Tahiti
Tahiti | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Orohena |
Garaiera | 2.241 m |
Mota | uharte |
Luzera | 61 km |
Zabalera | 29 km |
Azalera | 1.042 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°42′S 149°30′W / 17.7°S 149.5°W |
UTC ordua | UTC−10:00 |
Honen parte da | Haizealdeko uharteak |
Overseas collectivity of France | Polinesia Frantsesa |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Haizealdeko uharteak |
Tahiti[1] (frantsesez ta.iti ahoskatua; lehen Otaheite deitua) Polinesia Frantseseko uharterik handiena da. Ozeano Barean dago eta hiriburua Papeete da. Uharteak guztira 1.042 km²-ko azalera du eta gune altuena Orohena mendia da. 1998an 131.000 biztanle inguru zituen, gehienek turismoaren inguruan lan egiten dute.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sumendi jatorriko bi penintsulek osatua da: Tahiti Nui eta Tahiti Iti edo Taiarapu penintsulak, biak Taravao istmoak lotuta. Lurralde menditsua da: Orohena (2.322 m) eta Roniu (1.323 m) sumendiak. Koralezko itsas hautsiek inguratzen dute uhartea.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen uharteko udalerriak:[2]
Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Barrutia(k) | Oharra(k) |
---|---|---|---|---|---|
Arue | 9.494 | 21.45 km2 (8.28 sq mi) | 443/km2 (1,150/sq mi) | Tetiaroa atoloia bere barnean dago. | |
Fa'a'ā | 29.781 | 34.2 km2 (13.2 sq mi) | 871/km2 (2,260/sq mi) | ||
Hitiaa O Te Ra | 8.691 | 218.2 km2 (84.2 sq mi) | 40/km2 (100/sq mi) | Hitiaa, Mahaena, Papenoo, Tiarei | |
Mahina | 14.356 | 51.6 km2 (19.9 sq mi) | 278/km2 (720/sq mi) | ||
Paea | 12.084 | 64.5 km2 (24.9 sq mi) | 187/km2 (480/sq mi) | ||
Papara | 10.634 | 92.5 km2 (35.7 sq mi) | 115/km2 (300/sq mi) | ||
Pape'ete | 26.050 | 17.4 km2 (6.7 sq mi) | 1,497/km2 (3,880/sq mi) | Hiriburua | |
Pirae | 14.551 | 35.4 km2 (13.7 sq mi) | 411/km2 (1,060/sq mi) | ||
Punaauia | 25.399 | 75.9 km2 (29.3 sq mi) | 335/km2 (870/sq mi) | ||
Taiarapu-Est | 11.538 | 218.3 km2 (84.3 sq mi) | 53/km2 (140/sq mi) | Afaahiti, Faaone, Pueu, Tautira | Mehetia uhartea bere barnean dago. |
Taiarapu-Ouest | 7.007 | 104.3 km2 (40.3 sq mi) | 67/km2 (170/sq mi) | Teahupo'o, Toahotu, Vairao | |
Teva I Uta | 8.591 | 119.5 km2 (46.1 sq mi) | 72/km2 (190/sq mi) | Mataiea, Papeari |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborantza (kokondoak, azukre kanabera, bainila eta kafea), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1767. urtean iritsi zen lehen europarra, Samuel Wallis ingeles kapitaina. Horren ondoren heldu ziren Louis-Antoine de Bouganville frantsesa (uhartea Frantziaren mende jarri nahi izan zuena), James Cook (1769) eta William Bligh (1788) ingeles itsasgizonak. 1797. urtean Londresko Misiolari Elkarteko kideak antolatu zuten lehen europar bizilekua. 1842. urtean Frantziaren babespeko lurralde zen eta 1880. urtean kolonia bihurtu zen.
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza erabilienak frantsesa eta tahitiera dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tahiti uhartea
-
Moorea
-
Tahitiarrak xabalina jaurtikitzen
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
- ↑ Recensement 2007 – Population: Chiffres clés. Iles Du Vent.ispf.pf