Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Bernard Placidus Johann Nepomuk Bolzano (Praga, Bohemia (gaurko Txekiar Errepublika), 1781eko urriaren 5a – Praga, 1848ko abenduaren 18a), Bernard Bolzanoz ezaguna, matematikari, logikari, filosofo eta teologo bohemiarra izan zen. Alemanez idatzi zuen eta ekarpen garrantzitsuak egin zituen matematikari eta ezagutzaren teoriari.

Bernard Bolzano

Bizitza
JaiotzaPraga1781eko urriaren 5a
Herrialdea Bohemiako Erresuma
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaPraga1848ko abenduaren 18a (67 urte)
Hobiratze lekuaOlšanyko hilerria
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolinoa
(1796 - 1819)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaFranz Josef Gerstner (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Franz Moth (en) Itzuli
Robert von Zimmermann (mul) Itzuli
Hizkuntzakalemana
txekiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, logikaria, zientziaren filosofoa, teologoa, apaiz katolikoa, historialaria, epistemologoa, filosofoa, katedraduna, esteta, irakaslea eta apaiza
Enplegatzailea(k)Pragako Unibertsitate Karolinoa
Lan nabarmenak
InfluentziakHannoverko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

aldatu

Filosofo, logikari eta matematikari txekiarra, Pragan jaioa. Apaiztu ondoren, filosofia eta erlijioa irakatsi zituen unibertsitatean, baina 1820an, arrazionalista izatea leporatuta, unibertsitatetik bota zuten, eta bere lanak argitaratzea debekatu zioten.

Bolzanoren jatorrizko lan asko berragertu egin ziren XIX. mendean. Lan horietako bat 1817an argitaratutako txosten hau da: Teoremaren frogapen analitiko hutsa: edozein bi balioren artean kontrako zeinua duten bi emaitza lortzen baditugu, ekuazioarena den erro erreal bat, gutxienez, aurkituko dugu.

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard Bolzano