Mimesi
Mimesia kontzeptu estetiko bat da. Aristotelesen garaitik aurrera, helburu artistikoarekin egindako naturaren imitazioari dei egiten zitzaion horrela. Latinezko mimēsis hitzetik dator, aldi berean grezierako μίμησις [mimesis]-etik datorrena eta "imitazio" bezala itzuli daiteke[1].
"Irudikapen" kontzeptutik bere mekanikaren nolakotasunagatik desberdintzen da; mimesiak kontra egiten dio erreferentearekin alderatzeari eta originalaren baliokidea bihurtzeari. Dena den, praktika mimetikoak ezaugarri adierazkorren beharra dakar. "Mimesia" "analogia"-rentzako sinonimo egokia bada ere, jeneralean mimesiaz hitz egiten dugu originalarekin antzekotasun zehatzagoa dagoen kasuetan.
Artearen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mimesiaren kontzeptuaren aplikazioa sakonki garatu zen hildako naturaren generoaren bidez[2]. Margolariak, modeloaren ez mugikortasun bikainean errealitatea bikoizteko gaitasuna erakusteko aukera aurkitu zuten, irudi hauek diegetikoak (fikzioz beteak) eta sinesgarritasun gutxikoak izan arren.
XIX. mendean, argazkilaritzaren agerpenarekin, errealitatearen imitazio perfektua gauzatzeko instrumentu hoberena kontsideratu zen[3], mekanika eta optikaren legeen arabera, artistaren esku-hartzerik gabe. Errealitatearen kontzepzio mekaniko honen bidez, margolaritzaren funtzioa zalantzan jarri zen, imitazioaren funtzioaren baitan. Artearen barruko argazkilaritzaren estatutuaren analisia ere hasi zenez, artistaren esku-lanari kontrajartzen zaion medio teknologikoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «mímesis | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mimetismo» HiSoUR Arte Cultura Historia 2018-07-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Berti, Agustín. (2009). Mimesis, fotografía e imagen electrónica. Centro de Estudios de Teoría y Crítica, UNLP, La Plata, Buenos Aires.