Zorroaga
Zorroaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Zorroaga auzoaren aireko ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′54″N 1°57′57″W / 43.298231°N 1.965742°W |
Zorroaga Donostiako auzune bat da, Miramon auzunearekin batera Miramon-Zorroaga auzo administratiboa osatzen du. Biztanle gutxien dituen auzoetako bat da, eta bertan, familia bakarreko etxebizitzak nagusi dira.
Auzoaren hirigintza, erliebearen malkartasunaren ondorio da. Malda handiegiak, hiriko beste guneetan eraikitako blokeak altxatzea ezinezko egiten du. Halere 2000ko hamarkadan goi maila ekonomikoa duten jendeen etxebizitza multzoak eraiki izan dira.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoan, hiriko medikuntza azpiegitura garrantzitsuena dago, Donostia Ospitalea. Horrez gain, azken urteetan, zaharren egoitza bat eta klinika pribatu bat ezarri dira bertan.
Gaur egun Zorroaga Fundazioa izenez ezaguna den elkartea 1903 urtean inauguratu zuten Viktoria Erregina egoitza izeneko eraikinean kokatua dago.
Bestalde, Zorroagako eliza dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980tik 1993ra arte EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea Zorroagan egon zen, eta fakultatearen izen arrunta 'Zorroaga' zen orduan. 1993an fakultatea Ibaetako campusera eraman zutenean, Aranzadi zientzia -elkartearen egoitza bihurtu zen.