Ottawa
- Artikulu hau Kanadako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Odawa (argipena)».
Ottawa Kanadako hiriburua da, bai eta estatuko laugarren hiririk handiena ere. Ontarion dago; Outaouais ibaiaren beste aldean Quebeceko Gatineau hiria (Outaouais eskualdean) dago. Bi aldeek metropoli gunea osatzen dute.
2006an, hiriak 812.129 biztanle zituen eta 1.130.761 Ottawa-Gatineau metropoliak[1].
Historia
aldatuEgungo Ottawa hiriko eskualdean, amerindiar algonkinak bizi ziren, lehen esploratzaile europarrak iritsi baino askoz lehenago: Ottawa ibaiari «Kichesippi» deitzen zioten eta etnonimo gisan «Kichesippirini» (Ibai Handiko jendea) erabiltzen zuten. Hala ere, bertan une batez beste tribu batekoak (ottawarrak, frantsesez, Outaouais) egon zirelarik, frantses larru-merkatariek tokiari Ottawa deitu zioten XVIII. mendean.
Britainiarrek 1820 eta 1830eko hamarkadetan ekin zioten lehen finkalekuetatik hiri handiago bat eraikitzeari: 1840an Goi eta Behe Kanada batu zituztenean, hiriburu gabe geratu zen Kanadako kolonia, baina azkenean 1857an Ottawa aukeratu zuten, batetik AEBetatik beste hiri batzuk baino aldenduago zegoelako (segurtasun faktoretzat hartzen zen), eta, bestetik, anglofono eta frankofonoen arteko mugan zegoelako, horrek oreka ekar zezakeelakoan[2].
Auzoak
aldatu- Central Ottawa: Byward Market, Centretown, Golden Triangle, Centretown West, Downtown, The Glebe, Lebreton Flats, Lower Town, Old Ottawa East, Old Ottawa South, Sandy Hill
- East End Castle Heights, Robillard Quarries, Finter Quarries, Forbes, Lees Avenue, Lindenlea, Manor Park, New Edinburgh, Overbrook, Rockcliffe Park, Vanier, Viscount Alexander Park
- South End Airport-Uplands, Alta Vista, Billings Bridge, Confederation Heights, Ellwood, Elmvale Acres, Greenboro, Hawthorne Meadows, Heron Gate, Heron Park, Hunt Club, Hunt Club Chase, Hunt Club Estate, Hunt Club Park, Riverside South, Riverview, Hunt Club Woods, Mooney's Bay, Sheffield Glen, South Keys
- West End: Bel-Air Heights, Bel-Air Park, Braemar Park, Britannia, Britannia Bay, Carlington, Carleton Heights, Central Park, Civic Hospital, Copeland Park, Courtland Park, Glabar Park, Hampton Park, Highland Park, Hintonburg, Kenson Park, Island Park, McKellar Heights, McKellar Park, Mechanicsville, Lincoln Heights, Ottawa West, Queensway, Terrace North, Queensway, Michelle Heights, Rideau View, Tunney's Pasture, Westboro, Redwood, Woodlawn, Woodroffe North, Whitehaven
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Ottawako aireportua (1971–2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.0 | 14.2 | 27.2 | 31.1 | 32.8 | 36.1 | 36.7 | 37.8 | 35.0 | 27.8 | 23.9 | 16.3 | 37.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −6.1 | −4.1 | 2.2 | 10.8 | 19.1 | 23.8 | 26.5 | 24.9 | 19.5 | 12.5 | 5.3 | −4.8 | 10.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −10.8 | −8.7 | −2.5 | 5.7 | 13.4 | 18.3 | 20.9 | 19.5 | 14.3 | 7.8 | 1.25 | −8.1 | 6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −15.3 | −13.3 | −7.1 | 0.6 | 7.7 | 12.7 | 15.4 | 14.1 | 9.1 | 3.0 | −2.8 | −11.3 | 1.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −35.6 | −36.1 | −30.6 | −16.7 | −5.6 | −0.1 | 5 | 2.6 | −3.0 | −7.8 | −21.7 | −34.4 | −36.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 70.2 | 58.9 | 73.9 | 72.4 | 79.0 | 85.0 | 90.6 | 87.1 | 85.3 | 79.4 | 80.1 | 81.5 | 943.5 |
Euria (mm) | 25.2 | 17.6 | 36.3 | 60.5 | 78.4 | 85.0 | 90.6 | 87.1 | 85.3 | 74.9 | 59.8 | 31.3 | 732 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) | 17 | 13.1 | 13.6 | 12.0 | 12.9 | 12.2 | 11.6 | 11.1 | 12.7 | 13.4 | 15.3 | 17.7 | 162.6 |
Euri egunak (≥ 0.2 mm) | 4.5 | 3.9 | 7.1 | 10.1 | 12.8 | 12.2 | 11.6 | 11.1 | 12.7 | 12.6 | 10.4 | 5.8 | 114.8 |
Elur egunak (≥ 0.2 cm) | 16 | 11.9 | 9.5 | 3.7 | 0.3 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1.4 | 7.6 | 15.2 | 65.6 |
Eguzki orduak | 101.2 | 129.8 | 159.8 | 189.4 | 230.3 | 253.3 | 276.8 | 246.7 | 171.5 | 136.7 | 83.6 | 82 | 2061.1 |
Hezetasuna (%) | 74 | 72.1 | 73 | 72.5 | 74.9 | 79.6 | 82.4 | 86.8 | 87.6 | 83.4 | 81.9 | 79.8 | 79 |
Iturria: [3] |
Ottawar ospetsuak
aldatu- Margaret Atwood (1939-), idazlea.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuOttawa ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ Statistique Canada.
- ↑ «National Capital Commission :: History of Canada's Capital Region» web.archive.org 2006-10-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
- ↑ http://climate.weatheroffice.gc.ca/climate_normals/results_e.html?stnID=4337&autofwd=1 Environment Canada
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez) (Frantsesez)