Populismo
Populismoa herritargoaren ongizatea eta interesak Estatuak bermatzea baieztatzen duen ideologia eta gobernatzeko modua da. Ikuspuntu baikor batetik, gizarte klase xume eta apalen aldeko politika lehenesten duen gobernua, baina era gaitzesgarrian ere erabili da, gizarte-klase dirudun eta aberatsak arazo sozioekonomikoen erruduntzat jotzen dituen jarrera politikoa adierazteko.
Era gaitzezgarrian erabiltzen denean, demokraziaren azaleko molde batzuei eusten dion arren, egiatan erregimen autoritarioa da. Herriaren gehiengoaren babesa duen buzuzagi karismatiko bat izan ohi du. Politikaren arloan, modu demagogikoan interes nazionalak eta herri-klaseen interesak defendatzeko joera du.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Populismoa, Gizapedian.
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |