Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ines Osinaga Urizar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gose taldeko kideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Osinaga (argipena)».
Ines Osinaga Urizar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakInes Osinaga Urizar
JaiotzaArrasate, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, akordeoi-jotzailea eta trikitilaria
Jasotako sariak
KidetzaGose (musika taldea)
Musika instrumentuaakordeoia
ahotsa
trikitia

Musicbrainz: fc4f45c5-6652-4cca-9ba3-155dcbe77600 Edit the value on Wikidata
Ines Osinaga, Koldo Zuazorekin hizketan, Arrasaten egiten den mendebaleko euskararen erakusgarri

Ines Osinaga Urizar (Arrasate, Gipuzkoa, 1982) musikaria eta plazandrea da.[1] Eskusoinua jotzen du eta irakaslea ere bada. Gose musika taldeko abeslaria izan zen. Lehenago, Ekon eta Bad F-Line taldeetan aritua zen. Trikitia erabiltzen zuen Gose taldean, musika elektronikoarekin batzen aitzindaria izanik.[2][3][4][5]

Gaztetan trikitia jotzen ikasi zuen Maixa ta Ixiar taldeko Maixa irakasle zuela. baina Amaia, Maixa, Alaitz eta Kristina beste erreferente batzuk izan ziren berarentzat.[6] Biokimika ikasketak egin zituen Bilbon.

15 edo 16 urte zituela hasi zen musika sortzen, baina ez zuen aurkitu halako musikarentzako zirrikiturik. Geroago rock-and-rolla landu zuen Ekon taldearekin.

Gogoan daukat nerabezaroan trikitiaren zirkuituak ez ninduela asetzen, ez zidan lekurik eskaintzen. (Ines Osinaga)[4]

Haurdun zegoela eman zuen azken kontzertu bat, baina ama izan eta gero kontzertuak utzi zituen. Noizbait agertokietara itzultzeko asmoarekin, ziur asko beste modu batera, aintzarekin bateragarria den modu batera. Musika bezala, gurasotasuna mundua eraldatzeko tresna gisa ikusten du, “Ez dira bateragarriak baina ez daude hain urruti”.[7]

Gose utzi zuen abiadura handiko tren baten gainean jarrita sentitzen zelako, eta oso zaila egiten zitzaiolako pentsatzea, sentitzea, bizitzea eta edozer gauza egitea. Momentu batean bizitza bera eta Goseko Ines izatea ez ziren bateragarriak, eta bizitzaren aldeko apustua egin zuen.[4]

2017an mugitzen hasi zen berriro poliki-poliki: kontzertuak, hitzaldiak, ahalduntze tailerrak, eskolak, irakasle lana, eskolako kudeaketa, espresuki haurrentzat diren saioak, familientzako kontzertuak, soinu banda bat dokumental batentzat, edo poesia emanaldi musikatu bat Uxue Alberdirekin.[4]

Kontzientziaz egin dudan hautua da nire burua plazandre gisa definitzea. Askotan esan dut ez naizela trikitilaria, nahiz eta trikitia jotzen dudan; horrek zerikusia du genero arrakalekin eta performatzen dugunarekin, besteak beste. Bi ofizio desberdin dira musikariarena eta plazandrearena. (Ines Osinaga, 2022)[8]

Joseba Sarrionandiarekin, «Olatu arteko txalupa arraroa» ikuskizunean (Donostiako Victoria Eugenia Club, 2022-09-08).

Joseba Sarrionandiarekin batera 2022an hasi zen «Olatu arteko txalupa arraroa» kontzertu ikuskizuna eskaintzen herriz-herri.[9]

2024an Amaia Lejarretak sortutako Erro film laburrari ahotsa jarrio zion.[10]

  • Gose (Oihuka, 2005)
  • Gose II (Baga-biga / La Chiquilla, 2007)
  • Gose III (La Chiquilla, 2009)
  • Gose IIII (La Chiquilla, 2010)
  • Gose IIIII (Jangura Produkzioak, 2012)
  • Gose & The Family (Bonberenea Ekintzak, 2014)
  • Gosariak (Gose, 2014). 2015eko Korrikarako egin zuten, Joseba Sarrionandiaren hitzekin.

Gainera Eutsi! filmerako musika ere sortu zuten.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «“Nik ez dut nire ahizpekin lehiatu nahi, elkarri autoritatea eman baizik”» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. Zuazo, Koldo. (Unknown dateUnknown date). Euskara: Ines Osinaga arrasatearra, Gose taldeko abeslaria, Koldo Zuazorekin, Arrasaten egiten den mendebaleko euskararen erakusgarri.. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  3. Ttalakaria: Ines Osinaga. (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  4. a b c d Alberdi, Beñat. (2019-11-23). «"Badirudi musikalki hilda nagoela, baina ez naiz gelditu"» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  5. MusikaZuzenean TB # 206 : Ines Osinaga. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
  6. «Ines Osinaga, trikitilaria: 'Gure erreferenteak izan zarete'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  7. Hik Hasi. (2017). «Ines Osinaga: “Emakumeok ahalduntzeko gure gorputzetan biolentzia sentitu beharra gogorra da"» www.hikhasi.eus (Hik Hasi) (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).
  8. «“Nik ez dut nire ahizpekin lehiatu nahi, elkarri autoritatea eman baizik”» pikara magazine 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  9. «Olatu arteko txalupa arraroa» www.victoriaeugenia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  10. ««Iraganeko haziak orainera ekartzea lortu nahi izan dut»» Berria 2024-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  11. «Gose» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]