John Howard
John Winston Howard (Earlwood, Sydney, 1939ko uztailaren 26a) Australiako lehen ministroa izan zen hamaika urtetan. Alderdi Liberalen buruzagi izan zen hamasei urtetan zehar.
Zuzenbidea ikasi zuen Sydneyko Unibertsitatean, abokatu gisa lan egin eta parlamentuan sartu zen 1974an. 1977an Malcolm Fraseren gobernuan ministro izendatu zuten. 1985ean Alderdi Liberalaren buru aukeratu zuten baina 1987ko hauteskundeak galdu zituen eta Alexander Downerek ordezkatu zuen. Berriro Alderdi Liberalen buru, 1996ko hauteskundeak irabazi zituen eta 1998an, 2001ean eta 2004an berrautatu zen. Soldaduak bidali zituen Afganistango gerrara eta Irakeko Gerrara. Ekialdeko Timor Nazioarteko Indarra (INTERFET) zuzendu zuen Kevin Rudden Australiako Alderdi Laboristak ordezkatu zuen 2007an.
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |