Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Populares ("Herriaren aldekoak") Berant Errepublikako aristokrata talde batek bere burua eman zion izena da. Haien helburua Herri Batzarretako botereak handitzea zen, noblezia, eta, batez ere, Optimates taldearen (haien aurkarien) botereak murriztu ahal izateko.

Erromatarrak probintzietara eramatearen aldekoak ziren. Halaber, hiritartasuna Italiatik kanpo hedatu nahi zuten. Julio Zesarren diktadurarekin Populares-en urrezko garaia etorri zen. Hala ere, Bigarren Triunbiratorekin haien idealak hil ziren.

Talde honetako beste politikari handiak honako hauek ziren: Gaio Grako, Tiberio Grako, Gaio Mario, Klodio Pulker, eta Lehen Triunbiratoan, Kraso eta Ponpeio Handia ere bai.

Kanpo estekak

aldatu