Markesak
Markesak | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mont Oave (en) |
Garaiera | 1.230 m |
Mota | Uhartedi eta administrative subdivision of French Polynesia (en) |
Azalera | 997 km² |
Eponimoa | García Hurtado de Mendoza, 5th Marquis of Cañete (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°00′S 139°30′W / 9°S 139.5°W |
UTC ordua | UTC-09:30 |
Honen parte da | Polinesia |
Overseas collectivity of France | Polinesia Frantsesa |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Markesak[1] (frantsesez: Îles Marquises edo Archipel des Marquises edo Marquises; markeseraz: Te Henua (K)enana iparraldeko dialektoan eta Fenua `Enata hegoaldekoan) Polinesia Frantsesaren eskumeneko uhartedia da, Ozeanian, Ozeano Barearen hego-ekialdean dagoena. 1049,3 km²ko eremua du eta 2012an 9.264 biztanle zituen[2]. Hiriburua Taiohae da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Álvaro de Mendaña de Neira espainiarra 1595ean iritsi zen. Hark Islas Marquesas de Mendoza izena jarri zion artxipelagoari, Peruko erregeorde García Hurtado de Mendoza y Manríquez, Cañeteko markesaren omenez. 1842an frantziarrek eskuratu zituzten.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera lerrokaturik dauden 15 uharte inguruk osatzen dute uhartedia. Hiva Oa da zabalena (35 km) eta Nuku Hiva izenekoa da oparoena. Uharteetan gailur garai asko da, 1.000 m-tik gorakoak horietako asko. Garaiena Mont Oave (1.230 m) da. Eguraldi ona eta belardiak dituzte ezaugarri.
Kafea, fruta, kokondoak eta kotoi-landarea dira Markesa uharteetako ekonomiaren oinarri.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Atuona, Hiva ʻOa) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30 | 31 | 31 | 31 | 29 | 29 | 28 | 28 | 29 | 29 | 30 | 30 | 29 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 27 | 27 | 28 | 28 | 27 | 26 | 26 | 26 | 26 | 26 | 27 | 27 | 27 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 23 | 24 | 24 | 24 | 24 | 23 | 23 | 23 | 23 | 23 | 23 | 23 | 23 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 114 | 91 | 137 | 117 | 122 | 175 | 122 | 102 | 81 | 79 | 66 | 89 | 1293 |
Iturria: Weatherbase[3] |
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko erroldaren arabera, 9.264 biztanle ditu, eta hazten ari da. Dena dela, kopuru hori txikia XVI. mendekoaren aldean, bertara iritsi ziren lehen europarren arabera 50.000-100.000 biztanle baitziren. Jaitsiera 1600etik 1900era bitartean gertatu zen, baztanga-izurrite jarraituak zirela eta. 1911n, 3.000 biztanle baino ez ziren[4].
Biztanleria historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1799 | 1853 | 1863 | 1872 | 1883 | 1892 | 1902 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
50.000 - 100.000 |
11.900 | 8.650 | 6.045 | 5.576 | 4.445 | 3.963 | 3.116 | 2.300 | 2.255 | 2.283 | 2.400 | |
1946 | 1956 | 1962 | 1971 | 1977 | 1983 | 1988 | 1996 | 2002 | 2007 | 2012 | 2017 | |
2.976 | 4.165 | 4.838 | 5.593 | 5.419 | 6.548 | 7.358 | 8.064 | 8.548 | 8.632 | 9.264 | 9.346 | |
Errolda eta estimazioetatik ateratako datuak |
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markesa uharteak, Polinesia Frantseseko beste uharteak bezala, udalerritan banatuta daude. Sei udalerri dira:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/9/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
insee
izeneko erreferentziarako - ↑ (Ingelesez) Weatherbase: Historical Weather for Atuona, French Polynesia. .
- ↑ Marquises: Histoire et Préhistoire Marquises.pf