Peltre
Peltrea eztainu, kobre, antimonio eta berunez osatutako aleazio bat da. Xaflakorra, biguna eta zuri kolorekoa da, zilarrarekin nolabaiteko antzekotasuna du, ez da oso erreaktiboa eta 170-230 °C artean urtzen da, hortaz apaingarriak egiteko erabili ohi da. Iraunkorra eta xaflakorra denez, denboraren poderioz patina interesgarria bereganatzen du eta edozein itxuraz landu liteke.
Peltre | |
---|---|
Konposizioa | eztainu eta berun |
Mota | tin alloy (en) |
Identifikatzaileak |
- Artikulu hau Aleazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Peltre (argipena)».
Usadioz %85-%99eko eztainua eta gogortasuna emateko %1-4a kobrea daramatza. Kolore urdinxka izan dezan berun kopuru txiki bat eman ohi zaio. Bere itxura distiratsua, leuna eta zilarraren antzekoa da, metal horren antzera oxidazioaren ondorioz eta tratamendu kimikorik ematen ez bazaio belztera jotzen du. Peltrea xaflakorra denez, eskuarekin indar eginez ere desitxuratu daiteke. Fusio puntu baxua du.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |