Murumendiko Dama
Murumendiko dama euskal mitologian Gipuzkoako Goierri eskualdean dagoen Murumendi mendian bizi den Mari jainkosaren pertsonifikazioa da.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murumendiko dama Beasain udalerriko baserri batekoa omen zen[1]. Hamar seme izan omen zituen. Ez zen oso elizkoia ez eta haren inguruko gaien zalea ere. Beti gaixo zegoelako aitzakiarekin behin ere ez zen mezatara joaten.
Bere azken haurra izan ondoren, senarrak jada gehiago elizara ez joatea ez ziola gehiago onartuko berretsi zion. Honela bada, bere gurdira igoarazi eta indarrean mugiarazi zuen.
Baina, justu elizako sarrera zapaldu behar zuen unean, su eta garren artean denen bistatik desagertu zen.
Ordudanik noizbehinka mendi batetik bestera igarotzen ari dela ikus daiteke. Bere bizileku nagusia Murumendi mendia delarik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mari
- Anbotoko Mari edo Anbotoko Dama
- Aralarko Dama
- Txindokiko Dama
- Aizkorriko Dama
- Mondarraingo Dama
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1926an Ormaiztegiko ezizenaz Itsue zenak kontatutako kondaira. Antologia de Fabulas, Cuentos y Leyendas del Pais Vasco. Luis de Barandiaran Irizar. Txertoa argitaletxea, 1984.