Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ordoki Handiak

Koordenatuak: 40°N 100°W / 40°N 100°W / 40; -100
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordoki Handiak
Datu orokorrak
Motaordoki eta eskualde geografiko
Eponimoaordoki
Geografia
Map
Koordenatuak40°N 100°W / 40°N 100°W / 40; -100
Honen parte daIpar Amerika
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kansas
County of KansasThomas konderria
Leku geografikoaordoki

Ordoki Handiak[1] (ingelesez: Great Plains) Ipar Amerikako ordoki zabala da, Estatu Batuen eta Kanadaren erdialdean dagoena, Mendi Harritsuen ekialdean. Kanadan the Prairies izena ematen zaie.

Oso lautada zabala da, Estatu Batuetako Mexiko Berria, Texas, Oklahoma, Kolorado, Kansas, Nebraska, Wyoming, Montana, Hego Dakota eta Ipar Dakota estatuetan eta Kanadako Saskatchewan eta Alberta probintzietan hedatzen dena. AEBetako Minnesota eta Iowako eta Kanadako Manitobako zati batzuk ere hartzen ditu.

Baldintza klimatikoak asko aldatzen dira urtean zehar. Neguak oso hotzak eta gogorrak izaten dira eta udak aldiz beroak eta oso hezeak.

Urte guztian zehar haize gogorrak jotzen du eta lurreko biomen artean babes gutxiena aurkitzen den eremua da. Hegoaldeko zatian tornadoak oso ohikoak izaten dira eta "Tornadoen etorbidea" (Tornado Alley) ezizena eman izan zaio. Hori dela eta parke eoliko ugari ezarri dira azkenaldian.

Flora eta fauna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Ameriketako zelai zabaletan gramineak dira nagusi. Aipagarrienak Sorghastrum nutans, Bouteloua dactyloides, Andropogon gerardi eta Lespedeza leptostachya dira.

Animaliei dagokionez bisonte sail handiek populatzen zuten eremua historikoki. Gizakiak haien gaineko presio bandia eragin zuen eta 1870rako ia guztiak hil zituen. Garai hartan behitegi zabalak ere ezarri zituen.

Eskualde osoan nekazaritza eta abeltzaintzan aritzen diren landetxe ugari dago. Petrolio eta ikatz ustiapenak ere daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]