Apatxe
Apatxeak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
56.060 (bere burua apatxetzat dutenak)[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hizkuntza | |
Chiricahua, Jicarilla, Lipan apatxera, Ordokietako apatxera, Mescalero, Mendebaldeko apatxera | |
Erlijioa | |
Kristautasuna eta sinismen tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Navajo, dene |
Apatxe edo Ndee-ak[2] Estatu Batuetako Arizona, Mexiko Berria eta Oklahoman kokatutako amerindiarrak dira. Arrantzaleak, ehiztariak eta nekazariak ziren. Talde txikitan bizi ziren, eta siuxen eta cheyenneen antzeko ohiturak zituzten.
500 urteko migrazioaren ostean, Kanadatik Mexiko iparraldera eta Estatu Batuetako hegomendebaldera ailegatu ziren. Europarrek azkenengo bi leku hauetan aurkitu zituzten.
Oso talde indartsua eta borrokatzailea izan zen gizaki zurien kontra errenditu arte, 1886. urtean. 1900ean, 17.000 mila apatxe bizi ziren eta bere talde burua ospetsuena Jeronimo izan zen. 1829. urtean jaio zen eta Fort Sill, Oklahoman hil zen. Berak Cochise buruzagia ordezkatu zuen. Cochiseren semea, Taza deritzona izan zen Jeronimo hautatu zuena bere aita ordezkatzeko. Orain erreserbetan bizi dira eta ez dira 6.000 baino gehiago.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apatxe hitzaren jatorriari buruzko teoria desberdinak daude:
Batzuen arabera Juan de Oñatek, jatorri euskalduneko konkistatzaileak, erabili zuen lehenengoz. Teoria honen arabera, Oñatek «apachu» hitza erabiltzen entzun zien etsaiei buruz hitz egiteko, eta ondoren haiek izendatzeko erabili zuen.[3]
Jatorriaren azalpenik hedatuenak dio zuni hizkuntzako ʔa·paču hitzetik datorrela, eta honek "Navajo" esan nahi duela, paču hitzaren plurala. Apatxe hitzak zunieraz“etsai” esan nahi duela esan da ere.
Navajoak apatxe izenarekin identifikatu zituen Jerónimo de Zarate Salmeronek (edo Gerónimo de Garate Salmerón), "apaches du navaju" adierarekin, 1620ko hamarkadan Rio Chamako eskualdeko pertsonak izendatzeko erabili zen.[4]
Beste teoria batek dio Yabapai hizkuntzako ʔpačə hitzetik datorrela, "etsaia".
Jatorria dena dela ere, giza talde hauek “Ndeh”, “Ndee”, “N’de”, “Dišnë”, “Tišnde” edota “Inde” deitzen diote bere buruari, pertsona edo herria esan nahi duena.[5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiarren kontrako gudak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1598. urtean, Juan Oñatik beraien poblazioak banatzea erabaki zuen. Gainera, Francisco de Zamora apaiza bidali zuen, kristau bihurtzera. Hori lortzeko azteka eta otomie kulturako kristau berriak ekarri zituen apatxeak kristautzeko asmoz. Ez zuen ezertarako ere balio izan eta apatxeek hiri espainiar batzuk erre eta suntsitu zituzten. 1599. urtean, apatxeek Pueblo indiarrak lagundu zituzten espainiarren kontra.
Apatxeek zaldiak eta abereak hartzen zituzten erasoetan eta espainiarrek esklabu egiten zituzten euren erasoetan nahiz eta koroak hori legez kontrakoa zela erabakia zuen. XVIII. mendeko lehenengo hamarkadetan, Komantxeak iparraldetik etorri ziren eta Apatxeak hegoaldera bultzatu zituzten. Horren ondorioz gatazkak areagotu egin ziren.
Apatxeak aipatzen dituen lehenengo dokumentua 1702. urtean idatzi zen, Taosen. Eta, 1720. urtean, bertan geratzeko eskaera egin zuten. Espainiar gobernadoreak baiezkoa eman zien eta prozesu zail baten hasiera izan zen. Bertan zeuden beste herri batzuk ez zituzten nahi lurralde horretan eta horrek ikamikak sortu zituen.
Mexikar garaia eta Estatu Batuen hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1821. urtean, indiar gudak hasi ziren eta Jeronimoren heriotzera arte iraun zuten. Aldi berean, 1825. urtean, apatxeak batzeko eta bakea lortzeko bigarren saiakera bat egin zuen, mexikar gobernuak. Ez zuen arrakastarik lortu eta, 1848. urtean, Estatu Batuek eta Mexikok Guadalupe-Hidalgo hitzarmena sinatu zuten. hitzarmenaren ondorioz, Apatxeen lurraldea bi estatuen artean banandu zen eta bi estatuekin arazoak sortu zituen. Apatxeak zaldiak eta armak erabili zituzten beren lurraldean sartzen zenaren kontra. Estatu Batuek mendebalderako hedapenean Apatxeen aurka borrokatu zuten. Prozesu honetan jende ugari hil zen.
XX. mendearen hasieran, Mexikar gobernua Jeronimo hiltzen saiatu zen, eta baita berarekin hitzarmen bat egiten ere. Baina, azkenean, bere familia hil egin zuen. Jeronimok mugan zeuden Mexikar gotorlekuak eraso eta erre zituen mendeku gisa. Estatu Batuak ere bere bila ibili ziren eta bere bigarren emaztea hil zuten. Azkenean, Floridako erreserba batera eraman zuten eta, 1909. urtean, Oklahoman hil zen.
1928. urtean, Mexikok Apatxeak desagertutzat eman zituen bere lurraldean eta geratzen ziren azkenengo 3000 Apatxeak Estatu Batuetako erreserbetan bizitzera bultzatu zituzten. Erreserbak Oklahoma, Mexiko Berria eta Arizonako estatuetan daude.
Tribuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, honako hauek daude: Jikarrila eta Meskalero Mexiko Berrian, Txirikaua, Arizonako Mendebaldeko Apatxeak, Texako Lipanak eta Oklahomako hegomendebaldeko lautadako Apatxeak.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahaidetasun sistemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi sistema ezberdin dituzte. Batetik, familia, eta bestetik, Txirikahua edo jikarilla sistema.
Txirikahua sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistema honetan aitite eta amama bakoitzak bere izena dauka eta beraz lau hitz berezten dira; txu (amaren ama), tsuye (amaren aita), tx´ine (aitaren ama) eta nale (aitaren aita).
Hitz bera erabiltzen dute anaia eta lehengusua esateko, errusiar kulturan bezala. Anai-harreben sexua adierazteko bakoitzak bere sexukoei k´is bezala esango die ta beste sexukoei lah. Horrela, gizon batek bere anaiari buruz hitz egiten badu, k´is erabiliko du hura izendatzeko eta lah bere harreba aipatzeko, eta emakume batek bere lehengusua izendatzeko lah erabiliko du eta bere lehengusina izendatzeko k´is.
Osaba eta iloba adierazteko hitz bera erabiltzen da, baita izeko eta iloba izendatzeko ere.
Jikarilla sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko kasuan ez bezala, aitite eta amama bi hitz dira, gurean bezala. Baina, aitita eta amamaren anai-arrebak ere aitita eta amama deitzen dira. Biloba izendatzeko hitz bakarra dute, sexua kontuan hartu gabe.
Etxebizitza motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apatxe guztiak hiru etxebizitza motetan bizi ziren. Lehenengoa, lautadetan bizitzeko erabiltzen zuten denda indiarra. Bigarren mota, 2,5 metroko altuerako etxebizitza zen. Egurrez egiten zen marko bat eta zuhaiska eta belarrez estaltzen zen. Mota hau mendietan bizi ziren apatxeek erabiltzen zuten normalean. Hirugarren mota Hogan deritzona da. askoz freskoagoa da eta Mexiko iparraldean bizitzen zirenek erabiltzen zuten. Gaur egun, Navajo tribukoek ere erabiltzen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Census.gov Census 2000 PHC-T-18. American Indian and Alaska Native Tribes in the United States: 2000. Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoa 2000
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los apaches, siglos de lucha tribal a negocios de casino» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La apachería en el siglo XVII» Apachería 2015-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gallegos, Rocio. (2022-02-08). Descendientes apaches luchan por su identidad como pueblo originario – La Verdad Juárez. (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).