Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Julio I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julio I.a


35. Aita santu

337ko otsailaren 7a - 352ko apirilaren 12a
Marko Ostiakoa - Liberio
Bizitza
JaiotzaErroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma352ko apirilaren 12a (71/72 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria in Trastevere basilika
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Apirilaren 12
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Julio I.a[1] (? - 352ko apirilaren 12a), Eliza Katolikoko 35. aita santua izan zen, bere aitasantualdia, 337ko otsailak 7tik 352ko apirilak 12ra arte iraun zuelarik.

Julio I.a Mendebaldeko Erromatar Inperioan jaio zen 337ko otsailaren 7an eta Rustico izena zuen aitak[2]. 337ko otsailak 7an, 35. aita santu egin zuten.

Arrianoekin izandako ika-mikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio I.a arrianoekin aurrez-aurre jarri zen, haiek abdikarazitako bi kristau gotzain bere postuan berretsi zituenean. 341eko udazkenean, Julio I.ak, kontzilio batera deitu zuen eta e50 gotzain bertaratu ziren hara, arrianismoaren aurka egin eta hainbat gotzain bere tokikitik kentzeko grinan zebiltzenak kondenatzeko ideian[3].

Konstantino I.a Handia hil ondoren, inperioa hiru semeen artean banatu zen. Horietako bat, Konstantino II.a, laster desagertu zen historiatik, eta beste biak geratu ziren enperadore, Konstantzio II.a Ekialdean eta Konstante Mendebaldean. Konstante katolikoa zen bitartean, Konstantzio arrianoa zen. 350ean, Konstante hil egin zuten, eta Inperioa, Konstantzioren agindupean birbateratu zen. Enperadoreak, orduan, Eliza katolikoaren aurkako jazarpen izugarri bat abiarazi zuen.

Eguberri eguna, urtarrilaren 6ren ordez, abenduaren 25ean ezarri zuen Mendebaldeko elizarentzat, Epifaniarekin batera. Data hau hartu zuen juliotar egutegiarentzako, neguko solstizioa egun horretan gertatzen baitzen; gertaera hau, Ipar Hemisferioko herri askok, bizitzaren zikloaren berrabiarazte berri baten antzera ospatzen zutelarik.

Aulki Santuko Artxibategiaren sortzailetzat hartzen da, dokumentuen kontserbazioa agindu baitzuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Marko Ostiakoa
Aita Santua
337-352
Ondorengoa
Liberio