Indo-britainiar
Indo-britainiarrak British Indians | |
---|---|
Indiar ezkontza Nottinghamen, 2006. urtea | |
Biztanleak guztira | |
1.451.862 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Ingalaterra 1.395.702 Eskozia:32.706 Gales: 17.256 Ipar Irlanda 6.198 | |
Hizkuntza | |
Ingelesa, hindi, bengalera, punjabiera, gujaratera | |
Erlijioa | |
Hinduismoa, sikhismoa, islama | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Indo-britainiarrak (ingelesez: british Indians) indiar jatorriko Erresuma Batuko herritarrak dira. Erresuma Batuan jaiotako pertsona indiarrek eta Erresuma Batura emigratu duten indiarrek osatzen dute taldea. Gaur egun, indo-britainiarrek 1,4 milioi pertsona inguru osatzen dituzte Erresuma Batuan. Beraz, herrialdeko gutxiengo etniko ikusgarri handiena dira.
Asiar britainiarren azpitalderik handiena osatzen dute, eta baita indiar diasporako komunitate handienetako bat ere, batez ere Indiaren eta Erresuma Batuaren arteko harremanengatik — lotura historikoak barne, hala nola India britainiarren mende egon zela eta Commonwealtheko kide izaten jarraitzen duela —. Erresuma Batuko indiar komunitatea indiar diasporako seigarren handiena da, Estatu Batuetako, Saudi Arabiako, Arabiar Emirerri Batuetako, Malaysiako eta Nepalgo indiar komunitateen atzetik. Indo-britainiarren talderik handiena punjabiar jatorrikoak dira, hau da, indo-britainiarren %45 — Ingalaterrako eta Galesko datuen arabera —, eta atzetik beste komunitate batzuk daude, gujaratiarra, malayalia eta marathiarra hain zuzen ere-[1]
Indo-britainiarrak batez ere klase ertaineko kideak dira, eta, zifra ofizialek Britainia Handiko talde etniko guztien artean indiar jatorriko enplegatuek orduko batez besteko soldatarik altuena dutela frogatzen dute.[2][3] Joseph Rowntree Fundazioak 2011n egindako ikerketa baten arabera, indo-britainiarrak britainiar zurien azpitik zeuden bigarren postuan.[4] Ikerketek eta zifra ofizialek erakutsi dute indo-britainiarrek aukera gehiago dituztela lanbide profesionaletan eta kudeaketa-lanetan lan egiteko, gainerako talde etniko guztiek baino, britainiar zuriak barne.[5][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Chanda, Rupa; Ghosh, Sriparna. (2013). The Punjabi Diaspora in the UK: An Overview of Characteristics and Contributions to India. in: CARIM-India Research Report. Robert Schuman Centre for Advanced Studies, European University Institute, 2–3 or..
- ↑ (Ingelesez) Gilligan, Andrew. (2010-1-14). «It's class, not race, that determines Britain's have-nots» The Daily Telegraph (Londres).
- ↑ a b (Ingelesez) UK Government. (2018-11-20). Ethnicity Facts and Figures: Work, Pay and Benefits: Average Hourly Pay. .
- ↑ (Ingelesez) Platt, Lucinda. (2011ko maiatza). Inequality within ethnic groups. in: JRF programme paper: Poverty and ethnicity. Joseph Rowntree Foundation.
- ↑ (Ingelesez) Beardwell, Julie; Claydon, Tim. (2017-6-15). Human Resource Management: A Contemporary Approach. Prentice Hall/Financial Times.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |