Royal Society
Royal Society of London from Improving Natural Knowledge (euskaraz: «Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartea»), soilik Royal Society bezala ere ezagutzen dena Erresuma Batuko elkarte zientifikorik antzinakoena da, bai eta Europako antzinakoenetako bat ere. 1660. urtea bere fundazioko urtetzat hartzen den arren, urte batzuk lehenago jada bazegoen aldika-aldika biltzen zen zientzilari talde bat. 1782an sortutako Irlandako Errege Akademiarekin harreman estua du, 1783an sortu zen Edinburgoko Errege Akademia eskoziar erakunde independente bat bezala mantentzen den bitartean. Erakunde pribatu eta independente bat den arren Erresuma Batuko Zientzien Akademia Nazionalaren lana egiten du eta 2000n sortutako Zientziaren Britainiar Kontseiluaren partaide da.
Royal Society | ||
---|---|---|
Nullius in verba | ||
Datuak | ||
Mota | zientzien akademia, argitaletxea, sarbide irekiko argitaletxea, elkarte zientifikoa eta akademia nazionala | |
Jarduera sektorea | Goi hezkuntza | |
Herrialdea | Erresuma Batua | |
Jarduera | ||
Kidetza | ORCID, Dryad (en) , Committee on Publication Ethics, Society Publishers' Coalition (en) , Open Access Scholarly Publishers Association (en) , All European Academies (en) , InterAcademy Partnership (en) eta International Science Council (en) | |
Kide kopurua | 1.700 (2020ko maiatza) | |
Enplegatuak | 200 (2019ko martxoa) | |
Erabilitako hizkuntza | ingeles | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Adrian Smith (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Babeslea | Charles III.a Erresuma Batukoa | |
Zeren jabe | Arundel Manuscripts (en) | |
Ekonomia | ||
Diru-sarrerak | 111.693.000 £ (2019ko martxoa) | |
Historia | ||
Sorrera | 1660ko azaroa | |
Jasotako sariak | ||
webgune ofiziala |
Sorrera
aldatuLondresen Zientzia eta Natura alorreko zenbait pentsalaribiltzen hasi ziren 1645 urteaz geroztik, batez ere orduan Filosofia Berria zeritzon alorreko pentsalariak. Astean behin biltzen ziren, eta bertan izaten zituzten elkarrizketetako gaiak desbidera ez zitezen, zenbait gaiez soilik aritzea arautu zuten. Hortaz, jainkotasunaz, estatu kontuez zein egunerokoak ziren gaiez aritzea debekatu zuten, batik bat aipatutako <<Filosofia Berriaz>> zein hari loturiko gaiez, batik bat Matematika, Geometria, Medikuntza, Anatomia edota Nabigazioa, eta esperimentuez aritzen zirelarik.
Ingalaterrako Bigarren Iraultzan (1648-1649) taldeko zenbait kide Oxfordera alde egin zuten, Londresen gelditutako beste taldekideekin zeharkako bilerak antolatzen zituztelarik.
Taldea Carlos II.aren tronu-hartzearekin etorritako berrezarpen monarkikoaren ondoren (1660. urtean) Londresen biltzen hasi zen, berriz ere; behin Oxfordera alde egindako kideak berriz itzulita.
Taldea aurrez aurre, lehenen aldiz, 1660ko azaroaren 28an bildu zen, bertara William Brouncker, Boyle, Alexander Bruce, Robert Moray, Paul Neile, John Wilkins, Goddard, William Petty, Peter Ball, Lawrence Rooke, Christopher Wren eta Abraham Hill agertu zirelarik. Wrenek eginiko irakurketa baten ondoren, ezagutza-esperimental fisiko zein matematikoa sustatu asmoz elkarte bat sortzea erabaki zuten, eta Wilkins hautatu zuten presidente.
Astean behin biltzen ziren eta sarrera zein asteroko kuota bat adostu zuten, sartzerakoan 10 txelin eta astero bat, bertan aurrera eramango zituzten esperimentu-gastuak ordaindu ahal izateko. Bigarren bileran, abenduaren 5ean, Robert Morayk erregearen biltzeko baimena eta elkartea sortzeko aldekotasuna zutela adierazi zuen.
Abenduaren 12an, elkartearen kide kopurua zehaztu zuten 55 kideetara mugatuz, gehienak gizonezkoak, batez ere Fisika eskola eta Matematika, Fisika zein Filosofia Naturaleko unibertsitate irakasleak zirenak.
1661. urteko irailaren 18an estatutuen lehen zirriborroa adostu zuten eta elkarte-baimen erreala 1662ko uztailaren 15ean sinatu zuten. Orduan sortzen zen Royal Society elkarte ofizial. Elkarte-baimen hartan, elkarteko kideak izendatu ziren, William Brouncker izendatu zuten presidente eta Robert Hooke esperimentu komisario moduan, orduan eta hasieratik bertatik esperimentuek izandako garrantzia agerian utziz.
Baimen errealak argitalpenerako baimena ematen zuenez, lehenengo lanak argitaratzen hasi ziren, hala nola John Evelynen Sylva lana 1664an eta Robert Hooke Micrographia lana 1665ean.
Bigarren baimen erreala 1663ko apirilaren 23an sinatu zen. Bertan erregeak elkarteari haren armarrian Ingalaterrako irudia ( artikulu hasierako armarrian ager diren hiru lehoiak) erabiltzen utzi zion, eta erregea bera hautatu zuten fundazio-buru, eta John Wilkins eta Henry Oldenburg idazkari. Elkartea, ordutik, Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Elkarte Erreal moduan izendatu zuten, behin betiko izen bezala gorde dena. Lelotzat Nullius in verba hartu zuten (inoren izenean), ezagutzaren garapenerako ebidentzia enpirikoetan oinarritu beharrari erreferentzia eginez, autoritatearen irizpidearen aurka.
Elkarteak ibilbide guztian zehar helburuak zurrun mantendu ditu, hala nola zientziaren bikaintasuna eta jarduera zienifikoa zabaldu, sustatu eta balioan jartzea, betiere gizartearen mesedetan. Elkarteak zientziaren historian izan diren aurkikuntza garrantzitsu eta esanguratsuenetan zer esan handia izan du, eta gaur egun ere Zientzian ekarpen garrantzitsuak egiten jarraitzen du, ikerketa eremuetan bereziki.[1]
Historia
aldatu- 1640ko hamarkada: Bilkura informalak izan ziren.
- 1660: Azaroaren 28an sorrera.
- 1661: Lehen liburuaren argitarapena.
- 1662: Lehen baimen erreala, argitaratzeko baimenarekin bat.
- 1663: Bigarren baimen erreala.
- 1665. Philosophical Transactions lanaren lehen alea
- 1666: Londresko sutearen ondorioz Arundel House-ra aldatu zen taldea.
- 1710: Crane Court-en etxe bat erosi zuten.
Estatutuetan ipini moduan, Errege Elkartea 20-24 kideko batzorde batez osaturik dago (gaur egun 23), presidentearen zein beste lau idazkariren gidaritzapean. Batzordeko kideak, Presidentea eta beste kargu gorenak barne, batzordeak berak hautatzen dituelarik. Presidente zein beste lau kidazkariek bost urtez jadun dezakete, beste kideak aldiz hiru urtez.[2]
Gaur egun kide hauek osatzen dute Erreal Elkartearen gidaritzapen ardura:
- Venkatraman Ramakrishnan: Presidente
- john Skehel: Presidente-orde eta biologia arloko idazkaria.
- Peter Bruce: Presidente-orde eta Fisika arloko idazkaria.
- Richard Catlow: Kanpo-harremanen idazkari eta presidente-orde.
- Andrew Hopper: Presidente-orde eta diruzaina.
Royal Societyko presidenteak
aldatu- 1662-1677 William Brouncker
- 1677-1680 Joseph Williamson
- 1680-1682 Christopher Wren
- 1682-1683 John Hoskins
- 1683-1684 Cyril Wyche
- 1684-1686 Samuel Pepys
- 1686-1689 John Vaughan
- 1689-1690 Thomas Herbert
- 1690-1695 Robert Southwell
- 1695-1698 Charles Montagu
- 1698-1703 John Somers
- 1703-1727 Isaac Newton
- 1727-1741 Hans Sloane
- 1741-1752 Martin Folkes
- 1752-1764 George Parker
- 1764-1768 James Douglas
- 1768-1768 James Burrow
- 1768-1772 James West
- 1772-1778 John Pringle
- 1778-1820 Joseph Banks
- 1820-1820 William Hyde Wollaston
- 1820-1827 Humphry Davy
- 1827-1830 Davies Gilbert
- 1830-1838 Augustus Frederick
- 1838-1848 Spencer Compton
- 1848-1854 William Parsons
- 1854-1858 John Wrottesley
- 1858-1861 Benjamin Collins Brodie
- 1861-1871 Edward Sabine
- 1871-1873 George Biddell Airy
- 1873-1878 Joseph Dalton Hooker
- 1878-1883 William Spottiswoode
- 1883-1885 Thomas Henry Huxley
- 1885-1890 George Gabriel Stokes
- 1890-1895 William Thomson
- 1895-1900 Joseph Lister
- 1900-1905 William Huggins
- 1905-1908 John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia
- 1908-1913 Archibald Geikie
- 1913-1915 William Crookes
- 1915-1920 Joseph John Thomson
- 1920-1925 Charles Scott Sherrington
- 1925-1930 Ernest Rutherford
- 1930-1935 Frederick Hopkins
- 1935-1940 William Henry Bragg
- 1940-1945 Henry Hallett Dale
- 1945-1950 Robert Robinson
- 1950-1955 Edgar Douglas Adrian
- 1955-1960 Cyril Norman Hinshelwood
- 1960-1965 Howard Florey
- 1965-1970 Patrick Blackett
- 1970-1975 Alan Hodgkin
- 1975-1980 Alexander R. Todd
- 1980-1985 Andrew Huxley
- 1985-1990 George Porter
- 1990-1995 Michael Atiyah
- 1995-2000 Aaron Klug
- 2000-2005 Bob May
- 2005-2010 Martin Rees
- 2010-2015 Paul Nurse
- 2015 Venkatraman Ramakrishnan
Kide ezagunak
aldatuHainbat dira Royal Society elkartearen sorreran parte-hartu zuten, edotan bertan ekarpena egin izan duten zientzialari ezagunak:
- Charles Darwin
- Robert Boyle
- John Evelyn
- Robert Hooke
- William Petty
- Gottfried Leibniz
- Benjamin Franklin
- John Wallis
- Thomas Willis
- Michael Faraday
- Humphry Davy
- Home Riggs Popham
- Christopher Wren
- Isaac Newton
- Thomas Bayes
- Lewis Fry Richardson
- Abraham de Moivre
- Christiaan Huygens
- Anton van Leeuwenhoek
- Richard Dawkins
- Stephen Hawking
- Adam Smith
- Srinivasa Ramanujan
- Sigmund Freud
- Albert Einstein
- Alan Turing
- John Conway
- Elon Musk
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Mission and priorities - what the Royal Society does | Supporting excellence in science | Royal Society» royalsociety.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- ↑ a b (Ingelesez) «Council | Royal Society» royalsociety.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Royal Society |
- Testu hau, besteak beste gaztelaniazko testutik itzulia izan da: https://es.wikipedia.org/wiki/Royal_Society
- Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartearen werb orri ofiziala: https://royalsociety.org/