Xaindia
Xaindia, Saindia edo Saindua Bithiriña eta Iratiko oihanaren kondairaren heroia da.
Euskal Herri osoan hainbat bertsio daude kondaira honi buruz. Gauaren arriskuaz aritzen den istorioa da, besteek "Eguna gizakiarentzat eta gaua Gauekorentzat" esaten duten bezala[1]. Gainera, erlijio kristua edo bere ikurrak pagano edo deabruzko indarrak gelditzeko gai direla azaltzen du.
Honela dio istorioak: neska gazte bat, baserri handi batean neskamea dela, gau ilunean ateratzea onartzen du (diruagatik, gainera) erreminta baten bila (eskuare bat, edo are zehatzago aitzurrotx bat). Nahiz eta bertsio modernu guztiek ekintza artoa larrutzen ari zuten gau batean kokatzen duten, landare hau Amerikatik etorri baino lehenagoko istorioa dela nabaria da. Baserritik atera eta gauerdia jotzea, izpiritu ikusezin batzuek neskamea airetik eraman zuten. Baserritik pasatzean erreminta bota eta tximiniatik erori zen. Gero, lekutara eraman zuten eta Iratiko San Salbatore baselizatik pasatzean, otoitz egin eta deabruek lurrean utzi zuten. Bertsoen arabera, hilda edo bizirik dago.
Julien Vinsonek « Le râteau » (euskaraz "Eskuarea") bere bertsioan benetako istorioa zela eta honela zioen: hiltzean "beirazko gela egin eta eskuarea eskuan utzi ziotela"[2], "bere ama etxea eta neskatoaren gorputza San Salbatoren ikusi zituela" gehituz[3]. Izan ere, baseliza honetatik gertu horma-hobi itxurazko eraikina egin zutela egia da. Litekeena da horma-hobia beirazkoa izatea eta bertan zur polikromatuzko antzinako estatua dago. Estatua beso bat altxatua eta bestean aitzurra zuen neska batena zen. Bestetik, baseliza hau mitologia gune nabaria da Basajaunekin loturiko zenbait kondaira ere bertan kokatuta daudelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.puntubi.com: Gaueko
- ↑ Jatorrizko testua frantsesez: on lui a fait une habitation en verre, et on lui a mis le râteau à la main
- ↑ Jatorrizko testua frantsesez: sa mère a vu la maison et le corps de la jeune fille à Saint-Sauveur
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Julien Vinson, "Le Folk-lore du Pays basque", Paris, Maisonneuve, 1883.
- Jean-François Cerquand, "Légendes et Récits populaires du Pays basque", Bordele, Aubéron, 1992
- Jean Barbier, "Légendes basques", Paris, Librairie Delagrave, 1931. Elkarrek berrargitaratua, Donostia, 1983
- Bernard Duhourcau, "Pyrénées mystérieuses", les Guides noirs, Paris, éditions Sand, 1985