Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Okhotskeko itsasoa

Koordenatuak: 55°N 150°E / 55°N 150°E / 55; 150
Wikipedia, Entziklopedia askea
Okhotskeko itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso marjinal
Azalera1.583.000 km²
Sakonera3.374 m
EponimoaOkhotsk
Geografia
Map
Koordenatuak55°N 150°E / 55°N 150°E / 55; 150
Honen parte daOzeano Barea
Hidrografia
Betebidea

Okhotskeko itsasoa[1] (errusieraz: Охо́тское мо́ре) Ozeano Bareko mendebaldeko beso bat da. Ekialdean Kamtxatka penintsula, hego-ekialdean Kurilak uharteak, hegoaldean Hokkaido uhartea, mendebaldean Sakhalin eta iparraldean eta mendebaldean Ekialdeko Siberiako kostaldea ditu. Izena Okhotsk hiritik datorkio, Errusiako lehendabiziko kokalekua ekialde urrunean.

Sakhalin uhartearen bi muturretatik Okhotskeko itsasoa Japoniako itsasoarekin du lotura: mendebaldean Sakhalin eta Tartariako itsasartearen bidez; ekialdean La Pérouseko itsasartearen bidez.

Eskualdeko ibai nagusia Amur da.

Hokkaido ez ezik, beste kostaldeak errusiarrak izanda, Errusia berezko itsasotzat du Okhoskekoa.

Itsasoa esploratzeko lehendabiziko europarrak Ivan Moskvitin eta Vassili Pojarkov ziren 1640ko hamarkadan.

Japonieraz, gertukoa bada ere ez du izen propiorik eta normalean Ohōtsuku-kai (japonieraz: オホーツク海?) deritzote, errusierazko izenaren transkripzioa.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]