Nothing Special   »   [go: up one dir, main page]

Edukira joan

Amaia Lejarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Lejarreta

Bizitza
JaiotzaDurango1983ko apirilaren 23a (41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta makillatzailea

Amaia Lejarreta Onaindia (Durango, Bizkaia, 1983ko apirilaren 23a) artista plastikoa, makillatzaile profesionala eta zinegilea da.[1]

Txiki-txikitatik Amaiak arterako dohainak zituela erakutsi zuen. Hala, Kurutziaga ikastolako irakasleak, Elena Fernandezek, zortzi urte besterik ez zituela akuarelen kalitatea goraipatzean jarraitzera animatu zuen, eta gazteak Batxilergo Artistikoaren alde egin zuen Durangoko Institutuan. Ondoren Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta pinturan espezializatu zen.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Janire Etxabe, Amaia Lejarreta eta Jon Mendizabal MADA performance aurkezpenean

Amaiak laster aurkitu zuen bere lekua makillaje profesionalaren munduan. Hainbat ikastaro egin ondoren, durangarrak hiru urte eman zituen Bilboko Makeupcamarena estudioan lanean. Krisiak eraginda, bere bizitzak ustekabeko bira eman zuen eta farmazia batean lan egiten amaitu zuen. Lan hori, gerora, makillaje sozialeko saioekin uztartu zuen, batez ere neska-lagunak eta argazki-saioak ardatz hartuta.[2] 2016an, 32 urte zituela pintatzeari ekin eta Pure feeling izeneko bere lehen erakusketa hitz hauekin aurkeztu zuen:

Nire hizkuntza pintura da, eta erakusketak aukera eman dit nor naizen planteatzeko eta bizitza osoan pixka bat birsortzeko. Argi daukat beldurrek blokeatu egiten zaituztela, eta urte asko eman ditut lo zentzu horretan.

2024ko Durangoko Azokako inaugurazio ekitaldian MADA izeneko working progress bat egin zuen Janire Etxebe dantzariarekin batera.[3]

  • 2016an Pure feeling izeneko bere 1. erakusketa jarri zuen Durangoko Napozt tabernan.[2]
  • 2019an Akuarelak Izeneko erakusketa Barañaingo Akelamendi tabernan
  • 2020an Lehen aldiz performance-a Imaginautak, plataforma urgente de arte juvenil-en eskutik Bilboko Bilborock aretoan
  • 2021ean Paraiso izeneko erakusketa ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) / La Nave Va + La Terminal-ean [4]
  • 2021ean Gogoratzen erakusketa Durangoko Arte eta Historia Museoan.[5]

- 2024an body painting-a eta dantza bertikala uztartzen dituen Erro film laburra sortu zuen; Laburbira zirkuituan eskaini zuten. Janire Etxabe dantzaria protagonista nagusi gisa eta Ines Osinagak jarri zion ahotsa film laburrari.[6]

  • Los abrazos que no nos dimos liburua. 61 artista gazteren diziplina anitzeko bilduma, Amaia Lejarreta tarteko, IMAGINAUTAK kolektiboarena, liburuaren izenburua interpretatzen dutenak, poesiatik, musikatik, marrazketatik, argazkigintzatik. ISBN: 978-84-96755-68-0. A Fortiori argitaletxea[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Amaia Lejarreta :: Hemengo Kultura» www.hemengokultura.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  2. a b Deia. «Amaia Lejarreta hace del arte su mejor terapia» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  3. «“Fantasia itzela da 'Erro' eta 'MADA' egia bihurtu eta Durangoko Azokan parte hartzea” - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-03).
  4. «'PARAÍSO', exposición de Amaia Lejarreta» www.sarea.euskadi.eus 2021-05-17 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  5. «El Museo de Durango se abre a los 'akelarres' de Ander Berrojalbiz y el colorido mundo de Amaia Lejarreta» durangon.com 2021-10-07 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  6. ««Iraganeko haziak orainera ekartzea lortu nahi izan dut»» Berria 2024-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  7. Los abrazos que no nos dimos – A Fortiori Editorial. (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]