Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Orange (Vaucluse)

Koordenatuak: 44°08′15″N 4°48′32″E / 44.1375°N 4.8089°E / 44.1375; 4.8089
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orange
Orange
Aurenja
Frantziako udalerria
Administrazioa
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaCommunauté de communes du Pays Réuni d'Orange
AlkateaJacques Bompard (mul) Itzuli
Izen ofizialaOrange
Aurenja
Jatorrizko izenaOrange
Aurenja
Posta kodea84100
Geografia
Koordenatuak44°08′15″N 4°48′32″E / 44.1375°N 4.8089°E / 44.1375; 4.8089
Map
Azalera74,2 km²
Altuera50 m, 24 m eta 127 m
MugakideakPiolenc, Châteauneuf-du-Pape, Caderousse, Jonquières, Camaret-sur-Aigues, Courthézon, Montfaucon, Roquemaure, Sérignan-du-Comtat eta Uchaux
Demografia
Biztanleria28.949 (2021eko urtarrilaren 1a)
495 (2020)
alt_left 15.192 (%52,5) (%47,4) 13.727 alt_right
Dentsitatea390 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakRastatt, Jarosław, Kielce, Dillenburg, Diest, Vyškov, Spoleto, Vélez-Rubio, Weifang eta Orange
ville-orange.fr

Orange (ɔʁɑ̃ʒ ahoskatua; proventzaleraz: Aurenja (arau klasikoan) edo Aurenjo (mistraliar araua)) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Vaucluse departamenduan dago, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean. 2007an 30.025 biztanle zituen. Orangeko Printzerriko hiriburua izan zen.

Arausio (uraren tokiko jainko zelta) herrixka zelta jada leku honetan zegoen Zinbriar Gerraren esparruan, k.a. 105ean erromatar armadaren eta zinbriar eta teutoien tribuen arteko Arausioko gudua gertatu zenean.

K.a. 35. urtean, erromatar armadako beteranoak Arausion ezarri ziren, Oktavianok Lepidoren aurkako garaipenaren ondoren. Hauek erromatar kolonia bat sortu zuten: Colonia Julia Firma Secundanorum, hau da, Bigarren Zutabeko Soldaduen Kolonia, Juliar leinuarekiko leialak. Izenak, Legio II bateko beteranoen arteko lotura bat pentsarazten du: 1953an aurkitutako inskripzio batean oinarrituta, izena Legio II Gallicarekin osatuko litzateke, Galian ere parte har zezakeela iradokitzen duen epitetoa zuena. Orduko Arausiok 690.000 m²-ko azalera zuen, eta, garaiko iturrien arabera, monumentu ugariz apainduta zegoen, baita antzoki batez, garaipen-arku batez, tenplu konplexu monumental batez eta foro batez ere. Proventza iparraldeko eremu zabal baten hiriburua izan zen, kolono erromatarrek zatitu zuten arte.

Hiriak aurrera egin zuen, 412an bisigodoek arpilatu zuten arren. IV. mendean apezpikutza bihurtu zen, eta hiriaren muinoaren gaineko kastro zeltak San Eutropio izena hartu zuen, Sainteseko lehen apezpikua izan zenarena hain zuzen ere. Orangeko kristauek bi sinodo deitu zituzten, 441 eta 529an (azken hau pelagianismoaren heresiari aurre egiteko). Orangeko konde karolingiar subiranoek VIII. mendean izan zuten jatorria, eta geroago Bauxko jaunekin bat egin zuten. Bauxko Kondeekin, Orangek 1033aren ondoren Arlesko Erresumatik erabat independizatu zuen. XII. mendean, Orange, printzerri txiki bihurtu zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko feudoa bezala.

1431n, Orangeko Printzerriak bere independentzia berreskuratu zuen, Proventzako kondeek Orangeko Printzerria Maria Bauxkoari eta Joan Châlongoari diru likidoaren truke eman zietenean. Estatu independente bezala jarraitu zuen, Frantziako Erresumaren mugen barnean, 1703 arte.

1544an, Gilen Isilak[1]- Nassauko alemaniar etxekoa eta Herbehereetan jabetzak zituenak- Orangeko Printze titulua heredatu zuen. Gilen, garai hartan hamaika urte zituen eta oinordekorik gabe hil zen René Châlongoaren lehengusua zen. René 1544an, Franko-germaniar gerran, San Dizierko guduan erori zen. Renék bere ondasun guztiak utzi zizkion bere ahaide gazteari, Orangeko Printzerria haren jabetzakoa baitzen. Renéren amak, Klaudiak, hala ere, titulua, Gilen gazteari eman baino lehen, Filipe Alberto Châlongoa bere anaiarentzat izatea eskatu zuen.

Gilenek Printzerria heredatu zuenean, Orangeko Etxeko jabetzetan sartu zen. Horrek protestanteen lerroen artean jarri zuen Frantziako Erlijio Gerretan, eta gerrak kalte handia egin zion. 1568an, Laurogei Urteko Gerran, Gilen Holandako stadhouder hautatu zuten, Espainiaren independentziaren aldeko borrokan nagusia. 1584an Gilen Isila Delft hirian hil zuten. Haren semea izan zen Maurizio Nassaukoa[2] (Orangeko printzea, 1618an anaia zaharrena hil ondoren), Johan van Oldenbarnevelten laguntzarekin, Herbehereetako Errepublikaren independentzia sendotu zuena. Probintzia Batuak, bizirik iraun zuten Herbehereak bihurtzeko, oraindik Orange-Nassauko Etxeak gobernatzen dituenak.

Frantziako enklabe independente gisa, Orangeko Printzerria helmuga erakargarria bihurtu zen protestante eta higanoteentzat. Gilen III.a Orangekoa, Erresuma Batuan Gilen III.a Ingalaterrakoa bezala gobernatu zuena, printzerria zuzenean gobernatu zuen azken Orangeko printzea izan zen. 1702an Gilen III.a seme-alabarik gabe hil zenetik, Printzerria Frederiko I.a Prusiakoaren[3] eta Joan Gilen Friso Orangekoaren arteko liskar arrazoi bihurtu zen, biek Orangeko Printze titulua aldarrikatzen baitzuten.

1673an, Franko-Herbeheretar Gerran, Luis Handiaren indarrek printzerria konkistatu zuten.[4] 1679an, 1690etik 1697ra Bederatzi Urteko Gerraan, 1702an, eta, azkenik, 1713an Federiko I.a Prusiakoak, Espainiako Ondorengotza Gerrari amaiera eman zion Utrechteko Itunaren bidez, Frantziari laga zion. Federiko I.ak, ordea, ez zion uko egin Orangeko Printze tituluari.

Joan Gilen Friso Orangekoak, printzerriko beste hautagaiak, ez zuen lurraldea 1713an laga. 1732an, berriz, eta Berdintasun Itunarari esker, Gilen IV.a bere oinordekoak lurraldeari buruzko erreklamazio guztiei uko egin zien, baina ez tituluari (Federiko I.ak bezala). Itun horretan bertan, klausula bat ezarri zuten erreklamatzaile bientzat, eta, klausula horren arabera, bi etxeek dute titulua erabiltzeko baimena.

1789ko Frantziako Iraultzaren ondoren, Orangeko Printzerria Frantziako Drôme departamenduak bereganatu zuen, ondoren Bouches-du-Rhône, eta azkenik Vaucluse.

    Datu klimatikoak (Orange (1981–2010 bataz bestekoak, muturrekoak 1952–egun))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.5 23.0 27.2 31.2 34.5 41.0 40.7 42.6 35.8 30.9 24.6 20.2 42.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.9 11.7 15.6 18.6 23.2 27.4 30.8 30.2 25.2 20.0 13.7 10.1 19.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.8 7.0 10.4 13.2 17.5 21.4 24.4 23.9 19.7 15.3 9.7 6.4 14.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 2.4 5.2 7.8 11.8 15.4 18.0 17.6 14.1 10.6 5.7 2.7 9.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13.4 -14.5 -9.7 -2.9 1.3 5.7 9.5 8.3 3.1 -1.6 -5.8 -14.4 -14.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51.0 39.4 43.9 66.0 65.3 38.3 36.9 42.3 102.0 92.9 75.4 55.7 709.1
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 5.7 4.9 4.9 7.2 6.3 4.7 3.0 3.5 5.5 7.2 6.6 6.4 66.0
Eguzki orduak 132.0 137.1 192.5 230.4 264.6 298.9 345.3 310.7 237.6 187.1 135.2 123.8 2595.2
Hezetasuna (%) 77 74 69 66 66 64 71 78 78 79 71 77 72.5
Iturria (1): Météo France[5]
Iturria (2): Infoclimat.fr (hezetasuna 1961–1990)[6]


2007an Orange udalerrian erroldatutako biztanleak 30.025 ziren. Familiak 12.126 ziren, horien artean 4.100 pertsona bakarrekoak ziren (1.502 bakarrik bizi ziren gizonak eta 2.598 bakarrik bizi ziren emakumeak), 3.458 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 3.432 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 1.136 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.

Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du:[7]

Erroldatutako biztanleak

2007an 13.820 etxebizitza zeuden, 12.405 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 215 bigarren erresidentzia ziren eta 1.200 hutsik zeuden. 7.302 etxeak ziren eta 6.471 apartamentuak ziren. 12.405 etxebizitza nagusietatik 5.602 bere jabearen bizilekua ziren, 6.402 alokairuan okupaturik zeuden eta 400 doan lagata zeuden; 398 etxek gela bat zuten, 1.259 etxek bi zituzten, 2.949 etxek hiru zituzten, 4.164 etxek lau zituzten eta 3.634 etxek bost zituzten. 7.742 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 6.145 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 3.815 etxetan bat baino gehiago zituzten.[8]

Biztanleria-piramidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen:

Orange udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [9].
GizonakAdinakEmakumeak
95 +
28 
36 
90-94
156 
124 
85-89
292 
152 
80-84
360 
412 
75-79
592 
472 
70-74
656 
632 
65-69
732 
668 
60-64
736 
716 
55-59
732 
864 
50-54
848 
828 
45-49
928 
898 
40-44
980 
963 
35-39
920 
1.128 
30-34
904 
1.321 
25-29
1.104 
958 
20-24
742 
998 
15-19
904 
913 
10-14
973 
948 
5-9
816 
692 
0tik 4ra
772 

2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 18.923 ziren, horien artean 12.877 aktiboak ziren eta 6.046 inaktiboak ziren. 12.877 pertsona aktiboetatik 10.754 lanean zeuden (6.253 gizon eta 4.501 emakume) eta 2.123 langabezian zeuden (973 gizon eta 1.150 emakume). 6.046 pertsona inaktiboetatik 1.512 erretiraturik zeuden, 1.716 ikasten zeuden eta 2.818 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[10]

Diru sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Orange udalerrian 12.734 unitate fiskal zeuden, 30.395,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 15.148 euro zen.[11]

Ekonomia jarduerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an zeuden 2.091 komertzioetatik, 17 erauzte enpresak ziren, 38 janari enpresak ziren, 9 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 2 garraiorako elementuen fabrikazioko enpresak ziren, 56 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 233 eraikuntza enpresak ziren, 613 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 50 garraio enpresak ziren, 152 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 28 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 106 finantziazio enpresak ziren, 104 higiezinen enpresak ziren, 237 zerbitzu enpresak ziren, 300 administrazio publikoko enpresak ziren eta 146 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[12]

2009an zeuden norbanakoentzako 509 zerbitzu publikoetatik, 1 poliziaren kaserna zen, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa, 1 lan bilaketa bulegoa, 1 jendarmeria, 4 posta bulegoak, 17 banku bulegoak, 5 funerariak, 48 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 5 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekuak, 3 ibilgailuen alokairu bulegoak, 7 autoeskolak, 70 igeltseroak, 37 margolariak, 20 zurginak, 34 iturginak, 28 argiketariak, 6 eraikuntza enpresak, 47 ile apaindegiak, 4 albaitariak, 5 aldi baterako lan enpresak, 105 jatetxeak, 34 higiezinen agentziak, 11 tintoreriak eta 15 apaindegiak.[13]

2009an zeuden 259 establezimendu komertzialetatik, 1 hipermerkatu zen, 10 supermerkatuak, 8 brikolaje denda handika, 1 120 m2 baino gehiagoko denda zen, 10 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 27 okindegiak, 10 harategiak, 2 kongelatu-dendak, 15 liburu dendak, 72 arropa dendak, 16 etxerako tresna dendak, 13 zapata-dendak, 13 elektrotresna dendak, 12 altzari dendak, 9 kirol-dendak, 1 lur eta paretak apaintzeko denda zen, 6 drogeria, 9 lurrin-dendak, 11 bitxi-dendak eta 13 lore-dendak ziren.[14]

2000. urtean Orange udalerrian 185 nekazaritza-ustiategi zeuden, 2.461 hektarea erabiltzen.[15]

Hezkuntza eta osasun ekipamenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an 3 tratamendu laburretarako ospitale, iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako ospitale 1 bat, tratamendu luzeetarako ospitale 1 bat, 2 psikiatriko, urgentzia zentro 1 bat, amatasun-klinika 1 bat, 2 osasun-zentro, 14 botika eta 4 anbulantzia zegoen.

2009an 7 haur-eskola eta 13 lehen-hezkuntzako eskola zegoen. Orange udalerrian 4 Bigarren Hezkuntzako ikastetxe, 2 hezkuntza orokorreko lizeo eta 3 lizeo teknologiko.Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 2.764 ikasle zeuden, Hezkuntza orokorreko lizeoetan ez zegoen 1.410 eta lizeo teknologikoetan 791.

Orange udalerriak goi-mailako hezkuntza ez unibertsitarioko osasun-formakuntzako zentro bat zuen.

Gertuen dauden herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.

Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
OrangeOrange
Població amb 2712 habitants (2000)Caderousse (5,5 km)
Població amb 4548 habitants (2000)Piolenc (5,6 km)
Població amb 1360 habitants (2000)Uchaux (7,4 km)
Població amb 4294 habitants (2000)Jonquières (8,0 km)

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]