotz, Aginaga, Ilotz, Leiun, Zalba eta Laboa. Aldaera honek aditz-formak -io- erabiltzen ditu. Arriasgoitiko aldaera eta hegoesteribartar aldaeraren arteko ezberdintasun nagusiak ezin izan dira zehaztu aldaera honen desagertze goiztiarraren ondorioz, baina ñabardura batzuk bazeudela ezagutzen da.
Kalkuluen arabera, 1870ean 320 hiztun zituen ipareartzibartar artzibarrerak, 1935ean 12 eta 1970ean 1. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Hegoesteribartar aldaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaera honek Esteribarko hegoaldeko herriak hartzen ditu: Tirapegi, Larsuein, Sarasiber, Idoi, Akarreta, Gendulain, Zuriain, Ilurdotz, Antxoritz, Irotz, Zabaldike, Arleta eta Olloki. Aldaera honek aditz-formak -io- erabiltzen ditu. Arriasgoitiko aldaera eta hegoartzibartar aldaeraren arteko ezberdintasun nagusiak ezin izan dira zehaztu aldaera honen desagertze goiztiarraren ondorioz, baina ñabardura batzuk bazeudela ezagutzen da.
Kalkuluen arabera, 1870ean 530 hiztun zituen ipareartzibartar artzibarrerak, 1935ean 190 eta 1970ean 0. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Hiztegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orreaga Ibarrak hainbat urtez jaso zituen artzibarreraren berezko hitz batzuk:[3]
- alegera: poza
- altxatu: eskutatu
- arrañatu: moldatu
- baratu: gelditu
- despeitu: agurru
- elleba: iloba
- fale: joale
- gizeitsu: gixajo
- hobenean: behar bada
- izertu: tximistak izan
- jinestatu: sinistru
- kutxeta: ia
- lekuttu: aldendu
- makur: txarra
- nion: inon
- oiarka: abarka
- potta: muxua
- rakilikallu: ebakitzaile
- sautsi: jatsi
- tranka: enbor handia
- tzitzar: karkarabarra
- ukurtu: makurtu
- zernahi: edozein
Gainera, herri gehienek artzibarreraz dute izen tradizionala, eta gaur egungoak, euskara batuaz:
- Akerreta: Akarreta
- Aitzuriaga: Izuriaga
- Biorreta: Beorieta
- Ekieta: Egieta
- Ilotz: Elotz
- Larrasoaña: Larsuein
- Olozi: Ulozi
- Sarasibar: Sarasiber
- Uliberri: Uloberri
- Urritzelki: Urrizelki
- Zabaldika: Zabaldike
- Zaragueta: Saragueta
Hiztunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkera hori desagertua dago 2007tik. Hauxe da hiztun kopuruaren bilakaera historian zehar:
Hiztunak aldaeraren arabera | Hiztunak guztira |
---|---|
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
|
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
|
Azken hiztunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren bidez, hizkera honetako azken hiztunetako batzuk elkarrizketatu ahal izan dira, eremu honetako kulturaren eta hizkuntzaren zenbait alderdi zaindu ahal izateko. Hauek dira erroibarrerako azken euskaldun zaharrak:[4]
- Gregoria Bizkai Eskabel (Azparren, 1901-?)
- Saturnino Etxamendi Larrea (Arrieta, 1901-?)
- Ambrosio Usoz Imirizaldu (Hiriberri, 1901-?)
- Agueda Bizkai Iribarren (Azparren, 1921-?)
Konparaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemen agertzen dira bildutako aditz-formak:
Euskara batua | Artzibarrera | Eguesibarrera | Aurizko hizkera | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Iparartzibartar | Hegoartzibartar | Arriasgoitikoa | Hegoesteribartar | |||
naiz zara da gara zarete dira |
naiz zara da gara zate dire |
naiz zara da gara zate dire |
neiz zara da gera zate dire |
neiz zera de gera zete dire |
naiz zara da gara zarate dere |
naiz zara da gira zate dire |
nintzen ziren zen ginen zineten ziren |
nintza zina zen gina zinate zire |
nintze zine zen gine zinete zire |
nintze zine ze ginde zinete ziren |
nintze zine ze gintze zinete ziren |
nitza zina ze gina zinate zere |
nitzen zinden zen ginden zindeten ziren |
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Nafarroako euskalkiak: hegoaldeko goi-nafarrera (Artzibarko aldaera)" (Aitor Arana, 2004)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Artzibarrera.
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ a b Pedro Irizar. «Los dialectos y variedades de la lengua vasca. Variedades desaparecidas y variedades amenazadas de rápida extinción. Su evolución en el transcurso de un siglo» [Contribución a la Dialectología de la lengua vasca, t. I, pp.241-267. Batez ere: pp.251, 257, 260-261]
- ↑ Ibarra, Orreaga. (2012). [https://www.valledearce.com/wp-content/uploads/2014/01/FLV-115-2012-Ibarra-artzibarreraz.pdf «Artzibar iparraldeko hizkeran sakonduz»] Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
- ↑ «Artzibar, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarari buruzko artikuluak |
| |||||||
Egizu klik euskalki bakoitzaren lurraldean haren orrialdera joateko.
|