Enkarterriko Forua
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Enkarterrietako Forua antzinean Bizkaiko eskualdean legea ziren bi liburuko sistema da. 1394an lehendabiziko Forua edo Foru Zaharra idatzi zuten; bestea, berriz, 1503 urtean idatzi zuten.
Foruak arlo konstituzionaletan ez ezik, arlo zibila eta kriminaletan ere arauak ematen zituen.
Enkarterrietako Foru Zaharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enkarterriak zuzentzen zuen Usadio eta Ohituren Forua 1394an idatzi zuten, hau da, Bizkaiko Foru Zaharra idatzi baino laurogeita hamazortzi urte lehenago. Lehendabiziko Enkarterrietako Forua, Korrejidorea Gonzalo Moro zela idatzia, 45 artikulu edo atala zituen. Idazteko Bizkaiako usadioa zen oinarria zenbait atal Enkarterriratu behar baziren ere eta zenbait atal zibila erantsiz. Idatziaren zergatia Foruaren hitzaurreak azaltzen du:
(Gaztelaniaz)
« | En el nombre de Dios, amén. Porque los buenos homes de Las Encartaciones en justicia quieren vivir, y los Fueros antiguos por no ser reducidos a escritura son olvidados e han usado algunos que son contra derecho e son en grande relevamiento de los males por se atrever a facer muchos maleficios por esfuerzo de tales usos que les no daban pena alguna, por la cual razón los buenos homes de Las Encartaciones no se atreven a venir por que los malos con su malicia son multiplicados y los buenos que en paz quieren vivir son abajados. Por ende acordaron todos estando juntos en la Junta General de Avellaneda, según que lo han de uso e costumbre de se juntar, con el doctor Gonzalo Moro, oidor de la audiencia de nuestro Señor el Rey, e corregidor e veedor de Vizcaya e de Las Encartaciones e en Guipúzcoa, de ordenar estos capítulos de este cuaderno para que por ellos de aquí adelante se rijan e mantengan en justicia, entendimiento de suplicar a la merced del dicho Señor Rey para que les dé e confirme estos capítulos e cuadernio por Fuero. | » |
Egoera hori arriskutsua zen oso, Enkarterriak eta Euskal Herria osoa, bandoen liskarrak zela eta, jauntxoen arteko liskarrak herritar guztiei mina eragiten zieten.
Foruak Abellanedako Batzarraren nagusitasuna irmo finkatzen zuen, erakundea Enkarterrietan botere legegile bakarra eta legeak azaltzen zuen bakarra baitzen. Foruak ere Abellanedako tenientea eta alkate nagusiek bakarrik enkarterritarrei epaitzeko eskubidea zutela finkatzen du, hau da, ez dago kanpoko auzitegirik enkarterritarrak epaitu dezakeenik, honek Gernikako Batzarra eta Korrejidorearekin liskarrak sortu zituen.
1473an eta 1476an Errege-erregina katolikoek Forua zin egin zuten. Esan dugunez, Forua kodifikatu zeneko egoera bortitza zen oso: asmoa bandoen gehiegikeriak bukatzea zen eta baita bandoen egoera aprobetxatuz bizi ziren gaizkileak apenik gabe ez geratzea. Hori dela eta, Foruaren zazpi atalak acotadoei buruz ziren eta atal bi eskaleei buruzkoak. Zigorrak oso gogorrak ziren: eskuineko eskuaren ukabila ebaki Batzarrean edo Kontzejuetan armak ateratzeagatik; lekuko faltsuari bost hortzetatik bat erauzi; bigamori aurpegian hiru gurutze egin berun goriaz; lapurrari belarriak ebaki...
Enkarterrietako Foru Berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Forua hain gogorra izanda, Francisco Pérez Vargas Korrejidorea 1503 urtean aldatu behar zuela erabaki zuen. Foru berriak 112 atal zituen eta bere sarrerak horrela esaten du:
(Gaztelaniaz)
« | En el nombre de Dios y de la gloriosa Virgen Nuestra Señora su Madre, amén. Este es el Fuero y cuaderno de Las Encartaciones sacado de los Fueros antiguos e de los buenos usos e costumbres, que los fijosdalgo de Las Encartaciones de antiguo e inmemorial tiempo acá han tenido y usado y guardado: los cuales según la calidad de la tierra e de la disposición e gente de ella se han fallado e se fallan ser muy útiles y provechosos y convenientes y necesarios, para la buena gobernación e paz e sosiego de la dicha tierra e de los vecinos e moradores de ella, según la experiencia que es madre de todas las cosas, lo han demostrado e demuestra cada día... | » |
Hau da, antzinako Forua jadanik ez zen beharrezkoa egoera berriari begira. Foru berria ez da bakarrik foru kriminala zibil atalak gehitu zituzten eta. Foru Berria bitan zatituta dago: alde batetik Bizkaiko Enkarterrietako Foru Zaharra edo gaztelaniaz Fuero Biejo de Las Encartaciones de Vizcaya, eta bestetik Erabakimen Foru edo gaztelaniaz Fuero de Albedrío. Zati bakoitzak ataletan eta legetan azpisailkatuta daude. Enkarterrietako Foru Berria eta Bizkaiko Forua oso antzekoak dira. Foru Berria, zaharra ez bezala, Gaztelako erregeek ez zuten zin egin, baina berez Enkarterrietako lege nagusia zen.
Foru berria ez zen luzaroko egon (hirurogeita hamar urte gutxi gorabehera), 1574an, Abellanedako Batzarrean elkarturik, Enkarterrietako ahaldunek 1526ko Bizkaiko Forua errespetatzea erabaki zuen eta. Hau eztabaidatua zen baina 1576ko abuztuaren 30ean Bilbon eskritura publikoa sinatu zuten Bizkaiko Forua aukeratzeko. Harrezkero, Enkarterriak foru bi izan ditu, baina Enkarterrietako Forua dokumentu bat baino ez zen.