Gerhard Herzberg
Gerhard Herzberg (Hanburgo, Alemania, 1904ko abenduaren 25a - Ottawa, Kanada, 1999ko martxoaren 3a) fisikaria izan zen. Jatorriz alemaniarra, kanadar hiritartasuna hartu zuen. Izan ere, naziek Alemaniatik egotzi zutelarik, Kanadako Saskatchewango Unibertsitatean irakasle izan zen (1935). Gero Chicagon eta Ottawan lan egin zuen. Analisi espektroskopikoaren ikerketen ondorioz, molekula askoren egitura elektronikoa eta geometria aurkitu zituen, besteak beste erro askeena. Herzbergen lanak direla eta, kometen atmosfera eta izar arteko espazioa hobeto ezagutzeko modua izan da. 1971ko Kimikako Nobel saria irabazi zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu