Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Pelagianismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pelagianismoa Pelagio heretikoak V. mendean sortutako doktrina eta sekta kristaua da. Pelagianismoak ukatu egiten zuen jatorrizko bekatua; doktrina honen arabera gizonak badu bekatua alde batera utzi eta salbazioa iristeko ahalmena, eta ez du graziaren beharrik hori lortzeko. Bestalde, gizonak grazia irabazi egin behar duela zioen, ez datorkiola berez. San Agustin doktrina honen kontra agertu zen. Zenbait kontziliotan pelagianismoaren kontrako iritziak azaldu ziren eta azkenik, 431. urtean Efesoko kontzilioak debekatu zuenez gero desagertu egin zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]