Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau Villaverde Turtziozko tren geltokiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villaverde».
Villaverde Turtzioz Euskal Herriko Bizkaiko tren geltoki bat da, Artzentales udalerriko Gorgolas auzoan kokatuta dagoena.
Geltokia 1896ko uztailaren 6an ireki zen.
Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
- Laureta auzoa, 27
1898an sortu zen Bilbo-Santander burdinbidea, Zorrotza-Balmaseda trenbidea Santander-Solares eta Zalla-Solares burdinbidetarekin lotu ondoren, Bilbo eta Santander arteko ibilbideak ahalbidetuz.[2]
1911n Roblako Trenbidearen Konpainiak burdinbide berria eraiki zuen, Santanderretik Bilborako Trenbide Konpainiaren trenbide bera ez partekatzeko. Hala ere, Irauregiko geltokian trenen arteko gurutzadura nahitaezkoa izaten jarraitu zuen. 1923an Leon-Matallana burdinbidea erabilita Leonera burdinbidea luzatu zen.[3]
1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian. Handik aurrera bai Santanderretik bai Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.
|
---|
| |
Errepideak | |
---|
Autobusak | |
---|
Burdinbideak | |
---|
Itsas garraioa | |
---|
Aerodromoak | |
---|
Bestelakoak | |
---|
Guneak | |
---|