Maria Jose Bravo
Maria Jose Bravo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1964 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1980ko maiatzaren 8a (15/16 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hiltzailea | Batallón Vasco Español |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikaslea |
Maria José Bravo del Valle (Donostia, 1964-Ibidem, 1980ko maiatzaren 8a) ikaslea, espainiar eskuin-muturreko terrorismoak eraildako ikaslea. Talde batek bahitu, bortxatu eta hil egin zuen. Poliziak bere hilketa ez zuen inoiz ikertu eta zeuden aztarnak desagertu ziren. Bere laguna, Francisco Javier Rueda, larri zaurituta agertu zen.
Hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erasoa Donostian, 1980ko maiatzaren 7an burutu zuten. Ardura Batallón Vasco-Español eskuin muturreko taldeak hartu zuen bere gain. Francisco Javier Rueda bere mutil laguna zen; honek lan istripua izan zuen eta Asepeyo aseguru konpainiara joan zen Maria Joserekin batera. Lekuko batek azkenekoz arratsaldeko maiatzaren 7an, seirak aldera ikusi zituen. Zazpirak aldera mutila Miserikordia bidean, Zorroagan (Maria Jose Loiolan bizi zen, handik nahiko gertu), aurkitu zuten, buru-hezurra apurtuta eta hezur parietala mailatuta. Maria Joseren gorpua hurrengo eguneko arratsaldean agertu zen, mutila agertu zen lekutik 200 metrotara. Talde batek hil zituen. Mutilari beisboleko bate batekin kolpatu zioten. Maria Jose, ordea, bahitu eta bortxatu zuten, ondoren bortizki kolpatuz hil arte. Hamasei urte zituen.[1] Mutila oso larri zauritua aurkitu zuten, erabat nahasia eta gertu dagoen ospitalera eraman zuten. Azkenean, zortzi urte geroago, jasotako jipoiaren ondorioz hil zen.[2]
Dirudienez, bortxaketa beste toki batean burutu zuten hiltzaileek eta, ondoren, Zorroagan bota zuten gorpua. Bortxaketa eskuin muturreko taldeek sarritan erabili zuten Euskal Herrian, izua zabaltzeko sistema gisa. Gertaerak Loiolako kasernatik gertu izan ziren eta askoren susmoak hara bideratu ziren.
Hilketa ez zen inoiz ikertu eta Espainiako Gobernuak ez ditu inoiz ez Maria Jose ez Javier terrorismoaren biktimatzat hartu. Hilketen aztarna guztiak desagertu ziren. Bikotea ez zegoen politikan sartuta. [3]
Liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xabier Susperregi idazleak (Errenteria, 1971) 2023an Marijose Bravori eta Javi Ruedari buruzko liburua idatzi zuen, Marijose Bravori eta Javi Rueda izenburuaz.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://mapadelterror.com/victims/maria-jose-bravo-del-valle/?lang=eu
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/8103125/maria-jose-bravo-del-valle-bveren-biktimari-omenaldia-donostian/
- ↑ https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/politica/2021/06/03/tia-violada-asesinada-investigo/1116166.html
- ↑ https://irutxulo.hitza.eus/2023/06/16/liburua-senideen-lagunen-eta-nire-artean-egin-dugu/