Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Somorrostro Harana

Koordenatuak: 43°19′17″N 3°06′22″W / 43.3213606°N 3.1060175°W / 43.3213606; -3.1060175
Wikipedia, Entziklopedia askea
Somorrostro Harana
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′17″N 3°06′22″W / 43.3213606°N 3.1060175°W / 43.3213606; -3.1060175
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaEnkarterri
Artikulu hau haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Somorrostro».

Somorrostro harana 1805 arte izan zen Bizkaiko Enkarterriak osatzen zituzten hamar errepubliketako bat.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harana bi erakundetan zatituta zegoen:

Portugalete ere Somorrostro Haranako zati bat izan zen 1322an hiribildua eratu arte.


Abanto eta Muskizko (Somorrostro harana) zati baten ikuspegia El Campillotik, Gallarta, Abanto.

Goi Erdi Aroan Haranaren arazoak konpontzeko Somorrostroko bizilagunek bertoko batzarrak egiten zituen erakunde biek, Hiru Kontzejuak Uriosteko San Bernabe Ermitan eta Lau Kontzejuak Muskizko Iturrian edo Muskizko El Casal auzoan. Enkarterrietako beste errepublikak bezala, 1394ko Enkarterrietako Foruak Somorrostroko Harana zuzendu zuen, Bizkaiko Foru Zaharra idatzi baino laurogeita hamazortzi urte lehenagokoa.

1799 urtean, Somorrostro Haranako zazpi kontzejuak Gernikako Batzarrera joan ziren, Bizkaia beste elizateekin batera, lehen Enkarterrietako Sindikoa eskualdeko ahaldun bakarra zen eta. 1874an, Somorrostro Haranan izen bereko bataila egin zuten. Bataila erabakigarria zen Bigarren Gerra Karlista erabakitzeko. Behin Somorrostro galduta, karlistek Bilbo galdu zuten.

Gaur egun, 1979ko Gernikako Estatutua onartua, Somorrostro Harana Bilbo-Handiko Ezkerraldeko eskualdearen zati bat da. Orainaldiko udalak honako hauek dira: Barakaldo, Alonsotegi (1991ean Barakaldotik bereizia), Sestao, Portugalete, Santurtzi, Ortuella (1901ean Santurtzitik bereizia), Abanto-Zierbena, Zierbena (1995ean Abanto-Zierbenatik bereizia), Muskiz eta Trapagaran.

Izenaren akatsa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohituraz, Somorrostro hitza Muskiz (Muskizko San Julian antzinako kontzejua) deitzeko erabiltzen da. Berez akats bat da. Akatsaren jatorria Muskizko auzo nagusia San Juan edo Donibane lehen Somorrostroko San Juan izena zelako (gaur egun Muskizko San Juan edo Donibane da).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]