Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Eguzki-argi

Eguzki irrada» orritik birbideratua)

Eguzki-argia[1] eguzkiak ematen duen erradiazio elektromagnetikoaren zati bat da, bereziki infragorria, ikusgaia eta ultramorea. Lurrean, eguzkiaren argia atmosferan zehar barreiatu eta iragazten da, eta eguzkia zerumugatik gora dagoenean ikusten da, eguna sortuz.

Donostia ilunabarreko eguzki-argitan
Heliografo bat, eguzki-erradiazioak zenbat denbora irauten duen neurtzen duen tresna.

300.000 km/s-ko abiaduran bidaiatzen du, abiadura honetan Eguzkitik datorren argiak 8,4 minutu behar ditu gure planetara iristeko. Zeruko koloreak eguzki-argiak atmosferarekin duen interakzioaren emaitza baino ez da. Hezetasun-kantitate txiki samarra, hautsa eta errautsa nahikoa dira zeruan kolore-adierazpen ugari eragiteko: udaberriko goiz baten urdin-argia, iluntzeko gorri-laranjatsua, tonu arrosak, zuriak, grisak edota oztin bat, hodeiekin apaindua. Zeruaren aldakortasuna hain da handia, margolariei zehatz-mehatz erreproduzitzea ezinezkoa egiten zaiela, zeruko koloreak anitzak baitira.

Ezaugarriak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Eguzki-erradiazio»

Eguzkiaren erradiazioak zuzenki sortzen duen erradiazio-termikoa, eta eguzkiaren erradiazioak atmosferan eragiten duen tenperatura-atmosferikoaren gehikuntza desberdinak dira. Eguzki-argia heliografo bat erabiliz "grabatu" daiteke. 300.000 km/s-ko abiaduran bidaiatzen du, abiadura honetan Eguzkitik datorren argiak 8.4 minutu behar ditu gure planetara iristeko.

Munduko Meteorologia Erakundeak honela definitzen du eguzki-argia: lurzoruan neurtutako gutxienez 120 W.m²-ko eguzkiaren irradiazio zuzena. Eguzki-argi zuzenak 93 lumen (argi indarra neurtzeko erabiltzen den Nazioarteko Unitate Sistemako unitatea) inguru ematen ditu potentzia elektromagnetikoko watt bakoitzeko, infragorria, ikusgaia eta ultramorea barne.

Eguzki-argi distiratsuak metro karratuko 100.000 kandelaren argiztapena ematen du lurrazalean. Eguzki-argia funtsezko faktorea da fotosintesi prozesuan, hain garrantzitsua bizitzarako.

Konposizioa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ultramore», «Argi ikusgai» eta «Infragorri»
 
Eguzkiaren irradiatzia-espektroa atmosferan eta gainazalean. Muturreko ultramoreak eta X izpiak ere sortzen dira (irudiaren ezkerralderantz), baina oso kopuru txikitan.

Eguzki-argia energia transmititzen duen perturbazio baten hedapena da, ez da materia baina hutsean zabaldu daiteke eta fotoiez osatuta dago.

Adibidez: Argiak bidaiatzen duenean, uhin bat bezala jokatzen du, baina, objektuek argi hau xurgatzen dutenean, argiak partikula bat bezala jokatzen du.

Eguzkiaren argiak ez du kolorerik eta "argi zuria" deitzen zaio. Hala ere, kolore desberdinen batasunak osatzen du. Argia elementu garden batetik (ura edo beira) igarotzen denean bakarrik ikus daiteke, ostadar izeneko espektro baten formarekin. Espektro hau zazpi kolore ikusgarriz (gorria, laranja, horia, berdea, urdina, anila eta bioleta) eta giza begiek ikusten ez dituzten bi kolorez (ultramorea eta infragorria) osatuta dago. Lurreko atmosfera jotzen duen erradiazio elektromagnetikoaren espektroa 100 eta 106 nm (nanometro) artekoa da. Hau bost zatitan bana daiteke, uhin-luzera handiagoko ordenan:

  • C ultramorea: edo tartea (UVC), 100etik 280 nm-ra hedatzen dena. Ultramore hitzak, erradiazioa, argi bioleta baino erradiazio handiagoan egoteari egiten dio erreferentzia (eta, beraz, gizakientzako ikusezina). Atmosferaren xurgatzearen ondorioz, kantitate txiki bat baino ez da iristen Lurraren azalerara (litosfera). Erradiazio-espektro horrek propietate germizidak ditu, horregatik, esterilizatzaile ultramore izeneko ekipo batzuek, airea, ura edo gainazalak garbitzeko erabiltzen dute; dispositibo hauek, argi-ultramore hori igortzen duten lanparak dituzte, eta esterilizatu beharreko elementuan igortzen da. Argi ultramorezko lanparen erradiazioa hainbat gailutan ere baliatzen da gainazaletan efektu optiko bereziak lortzeko.
  • B ultramorea: (UVB) 280 eta 315 nm artean hedatzen da. Atmosferak ere xurgatzen du hein handi batean, eta, UVCarekin batera, ozono-geruzaren eraketa dakarten erreakzio-fotokimikoen parte da.
  • A ultramorea: (UVA) 315 eta 400 nm artean hedatzen da. Zientifikoki ez da hain kaltegarritzat hartu DNArentzat, eta, beraz, beltzarantzean eta psoriasirako (PUVA terapian) erabiltzen da.
  • Tarte edo argi ikusgaia: 400 eta 700 nm artean hedatzen da. Izenak dioen bezala, begiekin ikusi ahal dugun tartea da.
  • Tarte infragorria: 700 nm eta 1 mm artean hedatzen da (106 nm). Erradiazio hau da berotzearen edo eguzkiak ematen duen beroaren erantzule nagusia. Era berean, hiru motatan banatuta dago uhin-luzeraren arabera:
    • Infragorria-A: 800 nm 2500 nm-ra.
    • Infragorria-B: 2,5 µm 50 µm-ra.
    • Infragorria-C: 50 µm 1000 µm-ra.

Eguzki-sisteman

aldatu

Eguzki-sistemako gorputzek jasotako argi-intentsitatea, eguzkiarekiko duten distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da.

Taula honek eguzki-sistemako planeta bakoitzak atmosferaren goialdean jasotako eguzki-erradiazio kopurua erakusten du[2]:

Planeta (edo planeta nanoa) distantzia (UA) Eguzki erradiazioa (W/m2)
Perihelioa Afelioa maximoa minimoa
Merkurio 0,3075 0,4667 14446 6272
Artizarra 0,7184 0,7282 2647 2576
Lurra 0,9833 1,017 1413 1321
Marte 1,382 1,666 715 492
Jupiter 4,950 5,458 55,8 45,9
Saturno 9,048 10,12 16,7 13,4
Urano 18,38 20,08 4,04 3,39
Neptuno 29,77 30,44 1,54 1,47
Pluton 29,66 48,87 1,55 0,57

Gainazalean ikusiko litzatekeen eguzki-argiaren benetako distira, balizko atmosferaren araberakoa da. Adibidez, Artizarraren atmosfera lodiak, jasotzen duen eguzki argiaren %60 baino gehiago islatzen du. Gainazalaren benetako argiztapena 14.000 lux ingurukoa da, Lurrarekin alderatuta "egun hodeitsu bat bezala"[3].

Bizia Lurrean

aldatu

Ia bizi guztiaren existentzia eguzki-argitik datorkio jatorrizko energia. Autotrofo gehienek, landareek bezala, eguzki-argiaren energia erabiltzen dute, karbono dioxidoarekin eta urarekin konbinatuta, azukre sinpleak sortzeko: fotosintesi izeneko prozesua da. Azukre horiek oinarrizko osagai gisa erabiltzen dira gero, eta organismoa haztea ahalbidetzen dute.

Heterotrofoek, animaliek bezala, eguzki-argia zeharka erabiltzen dute autotrofoak edo horien produktuak kontsumitzean, edo beste heterotrofoak kontsumitzean. Autotrofoek sortutako azukreak eta beste osagai molekularrak deskonposatu egiten dira, metatutako eguzki-energia askatuz eta heterotrofoari bizirauteko behar duen energia emanez. Prozesu horri arnasketa zelularra esaten zaio.

Historiaurrean, gizakiak prozesu hau are gehiago zabaltzen hasi ziren, landareei eta animaliei beste erabilera batzuk emanez. Adibidez, animalien larruak erabiltzen zituzten babesteko, edo zurezko armak ehizatzeko. Trebetasun horiei esker, gizakiek eguzki-argi gehiago bildu ahal izan zuten glukolisiaz baino, eta giza populazioa hazten hasi zen.

Iraultza neolitikoan, landareen eta animalien etxekotzeak eguzki-energiaren erabilera areagotu zuen. Laborantza-soroetan landare-materia ez jangarriz ongarritzen hasi ziren, azukre eta mantenugaiez hornitzen etorkizuneko uztetarako. Animaliak, gizakiei haragia eta tresnak bakarrik eman zizkietenak behin hil ondoren, iraultzaren ondoren lanerako erabiltzen hasi ziren, gizakientzat jangarriak ez ziren belarrez elikatuta. Erregai fosilak antzinako landare eta animalien soberakinak dira, eguzki-argiaren energia erabiliz sortu zirenak eta, ondoren, Lur barnean milioika urtez harrapatuta geratu zirenak.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Argi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-6-8.)
  2. Solar Intensity. McAuliffe-Shepard Discovery Center jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-11-22).
  3. «The Unveiling of Venus: Hot and Stifling» Science News 109 (25): 388–389. 1976-06-19  doi:10.2307/3960800.
    Aipua: «100 watts per square meter ... 14,000 lux ... corresponds to ... daytime with overcast clouds»
    .

Kanpo estekak

aldatu