Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Jeronimo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeronimo

apatxeko gerra buruzagia

Bizitza
JaiotzaGila ibaia1829ko ekainaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Mexiko
Lehen hizkuntzameskalero - txirikahua
gaztelania
HeriotzaFort Sill1909ko otsailaren 17a (79 urte)
Hobiratze lekuaBeef Creek apatxe hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Alope
She-gha
Shtsha-she
Ih-tedda
Zi-yeh
Chee-hash-kish
Nana-tha-thtith
Ta-ayz-slath
Azul
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
meskalero - txirikahua
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakApatxe gerrak
Apatxeen eta Mexikoren arteko gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm1521149 Find a Grave: 387 Edit the value on Wikidata

Jeronimo[1] —jatorrizko izena, txirikahua hizkuntzaz, Goyaałé, «aharrausi egiten duen hori»— (1829ko ekainaren 16a1909ko otsailaren 17a) apatxeen buruzagi izan zen, hau da, Ameriketako jatorrizko herrietako kidea. Jeronimo ezizena mexikarrek jarri eta berak guda izen gisa hartu zuen.

1858an Sonorako (Mexiko) gobernadore militarraren armadak, ehizan ari ziren bitartean arrazoirik gabe beren kanpalekuari eraso egin ostean, ama, emaztea eta seme-alabak hil zizkiotenean, Jeronimok mendeku hartuko zuela zin egin zuen eta Mexiko eta AEBetako armaden aurkako gudari ekin zion.

Dozenaka batailatan hartu zuen parte nazio apatxearen buruzagi gisa. Sonoratik bertatik hasita, Mexikoko eta AEBetako armaden aurkako erasoei ekin zien, Cochise txirikahua apatxeen buruzagiarekin bat eginda. Erreserbetan bizitzeari uko eginez eta behin eta berriro ihes eginez, 1886. urtea bitartean jardun zuen borrokan.

Azkenerako, lehertuta eta baliabiderik gabe, 1886ko irailaren 4an errenditu egin behar izan zuen. Jarri zuen baldintza bakarra izan zen eraman zituzten erreserbatik atera eta Arizona bere jaioterrira itzultzea zen, eta AEBtarrek hasieran onartu bazioten ere, behin atxilotu zutenean, guda-preso izendatu, ituna hautsi eta Floridara eraman zuten, behartutako lanak egitera. Bere bizitzaren amaieran, zahartuta, zoo batean animaliak bezala erakusten zuten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]