Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Irizar (enpresa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irizar (enpresa)
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak3.500
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakooperatiba
Historia
Sorrera1889
webgune ofiziala
LinkedIn: autobuses-coaches-buses Vimeo: irizar Flickr: irizar_coaches_and_buses Edit the value on Wikidata

Irizar sozietate kooperatiboa Goierri eskualdeko Ormaiztegi (Gipuzkoa) udalerrian egoitza duen enpresa multinazional bat da, autobusen karrozeriak egiten dituena, eta bere jarduera komertziala 71 herrialdetara hedatua duena. Espainian lider absolutua da, eta Europako sektorean bigarrena. 731 pertsonak osatua dago, eta 1889an sortu zen.

1998an, itunak sinatzeko estrategiaren haritik, Irizar Group sortu zen, kokagune hauetako jarduerak integratuz: IRIZAR TIANJIN (Txina 1995), IRIZAR MAGHREB (Maroko, 1997), IRIZAR BRASIL (1998), IRIZAR MEXIKO (1999), INTERNATIONAL HISPACOLD (Espainia 1997), IRIZAR TVS LTD (India 2001), MASATS S.A. (Espaina 2002) eta IRIZAR SOUTHERN AFRICA (Hegoafrika 2004) honek bederatzi proiektu suposatzen ditu 3.000 pertsona baino gehiagorekin.

Produktuak eta merkatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bermeo-Gernika-Bilbo linea Zabalburu plazan (Bilbo).

Luxuko autobusen karrozeriagintza sektoreak, España urteko 9000 unitateko merkatua hornitzen du. Europan 7 fabrikatzaile dira urtean 1 autobus baino gehiagokoak eta horien artean IRIZAR bigarrena da 1998tik (gaur egun Irizarrek urtean 12 autobus baino gehiago egiten ditu). Espainiako merkatua guztira 13 karrozeriagilek hornitzen dute eta horien artean IRIZAR da lider nagusi %40,5ko kuotarekin (2005). IRIZARek, Europan nagusi den joeratik aldenduz, 1993tik merkatuak ugaritu eta produktu bakarrean

Irizar Eurorider D43.
Irizar New Century.
Irizar PB.

Enpresa Bikaintasunerantz Aurrerabidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n IRIZARek Enpresa Bikaintasuneranzko aurrerabide ikusgarriari ekin zion eta horrek poliki-poliki antolaera hierarkiko-funtzional gunekako edo sailkako interesen arabera kudeatutako batetik bezeroa asebetetzea helburu duen prozesukako kudeaketa batera iraganarazi zuen, eta azken horren ezaugarria, batez ere talde-lanaren bidez, pertsonak pixkanaka autokudeatzea da, horrela “bezero edo merkaturatzetik hasi eta autobus zerbitzatuaren azkeneraino”

  • Irizar Tianjin (Txina 1995)
  • Irizar Maghreb (Maroko 1997)
  • International hispacold (Espainia 1997)
  • Irizar Brasil (Brasil 1998)
  • Irizar Mexiko (Mexiko 1999)
  • Irizar Tvs ltd. (India 2001)
  • Masats S.A. (Espainia 2002)
  • Irizar Southern Africa (Hego Afrika, 2004)

Produktu nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1974ko iragarkia.

Irizarren produktuak ondorengoak dira:

  • Irizar PB:
  • Irizar Century
  • Irizar i4

Irizar karrozeriak merkatuko ekoizle gehienei saltzen zaie: Mercedes-Benz, Iveco, MAN, DAF, Volvo, Master Road eta, batik bat, Scania-ri.

  • Irizar : caminando a lo largo de tres siglos = hiru mendeetako bidea = walking along three centuries / [redacción y dirección de la obra, Mercedes Etxebarria Caño ; traducción inglés, Sarah Line ; traducción euskera, Idoia Gillenea]. Ormaiztegi : Irizar S. Coop., 2001
  • Ormaiztegi 1860-1970. 1. libk. Industrializazioaren garapena = Proceso de industrialización / Norberto Ibáñez Ortega, Xabier Irizar Asurabarrena, Zeles Otamendi Jauregi, Jose Antonio Pérez Pérez. Ormaiztegi : Millan Irizarren Eskutik Kultur Elkartea, 2013. ISBN: 978-84-616-5683-7 (lan osoa) 978-84-616-5684-4 (1. libk.) [3. kapitulua: "Irizar familia eta karrozatzeko tradizioaren sorrera = La familia Irizar y el nacimiento de una tradición carrocera", 389-637 or.]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]