Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bilbobus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilbobus

56. lineako autobusa Arenal / Arriaga geralekuan.
Datu orokorrak
Garraio motaAutobusa
EskualdeakBilbo, Arrigorriaga, Barakaldo, Erandio
LeloaZurekin mugitzen gara
Lineak45
Geltokiak517[1]
Bidaiariak25.055.023 (2018)[2]
JabeaBilboko Udala
EgoitzaPoza Lizentziatuaren kalea, 6; 48008 Bilbo
Webguneawww.bilbao.eus/bilbobus
Ustiapena
Hasiera1988
EragileaAutobuses Urbanos de Bilbao S.A.U., BioBide (Alsa, Pesa)
Ibilgailuak155 autobus[3][4][5]
Maiztasuna8' 10' 12' 15' 20' 25' 30' 40' 60'

Bilbobus Bilbo udalerri barneko autobus zerbitzua da. Autobuses Urbanos de Bilbao S.A.U. (BioBide) enpresa pribatuak kudeatzen du zerbitzua 2012tik. Sareak 45 linea ditu: hogeitazazpi linea orokor, zortzi auzolinea (A letraz identifikatuta), zortzi gautxori (G letraz identifikatuta) eta bi linea berezi (E letraz identifikatuta).

Autobusak erraz identifika daitezke, guztiz gorriak izateagatik eta Bilbobus izena, kolore zuri handiz, idatzita edukitzeagatik. Bilboko Udalaren logotipoa, B letra, ateen gainean ere du.

Bilbobusen sarea Bilbon dauden gainontzeko garraio publikoekin lotuta dago, hots, Metro, Euskotren, tranbia, Renfe Aldiriak, Renfe Feve, Bizkaibus eta baita Renferen distantzia luze eta Termibus Bilboko autobusen geltokiarekin ere. Nahiz eta hiri-barruko zerbitzua izan, hiru linea udalerritik kanpo geldialdia egiten dute, hots, 50. linea Arrigorriaga udalerriko Ollargan auzoan, 88. linea Barakaldo udalerriko Errekaortu-Kareaga barrutiko Zubileta kalean, eta A7 linea Erandio udalerriko Enekuri auzoan.

Zerbitzua 1988an sortu zuen Bilboko Udalak, Bilboko hiri-barruko autobus zezrbitzuen bateratzea eginez. Ordura arte, TCSA enpresak kolore gorriko autobusak eta mikrobus urdinak, azulito ezizenez ezagunak, ustiatzen zituen.

Bidaiei dagokionez, 2018an 25.055.023 bidaiari garraiatu zituen.[2] 1995. urtean Metroa ezarri ostean bidaiari beherakada handia izan zen Bilbobusen sarean. Dena dela, egindako berrikuntza eta ezarritako informazio pantaila berriek asko handitu dute berriz ere autobusa erabiltzen duten bidaiarien kopurua.

Egoitza nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbobus zerbitzuaren kontzesioa duen BioBide enpresaren egoitza eta bezeroenganako arreta bulegoa Abando auzoan dago, Poza Lizentziatuaren kaleko 6. zenbakian dago.

Bilbobusen autobus bat Txurdinaga auzoan.
Mercedes 0-405 modeloa duela urte batzuk autobusek zeukaten kolore zuriz margoturik.

Izen ezberdinekin, Transportes Colectivos S.A. (TCSA) enpresak ehun eta hogeitamar urtez Bilboko hiri-barruko garraio publikoen zerbitzuak eskaini zituen, bai autobus zein mikrobus -azulito-, trolebus eta tranbia bidez ere. Lehenik ere, Transportes Urbanos del Gran Bilbao S.A. (TUGBSA) izeneko enpresarekin TCSAk ustiatu zituen Bilboko autobus zerbitzu ezberdinak. Espainiar estatuan lehenbiziko tranbia elektrikoak (1896an Bilbo - Santurtzi linea), trolebusak (1940) eta mikrobusak (1960) jarri zituen martxan. Tranbia zerbitzuak ustiatzeko behin-betiko kontzesioa zuen arren, 2002an Bilboko tranbia berria martxan jarri zenean Eusko Trenbideak enpresak sortutako EuskoTran (gaur egun Euskotren Tranbia) marka komertzialak ustiatzen du zerbitzua.

1988an Bilboko Udalak Bilbobus zerbitzua jarri zuen martxan, marka bakar batean Bilboko hiri-barruko garraio zerbitzuak bateratuz, hala nola Transportes Colectivos S.A. (TCSA) enpresaren autobus gorriak, zein mikrobusak, azulito ezizenez ezagunak. Zerbitzua TCSA enpresak ustiatzen jarraitu zuen, baina marka berri honen behean. Autobusak zuriak ziren, marra gorridunak eta letra urdinez BILBOBUS legenda idatzita.

1995ean Bilboko metroa martxan jarri arte, TCSA Bilboko hiri-barruko garraio publikoaren esklusibotasuna izan zuen.

2008ko abuztuaren 1ean, Bilboko Udalak deitutako lehiaketaren ondoren, Veolia frantziar enpresak ustiatzen hasi zuen Bilbobus zerbitzua, TCSAk ordura arte ustiatu zuen zerbitzua ordeztuz. Veoliaren eskaintza merkeena izateagatik lortu zuen ustiapena,[6] eta TCSAk kontzesioa bertan behera uztea eskatu zuen, arrakastarik gabe.[7]

2012ko maiatzean Veoliak zerbitzuaren kontzesioa BioBide enpresari eman zion, Alsa eta Pesa enpresek sortutakoa eta gaur egun Bilbobus zerbitzua ustiatzen duena. Veoliak galera ekonomikoak jarri zituen aitzaki.

2013ko urrian egindako lehiaketa publiko baten ondoren Bilbobusen lehen aldiz autobusetan publizitatea jartzeko baimena eman zen. Comunitac euskal enpresari esleitu zitzaion publizitatea ustiatzeko zerbitzua, lau urtez eta urtean 470.000€ ordaintzearen truke.

2018ko uztailaren 1ean bitarteko geralekuen zerbitzua hasi zen. 22:30etatik 06:30etara bitartean funtzionatzen duen zerbitzu honen bidez, bidaiariak gidariari jakinarazi diezaioke non jaitsi nahi duen, nahiz eta autobus geraleku batetik kanpo egon. Behin autobusa aukeratutako lekuan geldituta, bidaiaria autobusaren aurreko atetik jaitsiko da eta ez da baimenduko beste pertsonen igoera edo jaitsierarik.[8]

Funtzionamendua eta zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbobusek gune bakarra osatzen du, geltoki guztiak bere gain hartzen dituena.

Barik txartela

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Barik txartela»

Barik txartela Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako kontakturik gabeko txartel bakarra da, eta txartelari esker abonu-titulu bereziak erabil daitezke, hobaridun prezioekin bidaiatu ahal izateko. Txartelak 3€ko kostua dauka, eta hiru motatakoa izan daiteke:

  • barik anonimoa (zuria): Creditrans titulua erabili ahal izateko. Txartel anonimoak pertsonalizatzeko aukera ematen du, hala Barik Kide txartela bihurtzen da.
  • barik pertsonalizatua kide (zuria): Creditrans, Hirukotrans, Gazte Bio (GZBIO) edota Bilbotrans tituluak erabili ahal izateko.
  • barik pertsonalizatua giza (gorria): Gizatrans titulua eta aurreko titulu guztiak erabili ahal izateko.

Barik txartel pertsonalizatuak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integraletan eska daitezke, hurrengo tokietan kokatuta:

Bidaia-txartelak eta tarifak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela bidaia hasterakoan besterik ez da balioztatu behar, autobusera igotzerakoan edo tranbia geralekuetan daude totemetan.

Autobus aldaketak doakoak dira 45 minuturen barruan burutzen badira.

Hona hemen txartelak eta prezioak 2019. urterako:[9]

Bilbobusen besterik ez erabiltzekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Txartel arrunta: Paperezkoa. Bidaia bakarra egiteko. Gehienez 20€ko billeteaz ordaindu beharrekoa. Tarifa: 1,35€
  • Bilbotrans: Txanpondegi-titulua da. Titulu hau Barik txartel batean kargatzen da. Pertsonal eta transferiezina. Bilbon erroldatutako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jaso, denbora luzean langabe, ezindu edota erretiratuei zuzendutako titulu berezia da. Bilbobusen bezeroei arreta egiteko bulegoan eska daiteke. Tarifa (bidaia bakoitzeko): 0,32€
  • Bideko txartela: Behar bezala balioztatu gabeko, edo bidaia-txartelik gabeko bidaiariei 50€ko tarifa ezarriko zaio.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko Garraio Partzuergoa»
  • Creditrans: Txanpondegi-titulua da. Titulu hau Barik txartel batean kargatzen da. Transferigarria da eta bidaia berean behin baino gehiagotan erabiltzekoa da, baldin eta Barik txartela anonimoa bada. Barik txartela pertsonalizatua bada, titulua pertsonal eta transferiezina da. Tarifa (bidaia bakoitzeko): 0,66€
  • Hirukotrans: Txanpondegi-titulua da. Titulu hau Barik txartel batean kargatzen da. Pertsonal eta transferiezina. Familia Ugari Orokor (F20) eta Familia Ugari Berezietarako (F50). Metro Bilbaoko bezeroei arreta egiteko bulegoetan eskura daiteke. Tarifak: F20: 0,48€; F50: 0,32€
  • Gazte Bio (GZBIO): Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulu multimodala da. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du. Bilbobusen ez ezik Artxandako funikularrean ere erabil daiteke. Tarifak (hilabeteko): Orokorra: 30,00€; F20: 24,00€; F50: 15,00€

Autobusen ordutegiak linearen araberakoak dira. Lehenak goizeko 05:00ak eta 06:30ak bitartean hasten dira, eta azkenak 22:30ak eta 24:00ak bitarte. Ostiraletan eta larunbatetan gautxori zerbitzua dago, eta horregatik autobusak gauez eskaintzen dute zerbitzua. Ohiko autobusak 23:00etan bukatzen dira, eta gautxori zerbitzua 00:00etan hasten da. Ostiraletan 02:00ak arte, eta larunbatetan gau osoan ibiltzen dira.

Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

1995 32.495.855
1996 29.593.660
1997 26.840.889
1998 23.146.360
1999 23.934.578
2000 22.729.418
2001 23.277.373
2002 23.146.360
2003 24.092.925
2004 25.517.892
2005 26.086.405
2006 27.264.583
2007 27.704.658
2008 26.004.174
2009 25.754.504
2010 25.424.770
2011 26.578.761
2012 25.814.333
2013 25.821.195
2014 26.074.078
2015 26.121.139
2016 25.927.839
2017 25.458.104
2018 25.055.023
2019 24.807.326
2020 15.899.722
2021 19.371.725
2022 21.519.926
2023 24.076.759


Linearik erabilienak 2017an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 77 Peñascal - Larreagaburu: 2.116.000 bidaiari
  • 56 Abusu - Jesusen Bihotza: 1.962.000 bidaiari
  • 30 Txurdinaga - Miribilla: 1.600.000 bidaiari
  • 13 San Ignazio - Txurdinaga: 1.435.000 bidaiari
  • 27 Arabella - Betolatza: 1.458.000 bidaiari
  • 03 Plaza Biribila - Otxarkoaga: 1.362.000 bidaiari
  • 72 Larraskitu -Gazteleku: 1.308.000 bidaiari
  • 38 Otxarkoaga - Basurtu/Termibus: 1.221.000 bidaiari
  • 18 San Ignazio: - Zorrotza: 1.218.000 bidaiari
  • 71 Miribilla - San Ignazio: 1.151.000 bidaiari

Geralekurik erabilienak 2017an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Plaza Biribila / Gran Vía: 739.871 bidaiari
  • Abuztuaren Hamaseiko zeharkalea: 674.975 bidaiari
  • Agirre Lehendakariaren etorbidea, 179: 610.175 bidaiari
  • Areatzako zubia: 541.209 bidaiari
  • Abusu / Ibaieder: 479.543 bidaiari
  • Indalecio Prieto etorbidea (12): 427.871 bidaiari
  • Hurtado Amezaga, 2 (Geltokia): 407.314 bidaiari
  • Gernika, 23: 365.352 bidaiari
  • Basurto / Aita Donostia: 361.300 bidaiari
  • Gran Vía, 2: 342.799 bidaiari
Bilbobusen bidaiari kopuruaren bilakaera 1995-2023 (milioi bidaiari)

01 Arangoiti - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Arangoiti auzoa Bilbo erdigunearekin lotzen du. Arangoiti, Deustu eta Abando auzoak zeharkatzen ditu. Hasieran 01 linea Moyua plazan amaitzen bazen ere, Arangoitiko bizilagunek eskatuta Plaza Biribileraino luzatu zen.

  • Ordutegia: 6:15 - 22:30h
  • Maiztasuna: 15 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta eta txikia
  • Bidaiariak: 745.000 (2016)

03 Plaza Biribila - Otxarkoaga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Otxarkoaga auzoa Bilbo erdigunearekin lotzen du. Otxarkoaga, Txurdinaga, Begoña, eta Abando auzoak zeharkatzen ditu. Bilbobusen sareko bost linearik erabilienen artean dago. 2017ko apirilean Bilboko metroaren 3. linea ireki ondoren balikete autobus linea honetan aldaketarik egitea.[11]

  • Ordutegia: 5:00 - 24:00h
  • Maiztasuna: 10 - 12 - 15 - 20 - 30 - 40 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 1.590.000 (2016)

10 Elorrieta - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Elorrieta auzoa Bilbo erdigunearekin lotzen du. San Ignazio, Ibarrekolanda, Deustuko San Pedro eta Abando auzoak zeharkatzen ditu. Ibilbidearen amaiera Arriaga antzokiaren atzealdean zegoen lehen, baina gune hori oinezkoentzako bihurtu zenean Plaza Biribilera aldatu zen amaierako geltokia.

  • Ordutegia: 6:20 - 22:45h
  • Maiztasuna: 15 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 818.000 (2016)

11 Deustu - Bilbo Zaharra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Deustuko San Pedro eta Bilbo Zaharra auzoak lotzen ditu. Jatorrizko lineak Zorrotzaurre eta Atxuri lotzen zituen, eta 2002an aldatu zen, Zorrotzaurreko garraio beharrizanetarako A4 mikrobus linea martxan jarri ondoren. 2005ean linea Deustuko San Pedroko Basabe auzuneraino luzatu zen.

  • Ordutegia: 5:30 - 22:45h
  • Maiztasuna: 30 - 60 minutu
  • Autobus mota: Txikia
  • Bidaiariak: 225.000 (2016)

13 San Ignazio - Txurdinaga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek San Ignazio eta Txurdinaga auzoak lotzen ditu. Deustuko San Pedro auzoa zeharkatu ondoren Bilbo erdiguneko Moyua plazara heltzen da. Ondoren Errekalde zumarkaletik abiatu eta Salbeko zubia igaro ostean Uribarri eta Santutxu auzoak zeharkatzen ditu, ibilbidea Txurdinagako Julian Gaiarre etorbidean amaituz. Bilbobusen sareko bost linearik erabilienen artean dago. 2017ko apirilean Bilboko metroaren 3. linea ireki ondoren balikete autobus linea honetan aldaketarik egitea.[11]

  • Ordutegia: 6:45 - 22:50h
  • Maiztasuna: 15 - 20 - 40 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 1.528.000 (2016)

18 San Ignazio - Zorrotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek San Ignazio eta Zorrotza auzoak lotzen ditu. San Ignazio, Ibarrekolanda, Deustuko San Pedro, Abando eta Zorrotza auzoak zeharkatzen ditu. 2005ean autobusaren ibilbidea Zazpilandara luzatu zen, Zorrotzako auzoaren goialdean.

  • Ordutegia: 6:40 - 23:00h
  • Maiztasuna: 20 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 1.191.000 (2016)

22 Sarrikue - Atxuri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Sarrikue auzunea eta Atxuri auzoa lotzen ditu. Atxuri, Campo Volantin, Uribarri eta Zurbaran auzoak zeharkatu ostean, Sarrikueraino igotzen da.

  • Ordutegia: 6:45 - 22:50h
  • Maiztasuna: 12 - 15 - 20 - 30 minutu
  • Autobus mota: Txikia
  • Bidaiariak: 546.000 (2016)

27 Arabella - Betolatza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Arabella eta Begoña Errekalderekin lotzen ditu. Bilboko erdigunea zeharkatzen du Begoñatik, eta handik Errekaldera doa, Uretamendi eta Betolatza auzoetan amaituz.

  • Ordutegia: 6:30 - 22:45h
  • Maiztasuna: 15 - 30 minutu
  • Autobus Mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 1.507.000 (2016)

28 Uribarri - Altamira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Altamira auzoa, Basurtuko Ospitalea eta Termibus, Uribarri auzoarekin lotzen ditu. Tartean On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Nafarroa, Tiboli, Rikardo Arregi eta Trauko kaleak zeharkatzen ditu.

  • Ordutegia: 7:00 - 23:00h
  • Maiztasuna: 20 - 30 minutu
  • Autobus Mota: Txikia
  • Bidaiariak: 662.000 (2016)

30 Txurdinaga - Miribilla

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Txurdinaga eta Miribilla auzoak lotzen ditu. Txurdinaga, Begoña, Zumalakarregi etorbidea, Areatza, eta Abando auzoak zeharkatzen ditu. Ondoren Zabala auzotik Miribillaraino ailegatzen da. 2004an autobusaren ibilbidea Zabalburutik Miribillara luzatu zen, Miribillan etxebizitza berriak eraiki ostean. Bilbobusen sareko bost linearik erabilienen artean dago.

  • Ordutegia: 5:15 - 23:40h
  • Maiztasuna: 15 - 20 - 30 - 40 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 1.623.000 (2016)

34 Otxarkoaga - Santutxu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Otxarkoaga eta Santutxu auzoak lotzen ditu. Julian Gaiarre etorbidean zehar ibiltzen da, eta Otxarkoagako bizilagunak Santutxuko metro geltokiarekin lotzeko erabili ohi izan da. 2017ko apirilean Otxarkoagako geltokia ireki ondoren balikete autobus linea honetan aldaketarik egitea.[11]

  • Ordutegia: 7:00 - 22:45h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 312.000 (2016)

38 Otxarkoaga - Intermodala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Otxarkoaga eta Basurtu auzoak lotzen ditu. Txomin Garat etorbidean zehar ibiltzen da, ondoren Zumalakarregi etorbidea, Errekalde zumarkalea, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Gregorio de la Revilla zumarkalea eta Autonomia kalea zeharkatzen ditu. Otxarkoagako bizilagunak Basurtuko Ospitalearekin eta Termibus autobus geltokiarekin lotzen ditu.

  • Ordutegia: 5:15 - 23:20h
  • Maiztasuna: 15 - 20 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 1.341.000 (2016)

40 Abusu - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Abusu auzoa eta Abandoko Plaza Biribila elkartzen ditu, bidean Begoña, Santutxu eta Bolueta auzoak zeharkatuz. Ibaialde kalean hasita, autobusek Pontonbidea, Pintor Losada, Antonio Egiluz, Santutxu, Atxuri, Erribera, eta Nafarroa kaleak zeharkatzen dituzte. 1997an Santutxuko metro geltokia zabaldu aurretik bidaiari gehien zituen lineetako bat zen.

  • Ordutegia: 5:22 - 23:20h
  • Maiztasuna: 20 - 30 - 40 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 450.000 (2016)

43 Garaizar - Santutxu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Garaizar eta Santutxu auzoak elkartzen ditu. Garaizar etxegunean hasita, autobusek Jesus Galindez eta Julian Gaiarre etorbideak, eta Circo Amateur kalea zeharkatzen dituzte, Enrique Ibarreta kalean amaituz.

  • Ordutegia: 6:45 - 23:00h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Autobus mota: Txikia
  • Bidaiariak: 296.000 (2016)

48 Santutxu - Lezeaga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Santutxu auzoa Basurtuko Ospitalea eta Lezeagarekin elkartzen ditu. Autobusek Santa Klara kalea, Zumalakarregi etorbidea, Maurice Ravel etorbidea, Errekalde zumarkalea, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Gregorio de la Revilla eta Autonomia kaleak zeharkatzen dituzte.

  • Ordutegia: 6:20 - 22:45h
  • Maiztasuna: 20 - 25 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 1.050.000 (2016)

50 Buia - Abusu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Buia eta Abusu auzoak elkartzen ditu. Autobusek Buia eta Ollargan auzoak eta Zamakola kalea zeharkatzen dituzte. Bilbo udalerritik kanpo geltokia duen linea bakarrenetariko bat da, Ollargan geltokia Arrigorriaga udalerrian baitago. Era berean, Bilbobusen sareko erabilpen txikiena duen linea orokorra da.

  • Ordutegia: 6:30 - 22:20h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Autobus mota: Txikia
  • Bidaiariak: 64.000 (2016)

55 Miribilla - Larreagaburu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko otsailan martxan jarritako linea honek Miribilla auzoa eta Larregaburu auzoa lotzen ditu. Linea Miribilla parkean hasten da, auzoko anbulategitik pasatzen da gero, Bilbo Zahar auzoa eta San Anton zubia gurutzatzen ditu Atxuri kaletik igotzeko Larregabururaino. Itzulera antzekoa da zeharkatzen San Frantziko auzoa eta Zabalburu plaza

  • Ordutegia: 7:30 - 21:30h
  • Maiztasuna: 60 minutu
  • Autobus mota: Txikia
  • Bidaiariak:

56 Abusu - Jesusen Bihotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Abusu auzoa Bilboko Jesusen Bihotza plazarekin elkartzen ditu. Autobusek Ibaieder parkea, Zamakola, Erribera eta Nafarroa kaleak eta On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia zeharkatzen ditu. Urtetan Bilbobusen sareko linearik erabiliena izan da, urtero bi milioi inguru bidaiari eskuratuz. Eskari altua dela eta, bi solairuko autobusak erabiltzen dira linea honetan.

  • Ordutegia: 5:40 - 23:00h
  • Maiztasuna: 8 - 10 - 15 - 20 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta eta bi solairukoa
  • Bidaiariak: 1.933.000 (2016)

57 Miribilla - Ospitalea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2006ko urrian martxan jarritako linea honek Miribilla auzoa eta Basurtuko Ospitalea lotzen ditu. Linea hasi zenean, autobusa goizeko 7:00etatik eguerdiko 15:00ak arte baino ez zen ibiltzen, baina ondorengo hilabeteetan arratsaldera ere luzatu zen zerbitzua. 2014tik asteburuetan ere lineak honen zerbitzua eskaintzen da.

  • Ordutegia: 7:30 - 22:15h
  • Maiztasuna: 60 minutu
  • Autobus mota: Txikia
  • Bidaiariak: 147.000 (2016)

58 Mintegitxueta - Bilbo Zaharra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Atxuri eta Mintegitxueta auzoak elkartzen ditu. Autobusek Erribera, Nafarroa kalea, Plaza Biribila, Hurtado Amezaga eta Autonomia kaleak, Montevideo etorbidea, Auntzetxeta, Kobetabidea, Altamira auzoa eta Masustegi estrata zeharkatzen dituzte.

  • Ordutegia: 6:15 - 22:40h
  • Maiztasuna: 20 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 843.000 (2016)

62 Jesusen Bihotza - Arabella

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Arabella eta Jesusen bihotza elkartzen ditu. Autobusek Zabalbide kalea, Zumalakarregi etorbidea, Ernesto Erkoreka plaza, Ibañez de Bilbao kalea, eta Urkixo zumarkalea zeharkatzen dituzte. 2017ko apirilean Zurbaranbarriko geltokia ireki ondoren balikete autobus linea honetan aldaketarik egitea.[11]

  • Ordutegia: 6:40 - 23:00h
  • Maiztasuna: 20 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 505.000 (2016)

71 Miribilla - San Ignazio

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Miribilla eta San Ignazio auzoak lotzen ditu. Autobusek Agirre Lehendakariaren eta Unibertsitateen etorbideak, Campo Volantin pasealekua, Areatza, Nafarroa kalea, Plaza Biribila, Hurtado Amezaga kalea, Zabalburu plaza, Juan de Garai eta San Adrian etorbideak eta Gernika lorategiak zeharkatzen dituzte.

  • Ordutegia: 6:50 - 23:00h
  • Maiztasuna: 20 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 1.140.000 (2016)

72 Larraskitu - Gazteleku

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Larraskitu eta Gazteleku auzoak lotzen ditu. Autobusek Errekalde-Larraskitu errepidea, Gordoniz kalea, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Areatza eta Tiboli kalea zeharkatzen dituzte.

  • Ordutegia: 4:40 - 22:45h
  • Maiztasuna: 15 - 20 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 1.299.000 (2016)

75 San Adrian - Atxuri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek San Adrian eta Atxuri auzoak lotzen ditu. Autobusek San Adrian gurutzatu ondoren Iralabarri auzoan zehar ibiltzen dira, ondoren Hurtado Amezaga eta Nafarroa kaleak eta Erribera zeharkatzen dute eta San Frantziskora doaz, Atxurin ibilbidea amaitzeko.

  • Ordutegia: 6:30 - 23:00h
  • Maiztasuna: 15 - 20 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 718.000 (2016)

76 Artatzu / Xalbador - Moyua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Moyua plaza eta Artatzu Goikoa auzoa elkartzen ditu. Autobusek Gordoniz kalea, Errekalde-Larraskitu errepidea, San Adrian etorbidea, Juan de Garai etorbidea, Zabalburu plaza eta Indautxu auzoa zeharkatzen dituzte.

  • Ordutegia: 7:00 - 23:00h
  • Maiztasuna: 30 - 40 - 45 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 693.000 (2016)

77 Peñascal - Larreagaburu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Errekaldeko Peñascal eta Santutxuko Larreagaburu auzoak lotzen ditu. Autobusek Peñascal bidea, Gordoniz eta Gregorio de la Revilla kaleak, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, Nafarroa kalea, Erribera, Atxuri eta Larreagaburuko parkea zeharkatzen dituzte. 2014tik Bilbobusen sareko linearekin erabiliena da, bi milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen dituen linea bakarra izanik.

  • Ordutegia: 6:00 - 23:00h
  • Maiztasuna: 12 - 15 - 20 - 25 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 2.068.000 (2016)

85 Zazpilanda - Atxuri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Atxuri eta Zorrotzako Zazpilanda etxaldea elkartzen ditu. Autobusek Erribera, Nafarroa kalea, Plaza Biribila, Hurtado Amezaga eta Autonomia kaleak, Montevideo eta Fray Juan etorbideak eta Bidegain zeharkatzen dituzte.

  • Ordutegia: 6:20 - 23:00h
  • Maiztasuna: 20 - 30 - 40 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 922.000 (2016)

88 Kastrexana - Indautxu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Linea honek Kastrexana auzoa eta Indautxu plaza elkartzen ditu. Lineak Zorrotza-Kastrexana errepidea, Zazpilanda etxaldea, Montevideo etorbidea eta Autonomia kaleak zeharkatzen ditu. Bilbo udalerritik kanpo geltokia duen linea bakarrenetariko bat da, Zubileta geltokia Barakaldo udalerrian baitago.

  • Ordutegia: 6:30 - 22:00h
  • Maiztasuna: 60 minutu
  • Autobus mota: Txikia
  • Bidaiariak: 147.000 (2016)

A1 Jasokunde - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea honek Jasokunde auzoa eta Plaza Biribilaren ingurua lotzen ditu. Lezamako Trenbide Zaharreko bidea gurutzatu ondoren Zumalakarregi etorbidea eta Areatza zeharkatu eta Plaza Biribilera heltzen da, ibilbidearen amaiera Aiala Kantzilerarren kalean dagoela.

  • Ordutegia: 6:35 - 22:05h
  • Maiztasuna: 60 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 80.000 (2016)

A2 Solokoetxe - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea biribil honek Solokoetxe eta Plaza Biribila lotzen ditu. Plaza Biribiletik Areatzako zubia gurutzatu eta Zazpikaleak inguratzen ditu, Prim eta Fika kaleak zeharkatuta. Ondoren Zabalbide kaletik jaitsi eta Erriberan zehar ibiltzen da, Areatzako zubia berriro gurutzatuz eta Plaza Biribilera bueltatuz.

  • Ordutegia: 7:20 - 22:00h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Autobus mota: Mikrobusa
  • Bidaiariak: 107.000 (2016)

A3 Olabeaga - Moyua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea honek Olabeaga eta Moyua plaza lotzen ditu, tartean Olabeaga, Jesusen Bihotza plaza eta On Diego Lopez Haroko kale nagusia zeharkatuz.

  • Ordutegia: 6:30 - 22:45h
  • Maiztasuna: 20-30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 133.000 (2016)

A4 Zorrotzaurre - Deustu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea honek Zorrotzaurre eta Deustu zuzenean lotzen ditu, Zorrotzaurrera heltzen den garraio publiko bakarra izanik. Deustun hasita, Deustuibarra eta Zorrotzaurreko erriberan zehar ibiltzen da, Zorrotzaurreko iparraldeko puntan buelta emanez.

  • Ordutegia: 5:55 - 22:55h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 95.000 (2016)

A5 Prim - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea biribil honek Iturralde eta Begoña auzoak eta Plaza Biribilaren ingurua lotzen ditu. Mazarredo zumarkalean hasita eta On Diego Lopez Haroko kale nagusian gelditu ondoren Areatzako zubia gurutzatu eta Zazpikaleak iparraldetik inguratzen ditu, Prim kalea zeharkatu eta Begoña auzoan sartzeko. Handik Zumalakarregi etorbidea hartu eta Udaletxearen atzetik jaisten da, Udaletxeko zubia gurutzatu eta linearen hasierara bueltatzeko.

  • Ordutegia: 6:45 - 22:15h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Autobus mota: Mikrobusa
  • Bidaiariak: 95.000 (2016)

A6 Arangoiti - Deustu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea honek Arangoiti eta Deustu auzoak zuzenean lotzen ditu, Arangoitira heltzen den garraio publiko bakarra izanik. Deustun hasita, Ibarrekolandan geldialdia egin eta Arangoitira igotzen da, auzoa zeharkatu ondoren berriro Deustura jaisteko. Auzolineen artean erabiliena da.

  • Ordutegia: 7:10 - 23:00h
  • Maiztasuna: 15 - 30 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 453.000 (2016)

A7 Artxanda - Areatza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea biribil honek hiria eta Artxanda mendia lotzen ditu. Areatzan hasita On Diego Lopez Haroko kale nagusia zeharkatu eta Moyua plazan Deustuko zubirako bidea hartzen du. Ondoren, Deustu eta Ibarrekolandagurutzatu eta Enekurin sartzen da, Ganguren mendilerroan zehar ibiltzeko. Hirira bueltan, Sarrikue eta Arabellan geldialdia egin, Zumalakarregi etorbidea hartu eta Udaletxearen atzetik jaisten da, Areatzan linearen hasierara bueltatzeko. Bilbo udalerritik kanpo geltokia duen linea bakarrenetariko bat da, Enekuriko hiru geldialdiak Erandio udalerrian baitaude.

  • Ordutegia: 7:15 - 23:00h
  • Maiztasuna: 60 minutu
  • Autobus mota: Arrunta
  • Bidaiariak: 104.000 (2016)

A8 San Justo - Ametzola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea honek Errekalde,Larraskitu eta Ametzola auzoak lotzen ditu. San Justo landan hasita, Larraskitubidea eta Errekalde-Larraskitu errepidea zeharkatzen ditu, Ametzolara heltzeko. Auzolineen eta eguneko linea guztien artean bidaiari gutxien duena da.

  • Ordutegia: 8:00 - 21:30h
  • Maiztasuna: 60 minutu
  • Autobus mota: Mikrobusa
  • Bidaiariak: 33.000 (2016)

A9 Abando - Santa Marina Ospitalea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi:Bilbobus geltokia zerrenda A9 santa marina ospitalea abandoTxantiloi:Bilbobus geltokia zerrenda A9 abando santa marina ospitalea Linea honek Plaza Biribila eta Santa Marina Ospitalea lotzen ditu. Plaza Biribilan hasita Zumalakarregi etorbidea zeharkatzen du, Begoñako basilikatik pasatzen da eta Txurdinagako anbulategira heltzen da. Handik Zabalbide kaletik igotzen du Arabellan geldialdi bat egiten eta Santa Marina Ospitaleraino heltzen da. Itzulera ibilbide berdina egiten du Plaza Biribilaraino.

  • Ordutegia: 6:30 - 21:30h
  • Maiztasuna: 60 minutu
  • Autobus mota: Arrunta

Linea bereziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

E7 Abando - Bilbao Arena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea berezi hau Plaza Biribila eta Bilbao Arena lotzen dituen ibilbide zirkularreko linea da. Abandotik Bilbao Arenara bidean, tartean Hurtado Amezaga kalean gelditzen da. Bilbao Arenatik Abandora bidean, aldiz, Erriberako merkatuan eta Areatzako zubian ditu geldialdiak, plaza Biribilera heldu aurretik. Autobusak ekitaldia hasi baino ordubete lehenago hasten dira, eta amaitu orduko bueltatzen dira.

  • Maiztasuna: 10 minutu
  • Autobus mota: Arrunta

Ostiral eta larunbat gauetan eskaintzen den gaueko autobus zerbitzua da. Zortzi lineaz osatzen da, G letraz identifikatuta, orokorrean eguneko lineak egiten dituzten ibilbide antzekoak egiten dituztenak. Linea hauetan ez da onartzen paperezko bidaia-txartelik, eta nahitaezkoa da Barik txartel batean kargatutako tituluren batekin ordaintzea.

G1 Arabella - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ordutegiak: Ostiraletan 23:00 - 02:00h; Larunbatetan 23:00 - 07:00h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Bidaiariak: 27.000 (2016)

G2 Otxarkoaga - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ordutegiak: Ostiraletan 23:55 - 02:00h; Larunbatetan 23:55 - 07:00h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Bidaiariak: 29.000 (2016)

G3 Larraskitu - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ordutegiak: Ostiraletan 23:10 - 02:00h; Larunbatetan 23:10 - 07:40h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Bidaiariak: 28.000 (2016)

G4 La Peña - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ordutegiak: Ostiraletan 23:00 - 02:00h; Larunbatetan 23:00 - 07:00h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Bidaiariak: 26.000 (2016)

G5 San Adrian / Miribilla - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ordutegiak: Ostiraletan 23:00 - 02:00h; Larunbatetan 23:00 - 07:00h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Bidaiariak: 29.000 (2016)

G6 Zorrotza - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ordutegiak: Ostiraletan 23:00 - 02:00h; Larunbatetan 23:00 - 07:00h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Bidaiariak: 28.000 (2016)

G7 Mina del Morro - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ordutegiak: Ostiraletan 23:00 - 02:00h; Larunbatetan 23:00 - 07:30h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Bidaiariak: 8.000 (2016)

G8 Arangoiti - Plaza Biribila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ordutegiak: Ostiraletan 23:00 - 02:00h; Larunbatetan 23:00 - 07:30h
  • Maiztasuna: 30 minutu
  • Bidaiariak: 20.000 (2016)

Desagertutako lineak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Linea Ibilbidea Data
08 Ospitalea - San Anton 1988 - 1990 (80. linearekin (Masustegi - San Anton) bateratua)
10 San Ignazio - Arriaga 1988 - 2004 (Elorrietara luzatuta)
11 Zorrotzaurre - Atxuri 1988 - 2002 (11 eta A4 lineatan banatuta)
16 San Ignazio - Indautxu 1988 - 1995 (Metroa iristeagatik ezabatuta)
26 Uribarri - San Mamés 1988 - 2015 (80. linearekin (Altamira - Termibus) bateratua)
40 Santutxu - Plaza España 1988 - 2014 (aldaketa batzuen ondoren gaur egun Abusu - Plaza Biribila linea da)
40/ Santutxu - Plaza España (Zuzena) 1995 - 1997 (Metroa iristeagatik ezabatuta)
46 Santutxu - Campuzano plaza 1995 - 2000 (Metroa iristeagatik ezabatuta)
80 Masustegi - San Anton 1988 - 1990 (08. linearekin (Ospitalea - San Anton) bateratua)
80 Altamira - Termibus 2005 - 2015 (26. linearekin (Uribarri - San Mames) bateratua)
A7 Larreagaburu - Solokoetxe 2006 - 2008 (bidaiari faltagatik ezabatuta)
Barik txartela
  • Autobus guztiek mugikortasun urriko pertsonei zuzendutako neurriak ezarrita dauzkate, hala nola zoru baxuak eta arrapalak.
  • Autobusen % 81,5ek biodiesel erregaieko motorrak erabiltzen dituzte, 2015eko zerbitzuen gutunaren arabera.[12]
  • Zerbitzuak 517 geraleku eta 228 markesina ditu.
  • Flota 153 autobusez osatzen da, 2017. urte amaieran.[3][4][5]
  • Flota osoko 4 autobus % 100 elektrikoak dira, 2017. urte amaieran.[5]
  • Zerbitzuak 227 euskarri informatibo dauzka.
  • Autobus ezberdinak etortzeko zenbat denbora falta den adierazten duten 79 TIP aparatu daude, GPS sistemaz baliatzen direnak.

Erabilitako autobusak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mercedes 0-405 modeloko 1885 unitatea.

2019an flota 155 autobusez osatuta dago, 2017an 6.443.564 kilometro ibili zirenak. Autobus guztiek mugikortasun urriko pertsonentzako neurriak dituzte (zoru baxua eta arrapalak) eta barrualdean hurrengo geralekua, tenperatura, data eta ordua azaltzen duten pantailaz hornituta daude. 128 geralekurik erabilienetan informazio-pantailak daude, hurrengo autobusa heltzeko itxaron-denbora azaltzeko. Informazioa jasotzeko ibilgailuetan GPS gailu bat dago ezarrita. Gainera, autobusak hurrengo geldialdiak iragartzeko bozgorailuz hornituta daude, pertsona itsuen informaziorako. 2016an bi autobus % 100 elektriko ezarri ziren, 2017an beste bi gaineratu zitzaizkion flotari eta 2019an bi gehiago. Autobusen batezbesteko adina 7 urtekoa da.

Erabilitako autobus modeloak honakoak dira:

Modeloa Karrozeria Seriea Ezaugarriak Urtea
Mercedes 0-405 N2 Hispano VOV II 800 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa. Modelo honen bi unitate daude, 836 eta 842 zenbakidunak, eta gela mugikor eta bideko heziketan erabiltzen dira, hurrenez hurren. 1998/1999
Mercedes 0-530 Hispano Habit 1000 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. 2005/2006
Mercedes 0-530 Citaro 1039 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. 2005
Mercedes Benz Sprinter 413 cdi UNVI Cidade 1etik 8ra Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa; mikrobusa 2003-2009
Volvo B7L Hispano Habit 1100 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. 2002/2003
MAN NL 273 Hispano Habit 250 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. 2007/2008
MAN NM 223 Hispano Habit 550 (9 metro) Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. 2001/2009
MAN NM 223 Burillo 550 (9 metro) Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa, ur-erradiadore bidezko beroketa. 2010/2012
MAN Lion's City 250 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. 2008/2009
Dennis Dart SLF Hispano Habit (9 metro) 550 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, geldialdiak iragartzeko bozgorailua, pantaila elektronikoa. A3 linean baino ez dira ibiltzen. 2005
MAN Ayats Bravo I R Urbano 100 Bi solairu, klimatizatzailea, arrapala, zoru baxua eta pantaila elektronikoa. Zerbitzuz kanpo arazo mekaniko asko izateagatik. 2010
Scania N280UB4X2 Castrosua City Versus 400 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, ihes-hodi gasak beronartzeko Scania EGR sistema, EEV araudia betetzen du. 2011
Mercedes Benz Citaro C2 Mercedes 600 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, Euro VI araudi europarra. 2014/2015/2016
Irizar i2e Irizar 700 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, %100 elektrikoa. 2016
Solaris Urbino 12 Electric Solaris Bus & Coach 720 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, %100 elektrikoa. 2020/2021
Solaris Urbino 8.9 Electric Solaris Bus & Coach 730 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, %100 elektrikoa. 2021
Irizar ieTram Irizar 706 Aire girotua, arrapaladun zoru baxua, pantaila elektronikoa, %100 elektrikoa. 2022
  • AENOR enpresaren ISO 9001 Ziurtagiria
  • AENOR enpresaren ISO 14001 Ziurtagiria

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo