Ron Howard
Ronald William Howard (Duncan, 1954ko martxoaren 1a - ) Estatu Batuetako aktore, zuzendari eta ekoizlea da.
Txikitan hasi zen aktore zineman zein telebistan. AEBetan oso aurpegi ezaguna du hainbat telesaiotan agertzeagatik, Happy Days. Zineman, arrakasta George Lucasen American Graffiti filmarengatik lortu zuen.
Zuzendutako lehen filma 1977an egin zuen, Grand Theft Auto, aurrekontu baxuko komedia. Horren ostean telebistarako filmak zuzendu zituen. 1982an aurrekontu handiagoko filma zuzentzeko abagunea etorri zitzaion, Night Shift izenekoa. Hurrengo film batzuek dirutza eskuratu dute zinematokietan: Splash, Cocoon, Apollo 13 (Oscar sarirako izendatua kategoria frankotan), A Beautiful Mind, (zeinekin zuzendari onenaren Oscar irabazi zuen), Cinderella Man eta The Da Vinci Code.
Imagine Entertainment konpainiako zuzendarietako bat da Ron Howard. Konpainia hori film eta telebista ekoiz-konpainia erraldoia da. Esaterako, Friday Night Lights, 8 Mile edo Inside Deep Throat filmak eta 24 edo Felicity telesaioak dira konpainia horren ekoizpenak.
Zuzendari gisako filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Grand Theft Auto (1977)
- Night Shift (1982)
- Splash (1984)
- Cocoon (1985)
- Willow (1988)
- Parenthood (1989)
- Backdraft (1990)
- Far and Away (1992)
- The Paper (1994)
- Apollo 13 (1995) - Film onenaren Oscar sarirako izendatua.
- Ransom (1996)
- EDtv (1999)
- How the Grinch Stole Christmas! (2000)
- A Beautiful Mind (2001) - Zuzendari onenaren eta film onenaren Oscar sarien irabazlea.
- The Missing (2003)
- Cinderella Man (2005)
- The Da Vinci Code (2006)
- Frost/Nixon (2008) - Zuzendari onenaren eta film onenaren Oscar sarietarako izendatua.
- Angels & Demons (2009)
- In the Heart of the Sea (2015)
- Inferno (2016)
- Solo: A Star Wars Story (2018)
- Hillbilly Elegy (2020)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ron Howard |